Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 4koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2022ko lehiaketa arrunterako deialdiak Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 3267
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/04
  • Argitaratze-data: 2022/07/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen 92 bis artikuluan dago xedatuta (aurrerantzean, TAOL) Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko sistemak lehiaketa eta, salbuespen gisa, izendapen askea izango direla.

Horrela, urtean bi lehiaketa egoten dira: lehiaketa arrunta eta lehiaketa bateratua. Lehiaketa arruntari dagokionez, lanpostu hutsak dituzten toki-korporazioek onartzen dituzte lehiaketa arruntaren oinarriak eta deialdiak egiten dituzte, eta zeinak bere autonomia-erkidegoari bidaltzen dizkio aldizkari ofizialetan aldi berean argitaratzeko.

2018ko martxoaren 19an, indarrean jarri zen Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretua. Errege-dekretu horrek erregulazio berria ematen die merezimendu-lehiaketetako merezimendu orokorrei, eta puntuazio jakin batzuk aldatzen ditu, TAOLen 92 bis artikuluan jasotako merezimendu orokorren, autonomikoen eta espezifikoen ehunekoen erregulazio berriaren babesean. Era berean, eta aurreikuspen horiek garatzeko, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen merezimendu orokorren balorazioa arautzen duen otsailaren 16ko TFP/153/2021 Agindua onartu zen.

Euskal Autonomia Erkidegokoari dagokionez, TAOLen bigarren xedapen gehigarrian dago adierazita ezen, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen azken xedapenetako lehenengoak emandako idazkeran, Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan, legearen 92 bis artikuluan eta lotutakoetan jasotako gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioen araudi erregulatzailea Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarriarekin, 149.1.18 artikuluarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoarekin bat etorriz aplikatuko dela, kontuan harturik aipatutako 92.bis artikuluan aurreikusitako ahalmen guztiak autonomia-erkidegoko araudiak ezarritako eran hartuko direla, haien artean hauek egonik hautatzeko ahalmena; enplegu publikoaren eskaintza onartzea bakoitzari dagokion lurralde eremuko plaza hutsak betetzeko; soilik bere lurraldeko plaza hutsak betetzeko hornitze-prozesuetarako deialdia egitea; funtzionarioak izendatzeko ahalmena horniketa prozesu horietan; lehenengo destinoaren esleipena, eta administrazio egoerak.

Zentzu horretan, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hamahirugarren xedapen iragankorrak, zeina funtzionario publikoei dagokienez ahalmenak eta eginkizunak egikaritzeari buruzkoa baita, hau xedatzen du: «Oinarrizko arautegi estatalak xedatzen du arautegi autonomikoak esleitu behar dizkiela ahalmen jakin batzuk toki-erakundeei, lurralde historikoetako foru-instituzioei edo autonomia-erkidegoko instituzio komunei; lege hau indarrean sartzerakoan ahalmen horiek egikaritzen ari diren administrazio publikoek jarraitu egingo dute horiek egikaritzen, harik eta onesten den arte lege honen bosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitako Eusko Jaurlaritzaren dekretua».

Horrela, Estatuko gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarriak aurreikusitakoaren arabera, lurralde historikoetako foru-erakundeei dagokie Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketetarako deialdia egiteko ahalmena, beren lurraldeetarako baino ez direnean. Deialdi horiek, dagokien lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratzeaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu ahal izango dira.

Hori guztiori kontuan hartuta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-erakundeek egin eta argitaratu dituzte 2022. urteko lehiaketa arrunterako deialdiak, lurralde historiko bakoitzeko toki-erakundeetan Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko.

Gauzak horrela, koordinatze aldera, batera argitaratu behar dira lurralde historikoek egindako 2022. urteko lehiaketa arruntari buruzko deialdiak; hori dela eta, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Argitaratzea foru-aldundietako organo eskudunek egindako deialdiak, 2022. urteko lehiaketa arrunterako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako toki-erakundeetan Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko. Deialdi horietan daude lehiaketak eraenduko dituzten oinarri komunak eta toki-erakundeek onartu dituzten berariazko oinarriak:

  1. Arabako Lurralde Historikoa: Foru Gobernu Kontseiluaren 358/2022 Erabakia, ekainaren 14koa. Horren bidez, lehiaketa arrunterako 2022ko deialdia onartu da, gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioentzat erreserbaturik eta hutsik dauden lanpostuak betetzeko Araban (2022ko ekainaren 22ko ALHAO, 73. zk).

  2. Bizkaiko Lurralde Historikoa: Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaren 4756/2022 Foru Agindua, maiatzaren 31koa. Horren bidez, 2022. urteko lehiaketa arrunterako deialdia egin da Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeetan Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko (2022ko ekainaren 9ko BAO, 110. zk.); Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaren ekainaren 14ko 496/2022 Foru Aginduaren bidez zuzendu da (2022ko ekainaren 24ko BAO, 121. zk.).

  3. Gipuzkoako Lurralde Historikoa: Gobernantza Departamentuko foru diputatuaren ekainaren 24ko 986/2022 Foru Agindua, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko 2022ko lehiaketa arrunta deitzekoa (2022ko ekainaren 28ko GAO, 122. zk.); Gobernantza Departamentuko foru diputatuaren ekainaren 29ko 1079/2022 Foru Aginduaren bidez zuzendua (2022ko uztailaren 1eko GAO, 125. zk.).

    Bigarrena. Lehiaketetan parte hartzeko eskaera-orriak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Hirugarrena. Eskatzen diren betekizunak eta merezimenduak ebazpen honen egunean bete beharko dira.

    Laugarrena. Deialdi horietan baloratzeko merezimendu orokorrak izango dira ebazpen honen egunean egiaztatuta eta inskribatuta daudenak Estaturako gaikuntza duten funtzionarioen erregistroan, banakako zerrendaren arabera. Zerrenda hori interesdunen eskura dago Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Lehiakideek ezin izango dute beste egiaztagiri gehigarririk aurkeztu, ezta epaimahaiak bestelako balioespenik egin ere.

    Merezimendu orokor horiek https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/10619 helbidean ere kontsultatu ahal izango dira.

    Bosgarrena. Foru-aldundiek egindako deialdietan daude jasota Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak, lehiaketa arrunterako deialdi bidez betetzekoak. Lanpostu horiek dira ebazpen honen eranskinean daude.

    Seigarrena. Foru-aldundiek egindako deialdietan daude toki-erakundeek onartu dituzten berariazko oinarriak. Oinarri horietan daude adierazita lanpostuen ezaugarriak eta merezimendu bereziak.

    Zazpigarrena. Lehiaketetan parte hartzeko eskabidea eta destinoak esleitzeko lehentasun-hurrenkeraren eredua argitaratuta daude foru-aldundiek egindako deialdien eranskinetan.

    Zortzigarrena. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak egitea eskatzen duten lehiatzaileek, eskabideak aurkezteko epean, adierazi beharko diote Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari zer hizkuntza-eskakizun egiaztatu nahi duten.

Ebazpen honetan eta foru-aldundien deialdietan aurreikusi ez diren gaietan, oinarritzat hartuko dira Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioei buruzko araudia eta aplikatu beharreko gainerako lege- edo arau-xedapenak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 4a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.

(Ikus .PDF)