Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 31koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoan «Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programa finantzatzeko laguntzen deialdian esleitu diren baliabide ekonomikoak gehitu direla. Europar Batasuna-NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartzen da deialdi hori.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 3982
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/31
  • Argitaratze-data: 2022/09/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez agindu zen Euskal Autonomia Erkidegoan «Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programa finantzatzeko laguntzen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko (2021eko abenduaren 31ko EHAA, 262. zk.). Europar Batasuna-NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartzen da deialdi hori, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2022ko abenduaren 21eko bileran; eskabideak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 31ra artekoa da.

Deialdi horretan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 10.523.571 eurokoak izan ziren. Estatuak hura gauzatzeko helburuz transferitutako zenbatekoa izan zen, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan sartzen den proiektua delako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduan ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez.

Deialdiaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, eman beharreko laguntzen bolumen osoak ez du gaindituko aipatutako zenbateko hori edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat, bereziki 2022an edo 2023an Euskal Autonomia Erkidegoari Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruko funts berriak transferitzen bazaizkio xede bererako eta laguntza hauek finantzatzeari lotutako ordainketa-kreditu berriak sortzen badituzte.

Maiatzaren 17ko TES/440/2022 Aginduaren bidez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 19. eta 23. osagaien esparruan inbertsio proiektuak gauzatzeko 2022ko ekitaldiko kredituak lurraldeka banatu dira, Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialak 2022ko apirilaren 6an egindako bileran onartutako irizpideetan oinarrituta, Euskal Autonomia Erkidegoari 2.391.721 euroko zenbatekoa esleituz «Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programa finantzatzeko laguntzak finantzatzeko. Zenbateko hori transferituta dago helburu horretara aplikatzeko.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan ezartzen denez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, dirulaguntzen deialdiez gain, interesdunentzat garrantzitsuak diren eta oro har eragiten dieten egintza guztiak. Manu hori aintzat hartuta, «Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programa finantzatzeko laguntzen deialdiaren 2.1 artikuluan berariaz ezartzen da laguntza horiek finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoen gehikuntzari dagokion publizitatea emango zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez (ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da).

Azaldutakoa dela bide, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak honako hau

Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoan «Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programa finantzatzeko laguntzen deialdian esleitu diren baliabide ekonomikoak gehitu direla. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko abenduaren 21eko bileran, 2.391.721 euroan, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorren ordainketa-kredituaren kargura.

Zenbateko hori dirulaguntzen bi lerroen artean banatuko da:

  1. % 25, hots, 597.930 euro, trantsizio ekologikorako inbertsioa egin duten erakundeetan enpleguari eusteko dirulaguntzak emateko.

  2. % 75, hots, 1.793.791 euro, trantsizio digitalerako inbertsioa egin duten erakundeetan enpleguari eusteko dirulaguntzak emateko.

    Ondorioz, laguntza horiek finantzatzeko aurrekontu-kredituaren zenbateko osoa 12.915.292 eurokoa da, 5.859.716 eurokoa a) lerrorako eta 7.055.576 eurokoa b) lerrorako.

    Laguntza-programa honi esleitutako etiketatze klimatikoa eta digitala betetzen dela bermatzeko, dirulaguntzen lerro batetik bestera soberako baliabide ekonomikoak eskualdatu ahal izateko deialdiaren 2.3 artikuluaren azken paragrafoan aurreikusita dago, muga izango da horietako bakoitzarentzat programa finantzatzera bideratutako kreditu osoaren % 25 erreserbatzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 31.

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

    MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.