Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 30ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, behean adierazitako toki-erakundeei laguntzak esleitzen dizkiena, erakunde horietan zerbitzuan diharduten enplegatuen prestakuntza finantzatu dezaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 285
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/30
  • Argitaratze-data: 2023/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. 2022ko ekainaren 14an, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen bat argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egin zen.

Deialdiak bi laguntza mota aurreikusten ditu; alde batetik, euskal administrazio publikoek beren langileentzat onartzen dituzten 2022ko ekitaldirako prestakuntza-plan edo -programak burutzeagatik, eta, bestetik, 2022an Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik.

Deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen duenez, lehenengo eta behin esleitu behar dira aurkezten diren prestakuntza-plan edo -programengatik eman daitezkeen laguntzak, eta, bigarrenik, IVAPek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik eman daitezkeenak.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bitartez, euren enplegatuentzako prestakuntza-plan edo -programak aurkeztu zituzten erakundeei dagozkien laguntzak esleitu dira. Hortaz, bidezkoa da 2022an sortu eta IVAPi prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat itzultzeko diren laguntzei buruzko ebazpena ere ematea.

Bigarrena. Ordaindutako matrikulengatiko laguntzak direla-eta, deialdiaren zortzigarren klausulak dio ebazpen bakarra emango dela, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte ordaindutakoei dagokiena. Beraz, 2022an ordaindutako matrikulei dagozkien laguntzak esleituko dira ebazpen honetan.

Lehenengoa. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.2 artikuluaren arabera, Gobernua, sailburuak eta erakunde autonomiadunen lehendakari eta zuzendariak dira arauak onartu eta bakoitzak bere esparruko laguntzak eta dirulaguntzak emateko eskumena duten organoak.

Bigarrena. IVAPeko zuzendariaren 2022ko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen duenez, IVAPi prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat finantzatzeko diren laguntzen esleipena erakunde horretako zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako erakundeen zerrenda bilduko du, eta erakunde bakoitzari egokitu zaion guztizko zenbatekoa ere adieraziko da.

Deialdiaren laugarren klausulak dionez, lehenengo oinarriaren b) letran aurreikusitako laguntzetarako diru-kopurua, gehienez, 40.000 eurokoa izango da.

Horiek horrela, eta aipatutako ebazpenak, 2022ko ekainaren 14an argitaratutakoak, dioena betez,

Lehenengoa. Behean aipatzen diren zenbatekoak ordaintzea ondorengo zerrendan ageri diren erakundeei, prestakuntza finantzatzeko erabil ditzaten.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Zerrendan ageri diren erakundeei esleitutako kopuruak ordaintzeko tramitazioa has dadila agintzea.

ERREKURTSOAK

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, berariazko akordioa jaso edo isilbidez ezeztatutzat jo eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 30a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.