Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 9koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2022. urterako lehiaketa arrunterako deialdien esleipenak, Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 82
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/09
  • Argitaratze-data: 2023/01/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen (TAOL) bigarren xedapen gehigarriak, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak emandako idazkeran, xedatzen du TAOLen 92. bis artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan aurreikusitako ahalmen guztiak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzakoak, erakunde eskudunek izango dituztela beren esku, autonomia-erkidegoko arautegiak xedatutakoaren arabera, beren lurraldean hutsik dauden lanpostuetarako lehiaketak esklusiboki deitzeko ahalmena barne, bai eta lehiaketa horietan funtzionarioak izendatzeko ahalmena ere.

2018ko martxoaren 19an, indarrean jarri zen Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretua. Errege-dekretu horren bosgarren xedapen iragankorrak ezartzen du lehiaketa garatzeko agindua indarrean jarri arte, bi lege-xedapen hauek aplikagarri izaten jarraituko dutela: batetik, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretua, eta bestetik, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuen horniketarako lehiaketei buruzko arauak ematen dituen Administrazio Publikoetarako Ministerioaren 1994ko abuztuaren 10eko Agindua.

Hori dela eta, bat etorriz TAOLen bigarren xedapen gehigarriarekin eta 1732/1994 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarriarekin, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hamahirugarren xedapen iragankorrean xedatutakoari lotuta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek 2022. urteko lehiaketa arrunterako deialdiak argitaratu zituzten lurralde historikoetako toki-erakundeetan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko (Arabako Foru Aldundiko Foru Gobernu Kontseiluaren 358/2022 Erabakia, ekainaren 14koa ekainaren 22ko ALHAO, 73. zk.; Bizkaiako Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren maiatzaren 31ko 4756/2022 Foru Agindua 2022ko ekainaren 9ko BAO, 110. zk., Bizkaiako Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren ekainaren 14ko 4961/2022 Foru Aginduaren bidez zuzendua 2022ko ekainaren 24ko BAO, 121. zk.; eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako Departamentuko foru-diputatuaren ekainaren 24ko 986/2022 Foru Agindua 2022ko ekainaren 28ko GAO, 122. zk., Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Departamentuko foru-diputatuaren uztailaren 1eko 1079/2022 Foru Aginduaren bidez zuzendua 2022ko uztailaren 1eko GAO, 125. zk.).

Aipatutako deialdiek honako hauek ebatzi dituzte: Arabako Foru Aldundiko Foru Gobernu Kontseiluaren 670/2022 Erabakia, azaroaren 8koa 2022ko azaroaren 16ko ALHAO, 131. zk.; Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren urriaren 20ko 6915/2022 Foru Agindua 2022ko urriaren 31ko BAO, 207. zk.; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Departamentuko foru-diputatuaren urriaren 13ko 1659/2022 Foru Agindua 2022ko urriaren 17ko GAO, 196. zk..

Hori guztia dela eta, eta kontuan hartuta aipatutako araudian ezarritakoa eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluak xedatutakoa, honako hau

Arabako Lurralde Historikoa.

  1. mailako Idazkaritza.

    Arabako Foru Aldundia (Toki Erakundeen Aholkularia):

    Garcia Zulaica, Amalia. NAN ***9709**

    Gipuzkoako Lurralde Historikoa.

  1. mailako Idazkaritza.

    Mendaroko Udala:

    Aginagalde Zalla, Victor. NAN ***5981**