Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 27koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, nekazarien- eta baso-ekoizleen elkarteei 2022ko urriaren 26ko Aginduaren bidez deitutako laguntzak ukatu eta ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 484
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/27
  • Argitaratze-data: 2023/01/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko urriaren 26ko aginduaren babesean, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan zerrendatutako laguntza-eskabideak aurkeztu ziren. Agindu horren bidez, nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteetarako laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdiaren oinarriak onetsi ziren. Laguntza horiek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan daude aurreikusita, zeina 2022ra arte luzatu baitzen, 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren bidez.

2022ko abenduaren 16an, Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena eman zuen, 2022ko urriaren 26ko aginduaren zazpigarren ebazpen-zatiko 4. puntua aplikatuz, kontuan hartuta agindu horretan ezarritako betekizunak, baldintzak eta balorazio-irizpideak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe,

Lehenengoa. Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako onuradunei 400.000,00 euro ematea 2022ko urriaren 26ko aginduaren bidez deitutako nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteetarako laguntzetarako.

Bigarrena. Fakturazioari buruzko dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko da laguntza, 2022ko urriaren 26ko aginduaren zortzigarren ebazpen-zatian aurreikusitakoaren arabera.

Hirugarrena. Onuradunak 2022ko urriaren 26ko Aginduan zehaztutako edozer betekizun betetzen ez badu edo Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan xedatutako itzulketa-kausaren batean badago, dirulaguntzarako eskubidea galduko du eta, hala badagokio, laguntzak itzuli beharko ditu, bai eta legezko interesak ere.

Laugarrena. Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei ukatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko urriaren 26ko aginduaren bidez deitutako nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteetarako laguntzak.

Bosgarrena. Administrazio bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 27a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.