Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2023. urtean irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 5462
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/05
  • Argitaratze-data: 2022/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

47/1993 Dekretuak (1993-04-02ko EHAA) irakasleen HE1 eta HE2 hizkuntza-eskakizunak ezarri zituen. Gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduak (1994-01-26ko EHAA) Irale programaren ebaluazioa eta hizkuntza-eskakizunen azterketetako edukia eta forma arautu zituen. 1995eko apirilaren 10eko Aginduak (1995-05-11ko EHAA) eta 1998ko urriaren 22ko Aginduak (1998-11-05eko EHAA) azterketaldi mota desberdinen kalifikazio-sistemak ezarri zituzten. Era berean, apirilaren 5eko 66/2005 Dekretuak (2005-04-14ko EHAA) HLEA hizkuntza-eskakizuna sortu eta arautu zuen Hezkuntza Bereziko lan-legepeko heziketa-langileentzat.

Ebazpen honen xede nagusia da irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen 2023. urterako deia egitea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

  1. Aipatutako materialak isilpean daudela bermatu beharko da, eta ezin izango da horien kopiarik egin, azterketa-batzordeen balioespen-lanerako eta gainerako zereginetarako ez bada.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Ahalmena ematen zaio Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzari ebazpen honetan ezarritakoa garatzeko neurriak har ditzan.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

    Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 5a.

    Hezkuntzako sailburuordea,

    MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik