Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 27koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Gaztemundu programaren 2022. urteko ediziorako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3560
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/27
  • Argitaratze-data: 2022/08/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuak (2004ko urtarrilaren 14ko EHAA, 8. zk.) Gaztemundu programa arautu zuen martxoaren 31ko 38/2015 Dekretuak (2015eko apirilaren 9ko EHAA, 65. zk.) aldatu zuen dekretu hori. Programa horren bitartez, euskal etxeetako gazteek egonaldia egingo dute Euskadin, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak finantzaturik, gaurko errealitatera hurbil daitezen. Egonaldi horretan, onuradunek parte hartu beharko dute eurentzat antolatzen diren lan-jardunaldietan, eztabaida-foroetan eta kulturguneetara, erakundeetara eta turismoguneetara egingo diren bisitetan.

Dekretu horren 8. artikuluak ezarritakoaren arabera, 2022ko ekitaldiko programarako deia egin behar da.

Hori dela eta, honako hau

Gaztemundu programaren 2022. urteko ediziorako deia egitea, 70.000 euroko zenbatekoarekin, euskal etxeetako gazteek 2022ko egonaldia egin dezaten Euskadin. Eranskin bakarrean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak.

Datu pertsonalak kanpoan den komunitateari laguntzak eta dirulaguntzak izeneko tratamendu-jardueran tratatu eta sartuko dira.

Arduraduna: Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza.

Helburua: eskabidea egiten duten kanpoko euskal komunitateetako pertsonei edo erakundeei laguntzak eta dirulaguntzak ematea.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

Hartzaileen kategoriak (datuen komunikazioa): Euskal Etxeak.

Eskubideak: interesdunak eskubidea du datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta araudiaren arabera dagozkion beste eskubide batzuk ere.

Araudia:

8/1994 Legea, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzkoa.

38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gaztemundu programa arautzen duen abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuan ezarritakoaz gainera, aurtengo deialdirako hauek aplikatuko dira: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zena), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak ezarritako oinarrizko erregulazioa, eta azken lege horren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, ebazpenaren aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 27a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

Lehenengoa. Xedea.

  1. Oinarri hauen xedea da Gaztemundu programarako deia egitea, bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin, 2022ko abenduaren 4tik abenduaren 20ra.

  2. Edizio honetako gaiaren xedea da gaur egungo Euskadiren ikuspegia eskaintzea, haren bilakaera historikoarekin eta tradizio kulturalarekin lotuta, eta, horretarako, esanguratsuak diren tokiak bisitatuko dituzte parte-hartzaileek, 2020-2023 aldirako Erakunde Ekintzako Lau Urteko Plana betetzeko. Gaia Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak onartutako 2020-2023 Lau Urterako Planean dator jasota.

  3. Edizio honetan 20 egonaldi eskainiko dira gehienez.

    Bigarrena. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

  1. 18 eta 35 urte bitartean izatea 2022ko urtarrilaren 1ean.

  2. Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo izatea.

  3. Ofizialki aintzatetsitako eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez.

  4. Gaztemundu programako egonaldiren baten onuraduna ez izatea programa arautu zenetik, hau da, 2003tik.

  5. 3 minutuko bideo bat grabatzea. Bertan, eskatzaileak euskal diasporari buruz duen ikuspegia azalduko du, hura hobeto egituratzeko proposamena egingo du, eta argudiatuko du zergatik den hautagai egokia Gaztemundu 2022an parte hartzeko.

    Hirugarrena. Zenbatekoa.

    Gaztemundu laguntzetarako, 70.000 euro bideratu dira guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko aurrekontuetan berariaz ezarritako aurrekontu-kreditutik dator zenbateko hori.

    Laugarrena. Eskabideak baloratzeko irizpideak.

  1. Ebaluazio-batzordeak irizpide hauek erabiliko ditu aurkeztutako eskabideak baloratzeko:

    1. Bideoaren balorazioa (40 puntu, gehienez).

    2. Eskatzailearen parte-hartze maila partaide den euskal etxearen bizitza sozialean (40 puntu, gehienez).

    3. Euskara jakitea (10 puntu, gehienez).

    4. Euskal Herrian inoiz egon gabekoa izatea (10 puntu).

      Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiak, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bitartez, egingo ditu Gaztemundu programak berekin dakartzan kudeaketa-zereginak.

      A irizpidea: «Bideoaren balorazioa». 3 minutuko bideo bat aurkeztu beharko dute. Bertan, hautagaiak euskal diasporari buruz duen ikuspegia azalduko du, hura hobeto egituratzeko proposamena egingo du, eta argudiatuko du zergatik den pertsona egokia Gaztemundu 2022an parte hartzeko (40 puntu, gehienez).

      Bideoari 40 puntu emango zaizkio gehienez, eta honako hauek hartuko dira kontuan:

      Bideoaren edukiak ondo antolatzea, eta erraz jarraitzeko modukoa izatea (10 puntu, gehienez).

      Azaldutako arloa ezagutzea; hau da, gaia ongi ezagutzen duela erakustea, azalpen sendoak emanez (10 puntu, gehienez).

      Hautagaitzaren balioa nabarmentzea: programan parte hartzeko hautagai egokia zergatik den azalduz (5 puntu, gehienez).

      Hizkuntzaren erabilera, komunikazio-trebetasunak ondo erabiliz, hiztegia, gramatika eta adierazpen-baliabideak zuzen erabiliz (5 puntu, gehienez).

      Informazioaren zehaztasuna, aurkeztutako informazio guztia argia, doia eta zehatza izan dadin saiatuz (5 puntu, gehienez).

      Bideoaren aurkezpenaren itxura, irudimena erakutsiz, bideoa egiteko eta giroa emateko (5 puntu, gehienez).

      B irizpidea: «Eskatzailearen antzinatasuna eta parte-hartze maila partaide den euskal etxearen bizitza sozialean».

      Puntuazioaren baremazioa, 40 puntu gehienez, honela egingo da:

      Bazkidearen antzinatasuna partaide den erakundean (10 puntu, gehienez).

      Erantzukizuna eskatzen duten zereginetan jarduteagatik:

      Iraganean euskal etxea kudeatzeko ardurako karguak izan dituztenei, baina ebazpen hau argitaratzen den egunean horrelakorik ez dutenei (5 puntu, gehienez).

      Ebazpen hau argitaratzen den egunean, zuzendaritza-batzordeetatik kanpo berariazko zereginen ardura dituztenei, hala nola gazte-taldeetan, dantzetan, liburutegian eta abarretan (5 puntu, gehienez).

      Ebazpen hau argitaratzen den egunean, ardurako karguak izatea zuzendaritza-batzordeetan, bokal gisa edo kudeaketa-eginkizun orokorretan (10 puntu, gehienez).

      Ebazpen hau argitaratzen den egunean erakundeko ardurako karguren bat izatea; adibidez, erakundeko presidente, idazkari edo diruzain (10 puntu, gehienez).

      Puntu bat emango da dena delako euskal etxeko bazkidetza-urte bakoitzeko, eta puntu bat ardurako karguan emandako urte bakoitzeko.

      C irizpidea: «Euskara jakitea». Honela egiaztatuko da euskararen ezagutza (10 puntu, gehienez):

      Euskara maila egiaztatzeko egindako proba ofizialen bidez. Kasu honetan, 5 puntu emango zaizkie B1 maila gaindituta dutenei, eta 10 puntu B2 edo maila handiagoa lortua dutenei.

      Euskal Etxeko Presidentearen egiaztagiri bidez, ikasten emandako ikasturteen arabera. Bi puntu emango zaie HABEk edo beste erakunde ofizial batek onartu eta finantzatutako ikasturte bakoitzeko (10 puntu, gehienez).

      D irizpidea: «Euskal Herrian inoiz egon gabekoa izatea». 10 puntu emango zaizkio Euskal Herrian inoiz egon ez denari.

  2. Hautaketa-prozeduran onartzeko, gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte eskabideek.

    Bosgarrena. Eskabideak aurkeztea.

  1. Eskabideak hona bidali behar dira: Lehendakaritza, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea, 2, 01007 Vitoria-Gasteiz, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako edozein bide erabilita. Eskabideak formalizatzeko, oinarri hauei erantsitako inprimaki-eredua erabili beharko da, eta inprimakiak web-orri honetan egongo dira interesdunen esku: www.euskadi.eus/euskaldunak

  2. Agiri hauek erantsi behar zaizkio eskabideari:

    1. Pasaportearen edo nortasun-agiriaren kopia, adina eta bizilekua egiaztatzeko.

    2. Euskal etxeak emandako ziurtagiria, eskatzailearen bazkidetza egiaztatzeko, hau da, ofizialki aintzatetsitako eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide dela deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez. Horrez gain, euskal etxeak adierazi beharko du bere gain hartzen dituela esleipendunak bere betebeharrak ez betetzeagatik sor daitezkeen gastuak.

    3. Euskal etxeak emandako ziurtagiria, egiaztatzeko eskatzaileak zenbateraino hartzen duen parte euskal etxearen bizitza sozialean, eta, hala bada, zuzendaritza-batzordeetako ardurako karguetan edo kudeaketa-lan orokorretan, denboraldiak zehaztuta.

    4. 3 minutuko bideo digital bat grabatzea. Bertan, eskatzaileak euskal diasporari buruz duen ikuspegia azalduko du, hura hobeto egituratzeko proposamena egingo du, eta argudiatuko du zergatik den hautagai egokia Gaztemundu 2022an parte hartzeko.

    5. Euskararen ezagutzaren egiaztagiria.

    6. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, Euskal Herrian inoiz egon gabekoa dela adierazten duena.

  3. Eskatzaileak sinatu behar du eskabidea.

    Seigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.

    Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Zazpigarrena. Ebaluazio-batzordea.

    Abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

    Gorka Álvarez Aranburu jauna, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria; batzordeburua izango da.

    José Manuel Meaurio Antón jauna, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiko teknikaria; bokala izango da.

    Benan Oregi Iñurrieta jauna, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiko teknikaria; bokala izango da.

    María Isabel Etxabarria Pérez andrea, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusikoa; batzordeko idazkaria izango da.

    Zortzigarrena. Prozedura ebaztea.

    Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak ebatziko du Gaztemundu programaren deialdia, ebaluazio-batzordeak egindako proposamena kontuan izanda.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.