Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 11koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusten eta aldatzen baita Terminales Portuarias SL sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, produktu likidoak hartzeko, biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko instalaziorako, Zierbenako (Bizkaia) udal-mugartean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4232
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/11
  • Argitaratze-data: 2022/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomķa
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Orduko Ingurumeneko sailburuordearen 2016ko azaroaren 21eko Ebazpenaren bidez, ondotik 2020ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren bidez aldatua, ingurumen-baimen integratua eman zitzaion produktu likidoak hartzeko, biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko instalazio bati; zehazki, Terminales Portuarias SLk Zierbenako udal-mugartean sustatutakoari. 16I-01-000000000379 baimen-zenbakia eman zitzaion.

  2. 2021eko ekainaren 25ean, ingurumen-organoak URAri eta Zierbenako Udalari eskatu zien, baimena berrikuste aldera, egoki iritzitako ohar guztien nahikotasun-txostena bidaltzeko, instalazioaren inguruan dituzten eskumenen esparruan. Zierbenako Udalak 2021eko uztailaren 16an aurkeztu zuen dokumentazioa, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zitzaiona.

  3. 2021eko irailaren 10ean, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion Terminales Portuarias SLri: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa bat eta instalazioari buruzko bestelako dokumentuak.

  4. Terminales Portuarias SLk 2021eko urriaren 21ean aurkeztu zuen dokumentazioa, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zitzaiona.

  5. Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa zela ikusi eta gero, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak 2021eko azaroaren 29an eman zuen ebazpenaren bidez, erabaki zuen jendaurrean jartzea, 30 lanegunez, ingurumen-baimen integratua emateko FCC Įmbito SAk egindako berrikuste-eskabidea, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2021eko abenduaren 16an.

  6. Ingurumen-baimen integratua jendaurrean jartzeko izapideak amaitutakoan, alegaziorik ez dela aurkeztu egiaztatu da.

  7. Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatuta dagoena aplikatuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Zierbenako Udalari, Uraren Euskal Agentziari eta Osasun Sailari, 2022ko otsailaren 11n.

  8. 2022ko otsailaren 15ean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak txostena egin zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.

  9. 2022ko uztailaren 26an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, Terminales Portuarias SLren esku utzi zen espedientea, bertan jasotzen den emaitzarekin.

  1. 2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

  2. Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO erreferentzia-agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.

  3. 2018ko abuztuaren 17an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauarekin (isuri industrialei buruzkoa).

  4. 2020ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 4/2020 Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

  5. Ingurumen-baimen integratua eman ondoren, ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu da; beraz, Ingurumen sailburuordearen 2016ko azaroaren 21eko Ebazpenaren baldintzak egokitu egin behar dira, ofizioz, indarrean araudi berrira, ebazpen horren laugarren apartatuan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

  6. Adierazi behar da ebazpen honek kontuan izan dituela teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak, bai instalazioak gehienez isur edo igor ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuz, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. Zehazki, Europako Batzordearen BREF agiri hauen edukiak hartu dira kontuan: Biltegiratzeko BREF agiria («Reference Document on Best Available Techiniques on Emissions from Storage»), 2006ko uztailekoa, eta hondakinen tratamendurako TEOak («Best available techniques conclusions for waste treatment»), 2018ko abuztukoak.

  7. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 72. artikuluan, izapideen kontzentrazioari buruzkoan, xedatutakoa aplikatuko da: «Administrazioa sinplifikatzeko printzipioarekin bat, egintza bakar batean erabakiko dira izaeragatik batera bultza daitezkeen eta nahitaez bata bestearen ondoren bete beharrekoak ez diren izapide guztiak».

  8. Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honek du eskumena ebazpen hau emateko; betiere, bat etorriz Ekonomiaren Garapen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan xedatutakoarekin.

  9. Aztertu dira aipatu legeria eta oro har aplikatu beharreko gainerako arau-xedapenak.

Lehenengoa. Berrikustea Terminales Portuarias SLri emandako ingurumen-baimen integratua, Zierbenako (Bizkaia) udal-mugartean produktu likidoak hartzeko, biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko jarduera gauzatzeko 2016ko azaroaren 21eko Ebazpenaren bidez emandakoa, Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakian azaltzen den baldintzetan.

Bigarrena. Aldatzea Terminales Portuarias SLri Zierbenako udal-mugartean produktu likidoak hartzeko, biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua, zeina 2016ko azaroaren 21eko Ebazpenaren bidez eman baitzen. Ondorioz, ebazpen horren lehenengo, bigarren eta laugarren apartatuak aldatzen dira, eta honela idatziak gelditzen:

Lehenengoa. Terminales Portuarias SL enpresari (egoitza soziala: Muelle de la Energķa z.g., Bartzelonako udal-mugartea; IFK: B62473301) Zierbenako udal-mugartean produktu likidoak hartzeko, biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko instalazio bat jartzeko ingurumen-baimen integratua ematea, ebazpen honen bigarren apartatuan zehaztutako baldintzen arabera.

Jarduera barne hartuta dago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskineko 5.6 kategorian:

6. 5.5 epigrafean bildu ez diren hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzea, 5.1, 5.2, 5.5 eta 5.7 epigrafeetan aipatutako tratamenduetako bat aplikatu arte, 50 tonatik gorako edukierarekin, jasotzeko zain dagoen bitartean sortu den lekuan bertan aldi baterako biltegiratzea alde batera utzita.

Gauzatzen den industria-jarduera solteko produktu likidoak, besteren jabetzako petrolio-produktuak eta solteko hondakin likido arriskutsuak eta ez-arriskutsuak hartu, biltegiratu eta berriz bidaltzean datza. Ez dago eraldatzeko edo nahasteko prozesu industrialik, eta, beraz, jarduera biltegiratzera mugatzen da. Baina, produktuak biltegiratzeaz gain, garraio-unitate batetik bestera mugitzen dira biltegiratutako produktuak.

Arau orokor gisa, biltegiratutako produktuak itsasontzitik (bi atrakaleku Punta Ceballosen eta bat Punta Luceron), zisterna-kamioitik (kargatzeko 16 puntu) edo bagoitik (4 karga-puntu) hartzen dira, eta modu berean birbidal daitezke.

Produktuak 79 tangatan daude biltegiratuta; edukiera osoa 321.883 m3 ingurukoa da guztira, eta horiek biltzeko hamar kubetatan banatzen dira (CB1etik CB10era). Gehienez 10.000 tm hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsu biltegiratu daitezke, eta hondakinak kudeatzeko eragiketa R12/R13/D15 izango da. Tanga bakoitzak zamalanetarako dituen instalazioak bereizirik daude.

Terminalean bost ponpa-hobi daude, kubeten eta zama-guneen artean kokatuta. Hobi horien sakonera 0,4 m-koa da, gutxi gorabehera, galtzadatik neurtzen hasita. Hobien gainean ponpatzeko ekipoak daude; ekipo horien bidez, tangetan dauden produktuak zamatzeko zutabeetara eta zutabeetan daudenak tangetara eraman daitezke.

Instalazioak garbitzeko prozesuan, gordailuen desgasifikatze-prozesuak egiten dira, modu naturalean nahiz behartuan, haizagailu mekaniko bidez; era berean, erabilitako hodiak garbitzen eta geldotzen dira, pigging teknika erabiliz, hodian produktuaren fluxua eten gabe.

Biltegiratze-tangak esleitzeko orduan, honako irizpide hauek hartzen dira kontuan: lehenik eta behin, berriz biltegiratu nahi den hondakin mota bera biltegiratuta egon den tangak aukeratu behar dira hutsik dauden tangen artean, beharrezkoak ez diren garbiketa-eragiketak saihesteko. Baldintza hori betetzen duen biltegiratze-tangarik ez badago, biltegiratze-tanga egoki bat aukeratu behar da, biltzeko kubetaren APQ sailkapenaren, erabilgarritasunaren eta biltegiratze-gaitasunaren arabera.

Instalazioan sortutako hondakin-uren honako fluxu hauek daude: 24 biztanlerentzat dimentsionatutako erabateko oxidazio-sistema baten bidez tratatzen diren ur sanitarioak eta instalazioak garbitzetik eratorritako industria-urak eta kutsadura arrasta dezaketen jariatze euri-urak; horiek kutsadura-kargaren arabera tratatuko dira hidrokarburoen bereizgailu batean, edo tratamendu fisiko-kimiko batetik igarotzen dira.

Hondakin-urak ABRAko estuariora isurtzen dira Bilboko Portuan, Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia), goian deskribatutako prozesuetatik igaro ondoren.

Sortutako hondakin arriskutsuak zein ez-arriskutsuak gordailuen garbiketatik datoz, nagusiki.

Terminales Portuarias SLren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, honako BREF txosten europarretan jasota daudenak:

Hondakinen tratamendurako BREF txostena («Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries», 2018ko abuztua).

Biltegiratzeari buruzko BREF txostena («Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage», 2006ko uztaila).

Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko Betearazpen Erabakia betetzeko beharrezkoak diren bitarteko tekniko eta antolaketakoak daude instalazioan. Erabaki horren bidez, hondakinen tratamendurako teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dira, eta, ondorio horietatik, honako hauek aplikatu behar dira: MTD1, MTD2, MTD4, MTD5, MTD11, MTD14, MTD17, MTD19, MTD20, MTD21 y MTD23.»

Bigarrena. Baldintza eta betekizun hauek ezartzea Terminales Portuarias SLk Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia) produktu likidoak hartzeko, biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko sustatu duen jarduera ustiatzeko:

  1. Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da seiehun mila (600.000) euroko zenbatekoaz, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

    Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.

  2. Bostehun mila (500.000) euroko fidantza jartzea, Hondakinen Arloko Finantza Bermeei buruzko martxoaren 22ko 208/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluko 1. apartatuan xedatutakoari jarraikiz. Hondakinak tratatu eta biltegiratzeko gehieneko gaitasunen arabera zehazten da fidantza horren zenbatekoa.

    Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera emendatuta.

    Jarritako fidantza ez da itzuliko, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak Terminales Portuarias SLk sustatutako hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera uztea baimendu arte edo dagokionean jarduera uzteko finkatutako baldintzak bete arte; baldintza horiek, betiere, lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezartzen diren betekizunak barne hartuko dituzte.

  3. Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Terminales Portuarias SLk aldaketa horien berri emango du.

  4. Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala ezarriko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz:

    1. Hondakinak hartu, manipulatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

    Instalazioan hartzeko, biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko onartzen diren hondakinak ondorengo apartatuetan zehaztuko dira, non jasotzen baitira horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak.

    1.1. Onar daitezkeen hondakinak.

    Terminales Portuarias SLk Europako Hondakinen Zerrendako EHZ kodea duten hondakin hauek tratatu ahal izango ditu goian aipatutako tratamendu-sistemen bidez. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa), bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoarekin. Era berean, hondakinen kodeen esleipena eta haien sailkapena Erabaki horretan eta Batzordearen 1357/2014 Erregelamenduan (EB) ezarritakoaren araberakoa izango da Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Horrela, bada, ondoren adierazitako hondakinak baino ez dira onartuko:

    Transferentzia-zentroa - Aldi baterako biltegiratzea.

    (Ikus .PDF)

    Halaber, zama-, hustuketa- eta berrontziratze-eragiketak baimentzen dira, behar izanez gero, hondakinentzat.

    Nolanahi ere, baimen honen eremutik kanpo geratzen dira hondakin leherkor, erregarri eta infekziosoak (HP1, HP2 eta HP9 kodeekin identifikatutako arrisku-ezaugarriak dauzkatenak), bai eta HP12 arrisku-taldearen barruko hondakinak ere.

    Terminales Portuarias SLk industrian sortutako etxeko zaborrak eta merkataritza-hondakinak kudeatu ahal izango ditu (20. taldeko EHZ kodea duten hondakinak), ebazpen honetan adierazi direnak soilik, baldin eta dagozkion udal-ordenantzen arabera ez bada beharrezkoa hondakinok hondakinen kudeaketa-sistema publiko bati entregatzea.

    Bateragarriak diren hondakinekin bakarrik egin ahal izango dira taldekatze-lanak, baldin eta, ekoizle desberdinek sortutakoak izan arren, hondakin horiek batera kudeatu behar badira. Bateragarriak diren egiaztatzeko, ezaugarri fisiko-kimikoak eta hondakina jaso ondoren egindako karakterizazio zehaztua hartuko dira kontuan, bai eta sortuko den nahasketarako aurreikusitako azken helmuga ere. Hondakin bateragarriak taldekatzean, ezin izango da inolaz ere hondakinen arriskua handitu, eta ezin izango dira inolaz ere sortuko den hondakina gero kudeatzeko dauden mugak areagotu, batez ere hondakin horiek birziklatu edo balioztatu egin badaitezke.

    Andeletan edo edukiontzietan biltegiratutako hondakin arriskutsuak, soltean jaso direnak edota ontzietatik atera ondoren taldekatu direnak, hondakin edo hondakin talde bakoitzerako bakarrik erabil daitezkeen andeletan biltegiratuko dira. Kasu honetan, eta bat etorriz aurreko puntuan adierazitakoarekin, izaerari, konposizioari, kodetzeari eta helmugari dagokienez homogeneoak diren hondakinak bakarrik biltegira daitezke batera andeletan, eta karakterizatu egin beharko dira aurrez, taldekatze horretatik sortutako hondakinak arriskua handitzen ez duela edo kudeaketa zailtzen ez duela egiaztatzeko. Barruan duten hondakinaren helmugaren eta ezaugarrien arabera identifikatuta egongo dira une oro gordailuak.

    1.2. Hondakinen sarrera kontrolatzea.

    Instalaziora iristen diren hondakinen kontrola egin beharko da, ebazpen honetako baldintzekin bat instalazioan onargarriak direla bermatzeko.

    Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Dena dela, kudeatu beharreko hondakinak zabaldu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da aldez aurretik Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren onespena eta ebazpen honen I letran adierazitakoa betetzea.

    Lantegian tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko eskabidea bete beharko du, horrek onets dezan, eta, behar izanez gero, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.

    Ebazpen honen D.1.1 apartatuan jasotako hondakinak onartu aurretik, Terminales Portuarias SL enpresak horiek karakterizatu beharko ditu, baimena helburu duten instalazioetan hondakin horiek hartzeko, aldi baterako biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko aukerak egiaztatzeko helburuarekin.

    Terminales Portuarias SLk ezin izango ditu hartu beste ezaugarri batzuetako hondakinak, ezta, onargarritzat jo arren, xede-kudeatzaileak ezarritako onespen-baldintza mugagarriak betetzen ez dituztenak edo, hala badagokio, enpresa talde beraren besten autonomia-erkidego batzuetako instalazioei emandako baimenetan ezarritako mugak betetzen ez dituztenak ere.

    Egiaztatu egin beharko da taldekatutako hondakinen banakako partida onartzeko baldintzak betetzen direla.

    Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Terminales Portuarias SLk onarpenaren agiria bidaliko dio hondakinaren titularrari, non baldintzak eta, hondakina entregatzen ez bada, epemuga ezarriko baitira. Agiri horretan, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak zein baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, baita hondakin-partida hartu aurretik analizatu beharreko parametroak ere.

    Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.

    Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, bat etorriz Ekonomia zirkularrerako hondakinen eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluarekin.

    Biltegiratu beharreko hondakin bakoitzaren onarpen-dokumentuarekin batera, hondakinaren ekoizlearen eta Terminales Portuarias SLren arteko konpromisoa sinatu dela egiaztatu beharko zaio Organo honi, hondakina ekoizleari berriz bidali ahal izateko.

    Autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioak aintzat hartuta, Organo honek kasuan kasuko azalpenak eska ditzake, argitu diezaioten zergatik den ekonomikoki eta teknikoki ezinezkoa baimen honen barneko hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzea.

    Edonola ere, birziklatu edo balorizatu daitezkeen hondakinak helburu horietara bideratuko dira, eta Terminales Portuarias SLk betetako onarpen-agirietan jasoko da gertaera hori.

    Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Kudeatzeko eta Prebenitzeko 2030 Planaren helburu estrategikoetan ezarritakoarekin, hondakinak ebazpen honen babesean emandako onarpen-agiri baten kargura bidali aurretik, ingurumen-organo honek baliozkotu beharko du agiri hori. Ezingo da Terminales Portuarias SLk kudeatu beharreko hondakin arriskutsurik jaso organo honek ez badu aldez aurretik baliozkotu onarpen-agiria, eta baliozkotzea 15 egun naturaleko epean egin beharko da, agiria jasotzen denetik aurrera. Epe hori igaro ondoren esanbidez horri buruzko irizpenik egiten ez bada, aldekoa dela ulertuko da. Baliozkotu beharreko onespen-agirian, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen deskribapena eta iraungitze-data, baldin eta hondakina ez bada entregatzen.

    Era berean, baldin eta hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:

    Baztertzeko arrazoia.

    Beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea proposatzen den.

    Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, nahitaezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.

    Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren apartatuan jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.

    Onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi beharko zaio.

    Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatu asmoz, Terminales Portuarias SLk hondakinen onarpen-parametroak egiaztatzea ahalbidetuko duten baliabide teknikoak eta giza baliabideak izan beharko ditu une oro. Onarpena baldintzatzen duten parametro horiek ezartzea, kasu guztietan eta hondakin-partida bakoitzerako, metodo homologatuaren bidez egingo da; laborategiko buru batek gainbegiratu beharko du, eta espezializatutako tituluduna izan beharko da.

    Ezin bada onartu hondakin bat, zeinaren HEZ kodea hondakin baimenduen artean baitago, onarpen-agiri negatibo bat egin beharko da, hondakin horiek kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.

    1.3. Zamalanak.

  1. Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo jasotzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

  2. Plantan hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko isurketarik edo isurketa lausorik ez egoteko, edo, bestela, isurtze horiek ahalik eta txikienak izateko.

    1.4. Jasotako hondakinen biltegiratzea.

  1. Hondakinen gehieneko biltegiratze-epea bi urtekoa izango da hondakinak arriskugabeak badira eta sei hilekoa arriskutsuak badira.

  2. Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihesak edo isuriak hartzeko gai direnak; gainera, biltegiratze-eremu bereiziak izango dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

  3. Hondakin arriskutsuak biltegiratzetik eratorritako arriskuak murrizte aldera, Terminales Portuarias SLk hondakinok gune bereizi batean biltegiratu beharko ditu. Gune horrek lurzoru estankoak izan beharko ditu.

  4. Plantan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.

  5. Horiek jasotzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isuriak kanpora irten ez daitezen. Jasotzeko sistemek independenteak izan behar dute hondakin-mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahasiz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakarten hondakinetarako.

  6. Baldin eta hondakinak desagertu, galdu edo eskapatuko balira, berehala jakinaraziko zaie gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Zierbenako Udalari.

    1.5. Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.

    Bat etorriz Ekonomia zirkularrerako hondakinen eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluan xedatutakoarekin, Terminales Portuarias SLk formatu elektronikoko artxibo kronologiko batean artxibatu beharko ditu harrera-eskabideak, onarpen-agiriak eta identifikazio-agiriak edota agiri ofizial baliokideak, gutxienez 5 urteko epean, eta bertan hauek jasoko ditu hurrenkera kronologikoan: hondakinen kopurua, izaera, jatorria, helmuga eta hondakinak tratatzeko metodoa, eta, aplikatzekoa den kasuan, garraio-modua eta bilketa-maiztasuna. Aipatutako fitxategi kronologikoan sartuko da, orobat, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa, eta bertan, gutxienez, honako datu hauek jasoko dira:

    Onartutako hondakinen jatorria (jatorria eta prozesua, enpresa sortzailea eta enpresa garraiolaria).

    Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

    Hondakin-sail bakoitzaren onarpen- eta harrera-data, eta, hala dagokionean, entregan sortutako kontrol- zein segimendu-agiria.

    Hondakinak biltegiratzeko andela.

    Onartu ez diren hondakin sortei buruzko datuak (jatorria, kopurua, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta beste norako bat, ordezko aukera gisa).

    Biltegiratutako hondakinak instalazioko zer tokitan dauden.

    Hondakin sortak aurretik egokitzeko edo multzokatzeko eragiketak, datak, parametroak eta partida horiei buruzko datuak, hondakinen ondorengo helmuga eta sorta bakoitzari emandako EHZ kodea.

    Ekoizleari berriz bidaltzeko datak eta haren identifikazio-datuak eta, hala badagokio, sortutako identifikazio-agiriarenak.

    Ebazpen honen D.1.2 apartatuan aipatutako kontrolen emaitzak zenbaki honetan araututako erregistroan jasoko dira, baita Terminales Portuarias SLk egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.

    Hilean behin, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali beharko dira (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora), Excel formatuan, organo honek ezarritako eredua erabiliz eta bertan jasotako informazioa betez, indarreko urte osokoa eta hilabete bakoitzean egindako kudeaketak bereizita.

    Artxibo kronologiko hori gutxienez bost urtez gorde beharko da, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

    Bat etorriz apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluarekin, Terminales Portuarias SLk artxibo kronologikoan jasotako informazioaren laburpen-memoria aurkeztu beharko du datuak bildu diren hurrengo urteko martxoaren 1a baino lehen, eta dagokion ingurumena zaintzeko programaren barruan, lege honen XV. eranskinean agertzen den gutxieneko edukiarekin.

    1.6. Espainiatik kanpo inportatutako hondakinak.

    Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Hondakinen Lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.

    Horrez gain, aurreikusten bada zabortegian ezabatu beharko direla inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen helmugako instalazioan aurreikusitako balorizazio- eta ezabatze-tratamendutik lortutako korronte esanguratsuren bat, orduan, kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030 Planean zehaztutako hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

    2. Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

    2.1. Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

    Edozein direla ere D.1 apartatuan adierazitako hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak, Terminales Portuarias SLk tratamendu-lerroetarako baldintza hauek betetzen dituela bermatu beharko du:

    Transferentzia-zentroa - Behin-behineko biltegiratzea.

  1. Aldi baterako biltegiratze-jardueraren barruan, hauek sartuko dira: produktua edukiontziz aldatzea, lantegian horretarako instalatuta dauden bitarteko finkoen 10.000 t inguruko ahalmenarekin, baita haren zama, hustuketa eta berrontziratzea ere, beharrezkoa izanez gero, eta ez da hondakinen gainean eragina duen bestelako manipulaziorik aintzat hartzen.

  2. Ontziratu gabeko hondakinei dagokienez, homogeneoekin batera beren izaera, osaketa eta kodifikazioaren arabera soilik biltegiratu ahal dira, eta aldez aurretik karakterizazioa egin beharko da elkarrekin biltegiratzeak ez duela arriskua areagotzen, ezta haren azken kudeaketa zailtzen ere ziurtatzeko.

  3. Halaber, nahitaez bete beharko dira hondakin arriskutsuak ontziratu eta etiketatzeari buruzko jarraibideak, indarreko araudian jasotakoak.

    Halaber, Europako Hondakinen Zerrendan Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaz onartutakoan ezarri kodearen arabera identifikatu beharko dira hondakinak. Erabaki horren bitartez aldatu zen hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin.

  4. Hondakinak aldi baterako biltegiratzeko instalazioetan, hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuak lurzoru estankoa izango du, eta beharrezkoak diren maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo gai arriskutsuen beste ibilgailu batzuetara hurbildu gabe.

  5. Hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzeko instalazioak estalkia izan beharko du, ez dadin iragaz prezipitazio atmosferikorik bat ere. Halaber, lurzoru estankoak izango ditu, eta behar diren maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, isuriok kutxatila itsurantz edo bilketa-putzurantz bideratzeko. Gainera, aurreikus daitezkeen hondakin arriskutsuen balizko isurien adinako edukiera izango dute horiek.

  6. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratutako hondakinek likido sukoiak eta erregaiak eta likido korrosiboak biltegiratzearen inguruan indarrean dagoen arautegian ezartzen diren exijentziak bete beharko dituzte, baita suteen prebentzio- eta babes-arauak ere, eta behar bezala identifikatu beharko dira ezagutu eta bereizi ahal izateko.

  7. Isuriak eragin ditzaketen hondakin arriskutsuak kubeta independenteetan biltegiratuko dira, eta, betiere, elkarrekin bateragarriak diren hondakinak dituzten ontzietara bideratuko da kubeta bakoitza. Isuriak biltzeko kubetek zoru eta horma iragazgaitzak izango dituzte, erabat estankoak direnak. Kutxatila horietan jasotako efluenteak kudeatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio.

  8. Kubetek independenteak izan behar dute, baldin eta, tipologia dela-eta, isurketaren baten ondorioz nahasiz gero arriskutsuago bihur badaitezke edo kudeaketa zaildu badezakete (kubeta independenteak olioentzat, azidoentzat, baseentzat, hidrokarburoak dituzten urentzat eta disolbatzaile ez-halogenatuentzat). Biltegiratzeko gune espezifikoen eta aurreikusitako gaitasun partzialen arabera, kubeta independenteek behar bezala bete beharko dute produktu kimikoak biltegiratzeko indarrean den araudia.

  9. Biltegiratze-prozedura xehatu bati jarraituko zaio eta, bertan, hondakin bakoitza nora bidaliko den adieraziko da, EHZ/arrisku-ezaugarrien arabera. Horrez gain, saihestu beharreko bateraezintasunak adieraziko dira, segurtasunaren ikuspuntutik eta, isurketen kasuan, ondorengo kudeaketa ez zailtzeko. Prozedura horrek eskura egon behar du biltegian hondakinak banatzen dituzten langileentzat.

  10. Gordailu finkoak modu polibalentean erabili nahi badira, hau da, kubeta berean hondakin arriskutsuen nahasketa desberdinak jaso nahi badira, jarraitu beharreko protokoloa ezarri beharko da. Bertan, kubeta berean onartuko diren EHZ kode desberdinetako hondakinen konbinazio baimenduak adieraziko dira, baita saihestu beharrekoak ere, isuriren bat gertatuz gero, nahasketak arriskugarritasuna handitu ez dezan eta kudeaketa gehiago zaildu ez dezan.

  11. Hondakin arriskutsuak ezingo dira sei hilabetetik gora biltegiratu, eta ez-arriskutsuak, berriz, bi urtetik gora.

  12. Hondakinak aldi baterako biltegiratzeko jardueran sortutako efluente oro bereizita jaso beharko da, eta haren ezaugarrien arabera behar bezala kudeatu, eta ezin izango da sarera isuri.

  1. Indarraldiaren arabera, Terminales Portuarias SLk eta enpresak igorritako hondakin arriskutsuen kudeatzaile hartzaileen artean hitzartutako onarpen-kontratu edo -gutunen indarraldia aldizka egiaztatu beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan. Hondakinak hartuko dituzten kudeatzaileak ez badaude Espainiako Estatuan kokatuak, mugaz gaindiko lekualdatzeak arautzen dituen araudi komunitarioa bete beharko da.

    2.2. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    2.2.1. Baldintza orokorrak.

    Terminales Portuarias SLren planta ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta betetzea Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak, giza osasuna eta ingurumena zainduta, betiere.

    Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, eta, behar denean, isurketa horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

    Arau orokor honetatik salbuetsi ahalko dira isuri konfinatu gabeak, baldin eta teknikoki edota ekonomikoki atzeman ezin badira edo ingurunean oso eragin txikia dutela frogatua badago.

    Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien laburtuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

    Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

    Honako elementu hauek atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Organo horrek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako baimen honetan ezarritako kutsatzaileen isurketa-kontrolen IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

    2.2.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

    Terminales Portuarias SL instalazioaren jarduera Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duen eta hura aplikatzeko oinarrizko xedapenak ezartzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskineko kode hauei dagokie: 05 05 02 01 (Garraioa edo biltegiratzea gordailu logistikoetan), 03 01 03 02 (P.t.n. < 20 MWt eta > 2,3 MWt galdarak), 03 01 06 03 (Lehendik zehaztu gabeko beste errekuntza-ekipo batzuk Pt. < 2,3 MWt eta > = 100 kWt) eta 09 10 01 02 (Hondakin-uren tratamendua), eta honako foku hauek ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

    (Ikus .PDF)

    Foku ez-sistematiko horietako bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurketen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, isurketa-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

    Urte jakin batean foku sistematiko baterako funtzionamendu-baldintzarik ez badago, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

    2.2.3. Isurketen muga-balioak.

    Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurketetan ez dira isurketen muga-balio hauek gaindituko:

    (Ikus .PDF)

    (1) Gasolina biltzean eta terminaletatik gasolindegietara garraiatzean sortzen diren konposatu organiko hegakorren (KOH) isurketak kontrolatzeari buruzko irailaren 20ko 2102/1996 Errege Dekretuaren arabera.

    Balio horiek baldintza hauekin lotuta daude: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

    Isurketa-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoa beteko da.

    Ikusten bada isurketen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

    2.2.4. Gasak hartu eta kanporatzeko sistemak.

    Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren apartatuko D.2.2.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.

    Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.

    Isurketa lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

    2.3. Itsasora isurtzeko baldintzak.

    2.3.1. Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

    Isuria sortzen duen jarduera mota nagusia: solteko produktu likidoak hartzea, biltegiratzea eta berriz bidaltzea.

    Jarduera-taldea: Gordailutzea eta biltegiratzea.

    Mota-taldea-EJSN: 1-0.52.10.

    (Ikus .PDF)

    2.3.2. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

    1. isuria: Komunetan eta aldageletan sortzen diren ur sanitarioak.

      Eguneko batez besteko bolumena: 0,8 m3

      Urteko gehieneko bolumena: 610 m3

    2. isuria: API bereizgailutik eratorritako industria-urak.

      Orduko puntako emaria: 30 m3

      Urteko gehieneko bolumena: 1.700 m3

    3. isuria: Tratamendu fisiko-kimikotik eratorritako industria-urak.

      Orduko puntako emaria: 2 m3

      Urteko gehieneko bolumena: 90 m3

      2.3.3. Isurketen muga-balioak.

      Zerrenda honetan ageri dira isurketa eragin duen jardueraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako isurketen muga-balioekin:

      1. isuria. Komunetan eta aldageletan sortzen diren ur sanitarioak.

      (Ikus .PDF)

      2. isuria. API bereizgailutik eratorritako industria-urak.

      (Ikus .PDF)

      3. isuria. Tratamendu fisiko-kimikotik eratorritako industria-urak.

      (Ikus .PDF)

      Ezin izango dira diluzio-teknikak erabili isurketen muga-balioak lortzeko.

      Gainera, ingurune hartzaileko ingurumen-arloko kalitate-arauak bete beharko dira. Bestela, titularrak behar den beharrezkoa den tratamendu egokia ezarri beharko du, isuriak ez dadin izan arau horiek ez betetzearen arrazoi.

      Ezkutuko purga liratekeen terrazen, gordailuen eta abarren gainezkabideen isuriak ez dira baimenduko. Halako isurketarik gertatuz gero, horren berri eman beharko da, eta dagokion isuri-baimena eskatu.

      Ezarritako isurketaren muga-balioak gaindituz gero, ebazpen honetan arauz kanpoko isurientzako ezarritako protokoloaren arabera jokatu beharko da.

      2.3.4. Arazketa- eta hustuketa-instalazioak.

      Industria-instalazio guztietarako arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak enpresa eskatzaileak aurkeztutako agirien araberakoak izango dira, eta elementu hauek izango dituzte funtsean:

      1. isuria: Komunetan eta aldageletan sortzen diren ur sanitarioak.

      Erabateko oxidazio-sistema dimentsionatua, 24 biztanle-baliokiderentzako edukiera duena.

      Laginketa-kutxeta.

      2. isuria: API bereizgailutik eratorritako industria-urak.

      API hidrokarburoen bereizgailua, gehienez 30 m3/h-ko edukiera duena.

      Laginketa-kutxeta.

      3. isuria: Tratamendu fisiko-kimikotik eratorritako industria-urak.

      Koagulazio-malutapenean, dekantazioan eta pH-aren azken doikuntzan oinarritzen den tratamendu fisiko-kimikoa, 2 m3/h-ko tratamendu-gaitasuna duena.

      Iragazketa- eta arazte-prozesua.

      Laginketa-kutxeta.

      Sortutako lohiak maiztasun egokiarekin erretiratuko ditu baimendutako kudeatzaile batek.

      Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Terminales Portuarias SLk beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isuriak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, Administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

      Kontrol-kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-ur bakoitzerako, eta, haien bidez, isurien lagin adierazkorrak hartuko dira, eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatuko. Kutxatilak sarbide zuzena duten lekuan kokatuko dira, beharrezkoa denean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Uraren Euskal Agentziak ikuskatu ahal izateko.

      Kasu honetan, efluentea kontrolatzeko nahitaezkoa da elementu hauek izatea:

    1. isuria: API bereizgailutik eratorritako industria-urak.

      Emari-neurgailu erregistratzaile totalizatzailea.

      Flotatzaileen kontrol automatikoa.

    2. isuria: Tratamendu fisiko-kimikotik eratorritako industria-urak.

      Emari-neurgailu erregistratzaile totalizatzailea.

      Oliometroa.

      pH-aren erregistroa.

      OEK-ren segidako analizatzailea.

      Saneamenduko sare orokor baterako konexioaren bideragarritasuna dagoenean, orain baimendutako isuriak horretara lotu beharko dira, eta hori jakinarazi beharko zaio Ingurumen Organoari.

      2.3.5. Isuri-kanona.

      Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 85. artikuluak ezartzen duenez, lehorretik itsasora isurtzen diren hondakin-urei kanon bat ezarriko zaie, haien karga kutsatzailearen arabera.

      Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legeak, 7. artikuluan, Uraren Euskal Agentziaren esku uzten du uraren arloko indarreko legeriak ezarritako zergak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea, bai eta lehorretik itsasora isurketak egiteko baimena ematea ere.

      Lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzko abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuak arautzen du aipatu berri den kanona: lehorretik itsasora egiten diren isurketek eragindako kutsadura minimizatzera eta Espainiako jurisdikziopeko uren baitan euskal itsasertzari dagozkion uretan ingurumen-helburuak lortzera bideratutako jarduerak finantzatzeko izango da osorik.

      Hala, bat etorriz dekretu horren 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoarekin, isuri baten karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta, bider 3.000,00 euro egingo da, prezioa unitateko, isuriak kontrolatzeko kanonaren zenbatekoa kalkulatzeko. Karga kutsatzailea kalkulatzeko, berriz, isurketen urteko bolumena biderkatuko da isurketaren kutsadura-mailaren, hartan egon daitezkeen substantzia arriskutsuen nahiz hustuketarako erabilitako eroanbide motaren ezaugarrien arabera ezarritako koefiziente batez.

      Aurrekoa oinarri hartuta, Uraren Euskal Agentziak, Lehorretik Itsasora egiten diren Isurketei buruzko abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuaren 14. eta hurrengo artikuluak aplikatuz, isuri honen urteko kanonaren kalkulua egin behar da:

      Isuriaren kanona = C x Puc

      C = K x V

      K= K1 x K2 x K3

      Non:

      C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

      Puc = Kutsadura-unitatearen balioa.

      K = Kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

      K1 = Karga kutsatzailearekin lotutako koefizientea.

      K2 = Eroanbide motak zehazten duen koefizientea.

      K3 = Substantzia arriskutsuekin eginiko isuriei aplikatzeko koefizientea.

      V = Baimendutako isuriaren bolumena (m3/urte).

    1. isuria: Komunetan eta aldageletan sortzen diren ur sanitarioak.

      K1: (7,75*DQO + 7,75*SS + 116,22*DTGT + 58,11*AG)*10-9.

      K1: (7,75*160 + 7,75*80 + 116,22*2 + 58,11*20)*10-9 = 3,2546*10-6.

      K2 : hustubideen gainerako baldintzak. K2 = 1.

      K3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. K3 = 1.

      K = 3,2546*10-6 x 1 x 1 = 3,2546*10-6.

      V bolumena = 610 m3/urte.

      Karga kutsatzailea C = 3,2546*10-6 x 610 = 0,001985.

    1. isuri-kanona = 0,001985 x 3.000 = 5,96 euro/urte.

    2. isuria: API bereizgailutik eratorritako industria-urak.

      K1: (7,75*OEK + 7,75*SE + 58,11*OK + 77,48*HK)*10-9.

      K1: (7,75*160 + 7,75*80 + 58,11*20 + 77,48*15)*10-9 = 4,1844*10-6.

      K2 : hustubideen gainerako baldintzak. K2 = 1

      K3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. K3 = 1.

      K = 4,1844*10-6 x 1 x 1 = 4,1844*10-6.

      V bolumena = 1.700 m3/urte.

      Karga kutsatzailea C = 4,1844*10-6 x 1.700 = 0,007113.

    1. isuri-kanona = 0,007113 x 3.000 = 21,34 euro/urte.

    2. isuria: Tratamendu fisiko-kimikotik eratorritako industria-urak.

      K1: (7,75*OEK + 7,75*SE + 58,11*OK + 77,48*HK)*10-9.

      K1: (7,75*160 + 7,75*80 + 58,11*20 + 77,48*15)*10-9 = 4,1844*10-6.

      K2 : hustubideen gainerako baldintzak. K2 = 1.

      K3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. K3 = 1.

      K = 4,1844*10-6 x 1 x 1 = = 4,1844*10-6.

      V bolumena = 90 m3/urte.

      Karga kutsatzailea C = 4,1844*10-6 x 90 = 3,76596*10-4.

    1. isuri-kanona = -3,76596*10-4 x 3.000 = 1,13 euro/urte.

      Isuriaren kanona, guztira: 5,96 + 21,34 + 1,13 = 28,43 euro/urte.

      Isuriaren titularrak 459/2013 Dekretuaren 16. artikuluan araututako Jarraipenerako Aukerako Protokoloari heltzen badio, handik ondorioztatutako K-ren eta V-ren balioak aplikatuko dira isuriaren kanona kalkulatzeko.

      Aipatutako dekretuaren 20. artikuluak ezartzen duenaren arabera, isuria baimentzen duen erabakia indarrean sartzen denean sortuko da kanona. Baimenaren indarraldiko ondorengo urteetan, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da.

      Halaber, aipatutako aginduaren arabera, kanona urte natural osorako likidatuko da, isurketarako baimena, haren aldaketa, etetea edo azkentzea ematen den ekitaldian izan ezik, edo Jarraipenerako Aukerako Protokoloa onartzen den ekitaldian izan ezik, orduan baimena indarrean egondako egunen kopuruaren arabera kalkulatuko baita kanona, urte osoko egunak aintzat hartuta.

      Dekretu hori betez, Uraren Euskal Agentziak urte bakoitzeko lehenengo seihilekoan egingo ditu aurreko urteari dagozkion likidazioak.

      2.4. Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

      Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatzeko, Ekonomia zirkularrerako hondakinen eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legea eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoak bete beharko dira, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helmuga egokiena zehazteko.

      Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

      Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar da. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

      Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

      Baldin aurreikusten bada zabortegi baimenduan deuseztatzea dela hondakinen azken helmuga, orduan, hondakin horiek ezaugarrituko dira, bat etorriz Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak (hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituena) xedatutakoarekin, eta 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideekin (otsailaren 24koa, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena).

      Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-diferentziak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartuta. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Hargatik eragotzi gabe abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritakoa, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

      Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isuriak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isuriak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

      Hondakinak lehenengo aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, bat etorriz zerrenda honetan ezarritako irizpideekin, betiere: Europako Hondakin Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

      Baldin eta hondakinak desagertu, galdu edo eskapatuko balira, berehala jakinaraziko zaie gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Zierbenako Udalari.

      Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruan hondakinak lekualdatzea arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

      Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, bat etorriz Ekonomia zirkularrerako hondakinen eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluarekin.

      Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

      Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan hondakinak lekualdatzeari buruz ezarrita dagoena bete beharko da.

      2.4.1. Hondakin arriskutsuak.

      Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

    1. prozesua «Tangen eta lerroen garbiketa eta hustuketa».

    1. hondakina: «Landare-olioa duen disolbatzailea».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125 /1/1.

      Helburu-eragiketaren kodea: R13.

      Osagai arriskutsuak: C51.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP3.

      EHZ: 140603.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 7,5 tona.

      Landare-olioaren tangen eta lerroen hondar-disolbatzaile bidezko urteko garbiketan sortzen da. Disolbatzailearen zati bat koipegabetzaile gisa berreskuratzen da, beste garbiketa batzuetarako.

      Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

    2. hondakina: «Emultsio oliotsu ez-halogenatua».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/2.

      Helburu-eragiketaren kodea: D13.

      Osagai arriskutsuak: C51.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP5.

      EHZ: 130802.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 15 tona.

      Araztegiaren lehenengo tangaren dekantaziotik eratorritako hondakin likido oliotsuak jasotzean sortzen da, API bereizgailuan eta olio mineralak edo hidrokarburoak dituzten tangak garbitzean (zati likido berreskuraezina).

      Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

    3. hondakina: «Lohi oliodun hidrokarburatuak».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/3.

      Helburu-eragiketaren kodea: R1.

      Osagai arriskutsuak: C51.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP5.

      EHZ: 130802.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 35 tona.

      Hidrokarburoak izan dituzten tangen garbiketa puntualetan sortzen da (hidrokarburoen tangen eta uren bereizketa-sarearen sistemako lurperatutako tangaren urteko garbiketetan).

      Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

    4. hondakina: «Monoetilenglikola duten urak».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/4.

      Helburu-eragiketaren kodea: D13/R1.

      Osagai arriskutsuak: C51.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP5.

      EHZ: 160708.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 0,5 tona.

      Lurrunak berreskuratzeko unitatearen ohea garbitu/ordeztean eta talde elektrogeno eta motorren mantentze zuzentzailean sortzen da.

      Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

    5. hondakina: «Hondar-koloratzailea».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/5.

      Helburu-eragiketaren kodea: D13.

      Osagai arriskutsuak: C43.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP4.

      EHZ: 160709.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 1,5 tona.

      Hura jasotzen duen andela garbitzean edo trazatzaileei buruzko araudia aldatzean sortzen da; kolore gorriko, berdeko eta urdineko koloratzaileak dira, eta hondakin horrentzat identifikatutako ontzian jasotzen dira, hondakin arriskutsuen biltegian.

    6. hondakina: «Azido sulfuriko kontzentratua».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/6.

      Helburu-eragiketaren kodea: D13.

      Osagai arriskutsuak: C23.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP8.

      EHZ: 060101.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 18 tona.

      Tangak azido sulfuriko bidez garbitzean sortzen da (% 98ko kontzentrazioarekin), lagin berreskuraezinen produktu gisa.

      Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

    7. hondakina: «Ur azidoak».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/7.

      Helburu-eragiketaren kodea: D13.

      Osagai arriskutsuak: C23.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP8.

      EHZ: 060101.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 10 tona.

      Azido sulfurikoa izan duten tangak ur bidez garbitzean sortzen da.

      Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

    8. hondakina: «Olioa duen ura».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/8.

      Helburu-eragiketaren kodea: D13.

      Osagai arriskutsuak: C51.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP5.

      EHZ: 120109.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 15 tona.

      Olio- eta ur-nahasketak kentzean sortzen da; emultsio oliotsu bat da.

      Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

    9. hondakina: «Disolbatzailea duten urak».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/9.

      Helburu-eragiketaren kodea: D13.

      Osagai arriskutsuak: C41/43.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP5.

      EHZ: 070104.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 500 kilogramo.

      Monoetilenglikola duten urak kentzean sortzen da.

      Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

    10. hondakina: «Disolbatzaile ez-halogenatua duten pastak eta pinturak».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/10.

      Helburu-eragiketaren kodea: R13.

      Osagai arriskutsuak: C41/43.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP3.

      EHZ: 080113.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 1,5 tona.

      Hura jasotzen duen andela garbitzean edo trazatzaileei buruzko araudia aldatzean sortzen da; kolore gorriko, berdeko eta urdineko koloratzaileak dira, eta hondakin horrentzat identifikatutako ontzian jasotzen dira, hondakin arriskutsuen biltegian.

    1. prozesua: «Hondakin-urak tratatzea».

    1. hondakina: «Hondakin-urak tratatzeko lohiak».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/2/1.

      Helburu-eragiketaren kodea: D9.

      Osagai arriskutsuak: C24.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP5.

      EHZ: 110109.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 0,1 tona.

      Urak arazteko instalazioaren iragazketa-eragiketan sortzen da. Hidrokarburoak dituzten lohiak dira.

      Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, eta, bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

    2. hondakina: «Erabilitako ikatz aktiboa».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/2/2.

      Helburu-eragiketaren kodea: D15.

      Osagai arriskutsuak: C51.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP14.

      EHZ: 190110.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 1,2 tona (puntuala).

      Uren arazketa-instalazioan erabilitako ikatz aktiboa birjartzean sortzen da. Hidrokarburoen edo produktu kimikoen hondarrak dituen ikatz aktiboa da.

      Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

    3. prozesua «Zerbitzu orokorrak».

    1. hondakina: «Erabilitako olioak».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/1.

      Helburu-eragiketaren kodea: R13.

      Osagai arriskutsuak: C51.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP5/6.

      EHZ: 130208.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 60 kilogramo.

      Ekipoetan eta instalazioetan olioa aldatzeko eragiketetan sortzen da; koipeztatzeko olio eta olio hidrauliko erabiliak dira.

      Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

    2. hondakina: «Berunezko bateriak».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/2.

      Helburu-eragiketaren kodea: R13.

      Osagai arriskutsuak: C18/23.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP8/6.

      EHZ: 160601.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 30 kilogramo.

      Bateria berriak jartzeko lanetan sortzen da; beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak dira.

      Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

    3. hondakina: «Fluoreszenteak».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/3.

      Helburu-eragiketaren kodea: R13.

      Osagai arriskutsuak: C16.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP6/14.

      EHZ: 200121.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 50 kilogramo.

      Merkurioa daukaten erabilitako lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

      Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

    4. hondakina: «Hidrokarburoak dauzkaten xurgatzaileak (sepiolitak)».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/4.

      Helburu-eragiketaren kodea: D13.

      Osagai arriskutsuak: C51.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP5.

      EHZ: 150202.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 2,5 tona.

      Isuri eta jario txikiak jasotzean sortzen da, baita lan-eremuak garbitzean ere; hidrokarburoz edo produktu kimikoz bustitako material xurgatzailea da (landare-partikulak, sepiolitak eta suaren aurkako lur diatomeoak).

      Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

    5. hondakina: «Hidrokarburoekin bustitako materialak (trapuak, kotoiak eta abar)».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/5.

      Helburu-eragiketaren kodea: D13.

      Osagai arriskutsuak: C51.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP5.

      EHZ: 150202.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 2,5 tona.

      Isuri eta jario txikiak jasotzean sortzen da, baita lan-eremuak garbitzean ere; hidrokarburoz edo produktu kimikoz bustitako trapuak, kotoiak «velo filtro» zuntzak eta EPIak dira.

      Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

    6. hondakina: «Landare-olioa duten kartutxo iragazleak».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/6.

      Helburu-eragiketaren kodea: D15.

      Osagai arriskutsuak: C51.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP14.

      EHZ: 150202.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 100 kilogramo (puntuala).

      Landare-olioen iragazte- eta arazte-prozesuan iragazkiak ordezten direnean sortzen da; landare-olioz bustitako kartutxo iragazleak dira.

      Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

    7. hondakina: «Metalezko ontzi hutsak».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/7.

      Helburu-eragiketaren kodea: R13.

      Osagai arriskutsuak: C41/51.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP5.

      EHZ: 150110.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 250 kilogramo.

      Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira; gai arriskutsuak gordetzeko erabili diren ontzi metalikoak dira (bidoiak eta beste ontzi batzuk).

      Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

    8. hondakina: «Plastikozko ontzi hutsak».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/8.

      Helburu-eragiketaren kodea: R13.

      Osagai arriskutsuak: C41/51.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP5.

      EHZ: 150110.

      Urtebetean sortutako kantitatea: 2,1 tona.

      Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira; gai arriskutsuak gordetzeko erabili diren plastikozko ontziak dira (bidoiak eta beste ontzi batzuk).

      Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

    9. hondakina: «Beirazko ontzi hutsak».

      Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/9.

      Helburu-eragiketaren kodea: D15.

      Osagai arriskutsuak: C23.

      Arrisku-ezaugarria(k): HP5.

      EHZ: 150110.

      Urtebetean ekoitzitako kantitatea: tona 1.

      Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira; gai arriskutsuak gordetzeko erabili diren beirazko ontziak dira.

      Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

      1. Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera ezartzen dira, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Horiek definitzen dituzte zer hondakin mota den eta nolako osagai arriskutsuak dituen. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai EAEko Hondakinak Kudeatzeko eta Prebenitzeko 2030 Planean ezarritakoa betetzen dela , hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa organo horrek onartu beharko du, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo ezabatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

      2. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketarik gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

      3. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak jariatuta edo lurrunduta gal ez daitezen.

      4. Hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabetetik gora eduki biltegian.

      5. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela egiaztatuko da. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

      6. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, identifikazio-agiria bete beharko da.

      7. Egiaztatu egin beharko da ezen hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak bete egiten dituela halako gaiak garraiatzeko indarreko legerian ezarritako baldintzak.

      8. Terminales Portuarias SL enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraikiz kudeatu beharko ditu sortutako industria-olio erabiliak.

      9. Gailu elektrikoen eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak; besteak beste, lanpara fluoreszenteenak. Halaber, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute pilen eta metagailuen hondakinek. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak gutxienez hiru urtez gorde beharko dira.

      10. Terminales Portuarias SL enpresak poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkan bitartean, horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan (poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten aparatuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena) eta hori aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak bete behar izango ditu.

      11. Terminales Portuarias SL enpresak Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE zenbakiko Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu, horiek berreskuratu egingo dira, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko dira, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

      12. Terminales Portuarias SL enpresak urtero adierazi beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, dagokion ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du, dagokion urtekoa.

      1. Bat etorriz Ekonomia zirkularrerako hondakinen eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan ezarritakoarekin, Terminales Portuarias SLk artxibo kronologikoan jasotako informazioaren laburpen-memoria aurkeztu beharko du, datuak bildu diren hurrengo urteko martxoaren 1a baino lehen, eta dagokion ingurumena zaintzeko programaren barruan, lege honen XV. eranskinean agertzen den gutxieneko edukiarekin.

      2. Urtean 10 tona hondakin ez-arriskutsu baino gehiago sortuz gero, Terminales Portuarias SLk fitxategi kronologiko bat izan beharko du formatu elektronikoan, bat etorriz Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluan xedatutakoarekin. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: sortutako hondakinaren kantitatea, izaera eta jatorria, eta berrerabiltzeko prestatzearen, birziklatzearen, beste balorizazio-eragiketa batzuen eta ezabatze-eragiketen ondoriozko produktu, material edo substantzien eta hondakinen kopurua. Hala dagokionean, sortutako hondakinaren helmuga, bilketa-maiztasuna, garraiobidea eta aurreikusitako tratamendu-metodoa ere jasoko dira, bai eta produktuen, materialen eta substantzien helmuga ere. Artxibo kronologikoaren inskripzioak, aplikatzekoa denean, baimendutako tratamendu-eragiketa bakoitzeko egingo dira, bat etorriz apirilaren 8ko 7/2022 Legearen II. eta III. eranskinekin. Artxibo kronologikoa hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen egiaztatze dokumentaleko informaziotik abiatuta osatuko da. Artxibo kronologiko hori gutxienez bost urtez gorde beharko da, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

      1. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zein hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Terminales Portuarias SLk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Ekonomia zirkularrerako hondakinen eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 18.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere Terminales Portuarias SLk ez badu hondakin arriskutsuen 10 t/urte baino gutxiago sortzen edo EMAS ziurtagiria edo baliokidea badu.

      2. Baldin eta Terminales Portuarias SL Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

      3. Apartatu honetako e) eta f) letretan (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta h) letran adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

      4. Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Terminales Portuarias SLk Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

        2.4.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

        Sustatzaileak honako hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

        (Ikus .PDF)

      1. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu batenera eman beharko dira.

      2. Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

      3. Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

      4. Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da, bat etorriz Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeari buruzko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin.

      5. Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, bat etorriz Ekonomia zirkularrerako hondakinen eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluarekin.

      6. Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada Terminales Portuarias SL, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

      7. Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programa bidali beharko dira Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara.

      8. Bat etorriz Ekonomia zirkularrerako hondakinen eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan ezarritakoarekin, Terminales Portuarias SLk artxibo kronologikoan jasotako informazioaren laburpen-memoria aurkeztu beharko du, datuak bildu diren hurrengo urteko martxoaren 1a baino lehen, eta dagokion ingurumena zaintzeko programaren barruan, lege honen XV. eranskinean agertzen den gutxieneko edukiarekin.

      9. Urtean 10 tona hondakin ez-arriskutsu baino gehiago sortuz gero, Terminales Portuarias SLk fitxategi kronologiko bat izan beharko du formatu elektronikoan, bat etorriz Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluan xedatutakoarekin. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: sortutako hondakinaren kantitatea, izaera eta jatorria, eta berrerabiltzeko prestatzearen, birziklatzearen, beste balorizazio-eragiketa batzuen eta ezabatze-eragiketen ondoriozko produktu, material edo substantzien eta hondakinen kopurua. Hala dagokionean, sortutako hondakinaren helmuga, bilketa-maiztasuna, garraiobidea eta aurreikusitako tratamendu-metodoa ere jasoko dira, bai eta produktuen, materialen eta substantzien helmuga ere. Artxibo kronologikoaren inskripzioak, aplikatzekoa denean, baimendutako tratamendu-eragiketa bakoitzeko egingo dira, bat etorriz apirilaren 8ko 7/2022 Legearen II. eta III. eranskinekin. Artxibo kronologikoa hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen egiaztatze dokumentaleko informaziotik abiatuta osatuko da. Artxibo kronologiko hori gutxienez bost urtez gorde beharko da, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

      10. Apartatu honetako d), e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

        2.5. Lurzorua babesteari dagozkion baldintzak.

        Bat etorriz urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duena) ezarritako betebeharrak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioekin, Terminales Portuarias SLk lurzorua babesteko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko ditu, erabilitako materialen eta identifikatutako arrisku-guneen arabera.

        Bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuarekin, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, lege hori indarrean jartzen denetik aurrera.

        Era berean, aurreko paragrafoan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

        Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta aldizkakotasunak beteta.

        Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

        Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak jasoko ditu (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

        Lur-mugimenduak.

        Sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez:

        1. Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

          1. Bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluko 1.c) apartatuarekin, induskatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.

          2. Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzemango balitz, nahitaezkoa izango da lurzoruaren kalitatea ikertzen eta oneratzen egiaztatutako erakunde batek egindako indusketa selektiborako plan bat aurkeztea. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura egikaritu aurretik.

          3. Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

            Jarduketaren pertsona fisiko edo juridiko sustatzailearen eta jarduketa burutuko duen kontratudunaren identifikazioa.

            Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

            Jarduketaren xede den gunearen mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean, lurzatia eta jarduketa-gunea zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

            Jarduketaren deskribapen xehatua.

            Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

            Ingurumen-jarraipeneko lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde egiaztatua izan beharko du.

            Jarduketa noiz hastea aurreikusten den.

          4. Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko du. Bertan, lurzoruen karakterizazioaren emaitzak adierazi beharko dira. Horrez gain, induskatutako materiaren berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

          5. Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

            https://www.ihobe.eus/publicaciones/guia-excavaciones-selectivas-en-ambito-suelos-contaminados-2

          6. Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa gauzatzeko, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan (Induskatu behar diren lurzoruetan in situ egindako laginketa) biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

          7. Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako B-EBA (industria-erabilera) balioaren azpikoa; horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde akreditatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema, eta zehazten baita erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa.

          8. Lur garbitzat hartuko dira ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako EBA-A ebaluazioko balio-adierazleak baino balio txikiagoak eta TPHetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelanerako.

          9. Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

        2. Instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-arloko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

          Horrez gainera, bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. apartatuarekin, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek hartu beharreko neurriak ezar ditzan, bat etorriz aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatuarekin, betiere.

          2.6. Zaratari buruzko baldintzak.

          1. Beharrezko neurri guztiak ezarriko dira honako indize akustiko hauek gaindi ez daitezen:

            1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

            2. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

            3. Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 metroko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko behar den garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

            (Ikus .PDF)

            Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e y LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

            Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu gaindituko 1. taulan 5 dB-tan finkatutako balioak.

          2. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

          1. Ingurumena zaintzeko programa.

            Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

            1. Atmosferarako isurketak kontrolatzea.

            1.1. Kanpoko kontrolak.

          1. Terminales Portuarias SLk isurketak kontrolatu beharko ditu informazio honen arabera:

            (Ikus .PDF)

          2. Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

          3. Halaber, a) apartatuan azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta igorpenaren iraupen globala lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, urte egokikoan, justifikatu beharko da.

            1.2. Txostenak eta kontrolen erregistroak.

            1.1. puntuan eskatutako parametro guztien neurketen txostenak bidali beharko dira. Kanpoko kontrolen txostenetan jarraibide teknikoetan ezarritako gutxieneko edukia jaso beharko da. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isurketa atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

            Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena).

            Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

            2. Isuri-uraren kalitatea kontrolatzea.

          1. Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analisi hauek egingo dira:

            (Ikus .PDF)

          2. Kontrolak «erakunde laguntzaile» batek egin eta ziurtatuko ditu, eta baimendutako parametro bakoitzaren gainean egingo dira. Baldintzak betetzen dituztela joko da parametro bakoitza ezarritako mugaren azpitik dagoela egiaztatzen denean.

          3. Era berean, isurketa etengabea ez denez, isurketa-eragiketek behar bezala bete beharko dute titularrak aurkeztutako ITA-09 agindu teknikoa («Tepsa Zierbenako terminalaren drainatze-prozesuaren agindu teknikoa»). Eguneko check-listari eta isurien kontrolari dagozkion erregistroak bete beharko dira, eta erregistro horiek Uraren Euskal Agentziaren langileen eskura jarri beharko dira egokitzat jotzen diren kasuetan.

          4. Kanpoko kontrolen emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira (Bilbora), laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko epean.

          5. Urtean behin, aldi bakoitzeko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da, efluentearen ezaugarriek baimenduekiko izan ditzaketen desbiderapenei, horien kausei eta horiek zuzentzeko hartutako neurriei buruzkoa.

          6. Parametroen analisia «Standard Methods for the Examination of Water and Wastewater» txostenean (APHA, AWWA, WPCF, azken argitalpena) edo «ASTM Water and Environmental Technology» txostenaren azken argitalpeneko 11. sailean jasotako metodo normalizatuetako baten bidez egingo da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena den eredua aukeratuko da. Egun erabiltzen diren azterketa-metodoen bestelakoak ere ezarri ahalko dira, kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazteko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

          7. Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Euskal Agentziak, egoki deritzonean, arazketa-instalazioak ikuskatuko ditu eta efluentea neurtu eta aztertu ahal izango du, isurien emariek eta parametroek baimendutako mugak gainditzen ez dituztela egiaztatu ahal izateko. Halaber, arazketa-instalazioen ustiapenaren arduradun bat, titulazio egokia duena, izendatzea eskatu ahalko dio titularrari.

            3. Zarataren kontrola.

          1. Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

          2. Aurreko apartatuan adierazitako ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumeneko erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu. Dena dela, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazioak egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

          3. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

            4. Jardueraren adierazleen kontrola.

            Urtero, sustatzaileak jardueraren gaineko honako parametro-adierazle hauen jarraipena egingo du, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

            (Ikus .PDF)

            Adierazle horiek urtero kalkulatu eta kontrolatuko dira, eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztu beharko dituzte.

            5. Ingurumenaren finantza-bermea kontrolatzea ingurumena zaintzeko programaren barruan (IZP).

            Honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira IZP horretan, IZP entregatzeko prozedura telematikoan xede horretarako gaitu diren dokumentuak erabilita:

            Ingurumen-arriskuen azterketa eta erantzukizunpeko adierazpena.

            Finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-berme motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

            Ingurumeneko finantza-bermea eratzetik salbuetsita egonez gero, eta 300.000 eta 2.000.000 euro bitarteko zenbatekoarekin konpon daitezkeen kalteak eragin ditzaketen operadoreak izanez gero (Ingurumen-erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 28.b artikulua), erakunde independente batek emandako ziurtagiriaren kopia aurkeztu beharko da; erakunde horrek etengabe atxikirik egon behar du Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistemara (EMAS) edo indarrean den UNE-EN ISO 14001 Ingurumen Kudeaketarako Sistemara.

            Operadoreak ingurumen arriskuen analisia eguneratuko du egoki irizten dionero, eta, betiere, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera. Ingurumen-arriskuen azterketaren eguneraketak IZPren dokumentazioaren barnean aurkeztuko dira.

            Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik ez bada ere, Ingurumen-erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

            6. Emaitzak kontrolatzea eta helaraztea.

            Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara helarazi, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

            https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-tramite/eu/

            Hala, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira soilik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

            Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako helbide elektronikoa: ippc@euskadi.eus

            Horrez gain, urtean behin baino gehiagotan egiten diren kontrolak soilik bidaliko dira kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan.

            Emaitza horiek urtero bidaliko dira, beti martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbide posibleak azalduz; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik hala egin ez bada.

            7. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

            Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

            Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du zer sistematika erabiliko duen jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko, egiaztatu ahal izateko eraginkorrak direla enpresak ingurumena hobetzeko ezarritako neurri eta mekanismoak (ingurumen-adierazleak).

          1. Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

            1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

            Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren isurketak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

            Instalazioa geldiaraztean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatu beharko dira, bigarren apartatuko D.2.4 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz (azpiapartatu horren izena: «Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak»), baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

            2. Jarduera etetea.

            Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Recypilas SAk jarduera uzte horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoarekin.

            Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Terminales Portuarias SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, bat etorriz ebazpen honen bigarren apartatuaren D.2.4 azpiapartatuan ezarritakoarekin.

            3. Jarduera aldi baterako etetea.

            Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Terminales Portuarias SL enpresak, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

            Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isuri edo emisio oro saihesteko.

            4. Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

            Aurkeztutako dokumentazioan proposatutako ohiko egoerez bestekoetan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzez gain, apartatu hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

          1. Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko; batez ere, ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, fabrikako kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko jarioak biltzeko sistemak.

          2. Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa bat jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen begi-ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

          3. Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurketak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

          4. Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Hala badagokie, hondoan hustubiderik ez duten depositu iragazgaitzetan gordeko dira. Hondakin horiek ez dira ibilgura isuriko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

          5. Titularrak beharrezko arreta-neurriak hartuko ditu produktuak, erregaiak, erreaktiboak eta abarrak gordetzeko andeletan ustekabean sortutako isuriak, eta horiek ontziz aldatzerakoan sortutakoak ibilgu publikoetara irits ez daitezen.

          6. Kasu bakoitzean lortutako azken hondakinak instalazio-esparrutik kanpo erretiratu eta garraiatuko dira, eta dagozkien araudiak bete beharko dituzte, horien helmugaren edo ondoren produktu edo azpiproduktu gisa izan dezaketen erabilerarekin bat.

          7. Baldin eta instalazioetan lohien tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

          8. Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

          9. Arauz kanpoko isuriak eta ustekabeko deskargak:

            Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

            Hondakin-ura ezingo da «bypass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

            Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «bypass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Uraren Euskal Agentziari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien funtzionamendua zehaztuz, bai eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurriena ere.

            Baimenaren titularra den entitateak, osasunerako edo pertsonen segurtasunerako arriskutsua izan daitezkeen edo itsas lehorreko jabari publikoan eta babes-zortasuneko eremuan kalte edo narriaduren bat eragin dezakeen ezusteko isuriak ekiditeko neurri egokiak hartuko ditu.

          10. Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta han jasoko dira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gertaerak.

          11. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurtzeak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkorrak izan daitezen.

          12. Erabilitako olioak, jariakinen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, oro har, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

          1. Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak eduki beharko dira.

          2. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

          1. Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

          2. Kubeten hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat edukiko da. Horri jarraituz, tratamendu-instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen produktu-isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.

          3. Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak konplitu.

          4. Gorabehera gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

            Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren inguruan kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako gaitutako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus. Jakinarazpenean, alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

            Gorabehera mota.

            Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

            Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

            Sortutako ondorioak.

            Halakorik badago, epe laburrera aurreikusitako jarduketak.

            Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK, Uraren Euskal Agentzia eta Zierbenako Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

            Enpresaren identifikazioa.

            Gorabehera mota.

            Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

            Gorabeheraren iraupena.

            Ustekabeko isurpenen kasuan:

            Gertakariaren kokapena, isuriaren ibilbidea edo ibilbide posiblea eta itsaso eta lehorraren arteko jabari publikorako isurgunea.

            Gertakariaren eguna eta ordua (erreala edo gutxi gorabeherakoa).

            Isuriaren benetako edo gutxi gorabeherako bolumena.

            Arauz kanpoko isuriaren iraupena (benetakoa edo gutxi gorabeherakoa).

            Isuritako substantzia edo isuriaren konposizioa.

            Ingurune hartzailean sumatu den eragina.

            Gertaera kutsatzaileak sortu duen kaltea.

            Ingurune hartzailean kalteak saihesteko hartu diren edo hartuko diren neurriak.

            Mugak gaindituz gero, isurketari buruzko datuak.

            Eragindako kalteen zenbatespena.

            Hartutako neurri zuzentzaileak.

            Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

            Prebentzio-neurriak benetan aplikatzeko aurreikusitako epeak.

            Baimenak barne hartzen dituen baldintzak betetzen ez dituen eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua den edo sistema naturalen oreka larriki kaltetu ahal duen ezusteko isurketarik gertatzekotan, titularrak bertan behera utziko du isurketa. Halaber, SOS DEIAK (112) Larrialdietako Zerbitzuari, Uraren Euskal Agentziari eta Zierbenako Udalari jakinarazi beharko die.

          5. Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu izango dela, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak ere, ahalik eta denbora-tarte handienarekin.

          1. Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, aldatu ahal izango dira neurri babesle edo zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, baita neurtu behar diren parametroak, neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugak ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

          2. Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Terminales Portuarias SLk aurreko urtean atmosferara eta uretara egindako isurketei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, bat etorriz 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin.

            Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

            Ingurumen-adierazpena publikoa izango da, bat etorriz uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da bete egiten dela Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa.

            1. Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

              http://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/es_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc

              Organo honen onespena ere beharko da, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

              Industriako isurketen erregelamendua onartzen duen eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

              Nolanahi ere, bat etorriz urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoarekin, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, bat etorriz abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutako irizpideekin.

              Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

              Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa egikaritu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

              1. Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

                Laugarrena. Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

                1. Instalazioak sortutako kutsadura dela-eta, mugako isurketa-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni denean.

                2. Isurketak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan egindako aldaketa handien ondorioz gehiegizko kosturik izan gabe.

                3. Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.

                4. Arroko erakundeak, urei buruzko legedian ezarritakoaren arabera, irizten badio badirela ingurumen-baimen integratua berrikustea justifikatzen duten inguruabarrak, Estatuaren Administrazio Orokorrak kudeatzen dituen arroetako jabari publiko hidraulikora isurtzeari dagokionez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.

                5. Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz.

                6. Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

                7. Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

                8. Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak akastunak direla egiaztatzen bada.

                9. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketatik ondorioztatzen bada baimena aldatu beharra dagoela.

                  Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

                Hirugarrena. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, energia elektrikoa sortzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Terminales Portuarias SLk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

                Laugarrena. Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

                Bosgarrena. Ebazpen honen edukiaren berri ematea Terminales Portuarias SLri, Zierbenako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

                Seigarrena. Agintzea ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspen hau argitara eman dadila Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

                Zazpigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

                Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 11.

                Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

                AMAIA BARREDO MARTĶN.