Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 27koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitearen arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen osaera, 2022ko deialdian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 4819
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/27
  • Argitaratze-data: 2022/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2022ko uztailaren 19an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko uztailaren 6ko Agindua, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitearen arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko dirulaguntzak emateko oinarriak, eta 2022rako deialdia egiten baita.

  2. 2022ko irailaren 29an, Familia eta Haurren zuzendariaren 2022ko irailaren 19ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitearen arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatu ziren 2022ko deialdian.

  3. Ebazpen horretan, Familia eta Haurren Zuzendaritzako Arloko arduradun Ignacio Ruiz Fernández jauna izendatu zen Balorazio Batzordeko buru.

  4. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta laguntza-lerroko eskatzaileen azken zerrenda ezarrita, Ignacio Ruiz Fernández jaunak egiaztatu du enpresa eskatzaileetako batek laugarren mailako odol-ahaidetasuna duen pertsona bat duela arduradun.

    OINARRI JURIDIKOAK

  1. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko uztailaren 6ko Aginduaren 13. artikuluak balorazio-batzorde bat sortzea ezartzen du. Batzorde horren osaera Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren zuzendariak ezarriko du, eta gutxienez hiru eta gehienez lau pertsonak osatuko dute. Kide horiek Familia eta Haurren Zuzendaritzako goi-kargudunak edo enplegatu publikoak izan beharko dute, bi sexuen presentzia orekatua izango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

  2. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen (SPAJL) 23. artikuluan (lehenengo eta bigarren paragrafoak) xedatutakoaren arabera, administrazioetako agintari edo langileak, jarraian aipaturiko egoeretakoren batean daudenean, prozeduran esku hartzetik abstenituko dira eta horren berri emango diote beren nagusi hurrenari, bidezkoa dena ebatz dezan:

    1. Ezkontza-lotura edo antzeko egitatezko egoera izatea, eta ahaidetasuna izatea, laugarren gradurainoko odolkidetasunezkoa edo bigarren gradurainoko ezkontza-ahaidetasunezkoa, interesdunetako edozeinekin, entitate edo sozietate interesdunen bateko administratzaileekin, bai eta prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo mandatariekin ere, edo haien bulego berekoa izatea edo haiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzarako.

  3. Lege-testu beraren 23.3. artikulua aplikatuta, «Aurreko zenbakian azaldutako egoeretakoren batean badago inor, organo hierarkian goragokoek agin diezaiokete absteni dadila espedientean edozein parte-hartze izatetik».

    Ikusirik 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; 3/2022 Legea, maiatzaren 12koa, Euskal Sektore Publikoarena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta aplika daitekeen gainerako legeria, espedientean jasotako dokumentazioarekin batera.

Lehenengoa. Ignacio Ruiz Fernández jaunak abstenitzeko kausa baduela adieraztea Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitearen arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordean parte hartzeko 2022ko deialdian.

Bigarrena. Balorazio Batzordean, Ignacio Ruiz Fernández jaunaren ordez Elena Echeberria Ochoa de Alda andrea jartzea, zeina organo horretako batzordeburua izango baita.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikulua betetzeko eta interesdunek horren berri izan dezaten.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka ezin da jarri errekurtsorik.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 27a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.