Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 17koa, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta argitaratzen baita udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta 2022ko ekitaldirako deialdia egiten duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko maiatzaren 25eko Aginduan aurreikusitako laguntzen emakida.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 4736
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/17
  • Argitaratze-data: 2022/11/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2022ko ekainaren 8ko EHAAn argitaratu zen (110. zk.) Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko maiatzaren 25eko Agindua, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta 2022ko ekitaldirako deialdia egiten duena.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 8an bukatu zen, agindu horren 6.1 artikuluan ezarri zenez. Epe horretan, guztira, 2 eskabide sartu dira (ebazpen honen I. eranskinean daude jasota).

Agindu horren 8.1 artikuluan xedatutakoa dela bide, 2022ko irailaren 14an, dagokion balorazio-epaimahaia eratu zen, hartutako eskaerak aztertu eta egiaztatzeko xedez, kontuan hartuta 9. artikuluan xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa.

Agindu horren 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, guztira 200.000 euro bideratuko dira dirulaguntza hauek emateko. Bestalde, 15. artikuluak zehazten du diruz lagunduko dela dokumentua idazteko laguntza teknikoa kontratatzea dela-eta sortutako gastuen % 90, dokumentu bakoitzerako 22.000 euroko gehieneko muga jarrita (biztanle-kopuruaren araberako zuzentzailearekin), betiere dagoen aurrekontu-kreditua amaitu arte, eta ezin izango dira diruz lagundu ez BEZa ez bestelako zergak.

Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, 2022ko urriaren 13an, 8.3 artikuluan xedatutakoari erreparatuta, sailburuordetza honi aurkeztu zitzaion esleipenerako proposamena, non adierazten den zein eskabide diren dirulaguntza jasotzeko proposatzen direnak, barnean hartuta udal onuraduna, diruz lagun daitekeen proiektua, lortutako puntuazioa eta proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Deialdia egiteko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta eta balorazio-epaimahaiak egindako proposamena ikusita, honako hau

Lehenengoa. Udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko dirulaguntzak ematea, 2022ko ekitaldirako, ebazpen honen II. eranskinean adierazitako udalei (bertan aipatzen da emandako zenbatekoa), dokumentua egin dezaten.

Bigarrena. Deialdia egiteko Aginduaren 18. artikuluan adierazitako moduan eta epeetan egingo da dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, eskatzaile guztiei jakinarazteko, aipatutako Aginduaren 10. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 17a.

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea,

MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.