Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko urriaren 26koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2022ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten baita. Laguntza horiek programa honetan jasota daude: 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programa, 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren bidez 2022ra arte luzatua, urte hori ere barnean dela.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 4732
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/26
  • Argitaratze-data: 2022/11/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretuaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpena elkarrekin merkaturatzen duten nekazarien elkarteak eta horien batasunak aitortzeko oinarrizko arauak eta betekizunak ezartzea.

Halaber, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) esparruan 1305/2013 (EB) Erregelamenduak arautua, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programa onartu zen Europako Batzordearen 2015-05-26ko Erabakiaren bidez. Programa horretan, ekoizleen talde eta erakundeak sortzen laguntzeko asmoz, elkarrekin finantzatutako neurri bat jasotzen da, zeinaren bidez nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako ekoizleen talde eta erakundeei laguntzen baitzaie (M09 neurria). 2020/2220 (EB) Erregelamenduak 2022. urtera arte urte hori barnean dela luzatu du programa hori, eta bertan ezarritako baldintzak bete beharko dira, lehen aipatutako 1305/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaz gain.

Halaber, otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuaren bidez, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezarri da.

Hori dela eta, agindu honen bidez, 2022ko ekitaldirako deialdia egiten da Euskadiko Landa Garapenerako Programan sartutako laguntzak eskatzeko programak indarrean dirauen bitartean aitortzen diren ekoizle-taldeentzat, otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuaren 21. artikuluarekin bat.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak baimentzen du urte honetarako laguntzen deialdia egitea. Agindu honetan jasotako laguntzei aplikatu zaie, era berean, honako hau: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa.

Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Xedea.

  1. Agindu honen xedea da 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren bidez 2022ra arte luzatua, urte hori ere barnean dela jasotako laguntzen deialdia egitea 2022ko ekitaldirako, programak indarrean dirauen bitartean aitortzen diren nekazaritza- eta basogintza-ekoizleen elkarte edo erakundeak eta horien batasun edo federazioak sortzeko.

  2. Laguntza hauek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruan daude 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren bidez 2022ra arte luzatu da, urte hori ere barnean dela, eta bertan ezarritako baldintzak bete behar dituzte, bai eta otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan ezarritakoak ere. Dekretu horren bidez ezarri da 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren bidez 2022ra arte luzatua, urte hori ere barnean dela jasota dauden laguntzen esparru-araudia.

    Bigarrena. Onuradunak eta betekizunak.

  1. Agindu honetan ezarritako laguntzak jaso ahal izango dituzte nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako ekoizleen elkarte edo erakundeek eta haien batasun edo federazioek, baldin eta 2015etik aurrera eratu eta halakotzat onartuta badaude, honako hauek aplikatuta: Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretua, eta haiek egokitzeko aginduak.

  2. Kapitulu honetan deitutako laguntzak eskatu ahal izango dituzte nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako ekoizleen elkarte edo erakundeek eta haien batasun edo federazioek, betekizun orokor hauek betetzen badituzte:

    1. Halakotzat onartuta egotea honako arau hauek aplikatuta: Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretua, eta haiek egokitzeko aginduak. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien eta Baso-ekoizleen Elkarteen eta horien Batasun edo Federazioen Erregistroan inskribatuta egotea.

    2. Elkartearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan egotea.

    3. 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasotako edozein laguntza ematerakoan hartutako konpromisoak betetzea edo bete izana.

    4. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ere.

    5. Ezin izango dira onuradun izan laguntza publikoak lortzeko zigorra, administratiboa edo penala, duten elkarteak, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenak ere. Halaber, ezingo dute dirulaguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten elkarteek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat. Halaber, ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan jasotako egoeretakoren batean dauden pertsona edo erakundeak; egoera horiek aipatutako lege horren 13. artikuluaren 4., 5. eta 6. apartatuetan xedatutakoaren arabera egiaztatuko dira.

  3. Era berean, honako berariazko betekizun hauek bete beharko dituzte elkarteek:

    1. Tamainari begira, ezin izango dute gainditu ETE kategoria, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat.

    2. Elkarteak bere elkartekideen ekoizpenaren zati bat merkaturatu beharko du, eta honako helburu hauetako bati lotuta egon beharko du:

      elkarte edo erakunde horietako kide diren ekoizleen ekoizpena eta etekina merkatuaren eskarietara egokitzea;

      produktuak elkarrekin merkaturatzea; eta horren barruan sartzen da salmentarako prestatzea, salmenten zentralizazioa eta handizkakoak hornitzea;

      ekoizpenaren inguruko informazioari buruz arau komunak ezartzea, bereziki uztari eta prestasunari erreferentzia eginez; eta

      ekoizle-elkarteek egin ditzaketen beste jarduera batzuk egitea; esaterako, enpresa- eta merkatu-gaitasunak garatzea eta prozesu berritzaileak antolatzea eta erraztea.

    3. 5 urterako enpresa-plana aurkeztu beharko du, merkaturatze- eta fakturazio-aurreikuspenekin; gutxienez, betekizun hauek jaso beharko ditu planak:

      produktua ekoizteko arau komunak; programazioa, kalitate-sistemak eta, hala badagokie, erabiliko dituzten metodo ekologikoak edo praktika biologikoak;

      ekoizpena ezagutzeko arauak;

      merkaturatzeko eta informazioa emateko arau komunak;

      aurreikusitako ekoizpen-bolumena eta negozio-zifra, hain zuzen elkarteak aitorpena lortzea eragin duten produktuena;

      diruz lagundu daitezkeen gastuen aurreikuspena, eta

      honako konpromiso hauek:

      Edo merkaturatze-bolumenean edo bazkide-kopuruan, lehenengo hiru urteetan % 10 haztea, eskaera egin den urteko datu egiaztatuak aintzat hartuta.

      Edo merkaturatze-bolumenean edo bazkide-kopuruan, lehenengo lau urteetan % 20 haztea, eskaera egin den urteko datu egiaztatuak aintzat hartuta.

      Hirugarrena. Finantzaketa eta emateko prozedura.

      1. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak LGENF funtsak kofinantzatuko ditu, % 80ko tasarekin. Agindu honi jarraikiz 2022ko ekitaldian zehar eman beharreko laguntzen gehieneko bolumena 400.000 euro da; horietatik:

        000 euro LGENFren kargura, eta

        000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura.

      2. Agindu honetan araututako laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da. Baldin eta ebazpen-zati honen 1. apartatuan ezarritako zuzkidura osoa ez bada aski aurkezten diren eskabide guztietarako, puntuaziorik handiena lortzen duten eskabideei emango zaizkie laguntzak, baremo honen arabera:

        1. Dagoeneko eratuta eta aitortuta dauden ekoizleen elkarteek edo haien batasunek eginiko eskabideak: 20 puntu.

        2. 5 urterako negozio-planean produktuaren merkaturatze-bolumen handiagoa aurreikusten duten ekoizleen elkarteek edo haien batasunek eginiko eskabideak: 10 eta 6 puntu artean.

          Irizpide horien arabera berdinduta egonez gero, 5 urterako negozio-planean bazkide-kopuruaren eta/edo produktuaren merkaturatze-bolumenaren hazkunderik handiena aurreikusten duten espedienteei emango zaie lehentasuna.

          Laugarrena. Laguntzen bateragarritasuna.

          1. Agindu honetan jasotako laguntzak bateraezinak dira fruta- eta barazki-ekoizleen elkarteentzako laguntzekin; izan ere, azken horiek euren berariazko araudia dute.

          2. Beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuek agindu honetan ezarritako xede bererako ematen dituzten laguntzak ere agindu honetakoekin bateragarriak izango dira, baldin eta dirulaguntzek, batzuk eta besteak gehituta, agindu honetan ezarritako mugak gainditzen ez badituzte. Hala ere, bateraezinak izango dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak xede bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin. Laguntza guztien baturak esandako mugak gaindituz gero, agindu hau dela bide emandako laguntzari muga horretatik gorako kopurua kenduko zaio.

            Bosgarrena. Laguntzen zenbatekoa.

          1. Nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako ekoizleen elkarteentzako laguntza 2015etik aurrera eratu eta halakotzat onartutako elkarteentzakoa hau izango da:

            merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 9, lehenengo urtean;

            merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 8, bigarren urtean;

            merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 7, hirugarren urtean;

            merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 6, laugarren urtean;

            merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 5, bosgarren urtean.

            Lehenengo urtean, ekoizleen elkarte edo erakundeko kideek elkartean edo erakundean sartu aurreko hiru urteetan merkaturatutako produkzioaren urteko batez besteko balioan oinarrituz kalkulatuta ordaindu ahal izango da ekoizleen elkarte edo erakundeentzako laguntza.

          2. Ekoizleen elkarte edo erakunde bati, gehienez, 100.000 euro ordaindu ahal izango zaizkio urtean.

          3. Basogintza-sektoreko elkarteentzako laguntzen kasuan, neurriaren deskribapenean ezarritakoaz gain, estatuko laguntzei buruzko arauak aplikatuko dira, eta 2014tik 2020ra bitartean landa eremuetan nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako estatuko laguntzei aplika dakizkiekeen EBko zuzentarauen arabera emango dira.

            Hala ere, basogintza-sektoreko ekoizleen elkarte edo erakunde bati, gehienez, 100.000 euro ordaindu ahal izango zaizkio urtean.

          4. Agindu hau aplikatzearen ondorioetarako, merkaturatze-kanpaina kasuan kasuko produktuaren ekoizpen- eta merkaturatze-ziklo naturalari egokituko zaio, baina, beranduenez, 2022ko irailaren 30ean bukatuko da.

            Seigarrena. Eskabideak eta dokumentazioa.

          1. Eskabideak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2022ko azaroaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira.

          2. Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztuko dira eskabideak, hurrengo apartatuan adierazitako helbide elektronikoaren bidez.

          3. Eskabideak izapidetzeko xehetasunak, eskabide-eredu elektronikoak, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak euskadi.eus-en egoitza elektroniko hauetan eskura daitezke:

            https://www.euskadi.eus/ayudas_appa/

            https://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/

            Eskabidea egin osteko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hauen bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/micarpeta eta https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

          4. Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak.

          5. Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartzen diren identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https: //www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

          6. Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

            1. Legezko ordezkariaren ahalordetze-eskrituraren kopia.

            2. Elkartearen estatutuen kopia.

            3. Eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiari dagokion sozietateen gaineko zerga.

            4. Legezko ordezkariaren ziurtagiria, merkaturatutako ekoizpenaren bolumena eta balioa zehazten dituena.

            5. Bigarren ebazpen-zatiaren 3 c) apartatuan aurrez ikusitako enpresa-plana, laguntza eskatzen duen lehenengo urtea bada; ondorengo urteetan, plan horren aldaketak, hala badagokio.

            6. Bat-egite baten pareko efektua duten neurriak hartzeko erabakien kopia, hala badagokio.

            7. Honako hauei buruzko erantzukizunpeko adierazpena: aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla; deialdi-agindu honek eskatutako betekizun guztiak betetzen dituela; ETEtzat hartzen dela Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoarekin bat etorriz; beharrezko egiaztagiri guztiak dituela eta agiri horiek Eusko Jaurlaritzaren, Europako Batzordearen edo kontrol-organoen esku jarriko dituela, laguntza eman eta ordaintzeko baldintzak eta betekizunak betetzen dituela egiaztatze aldera; konpromisoa hartzen duela aurreko baldintza eta betekizun horiek betetzeko aitorpen edo baliatze horri dagokion denbora guztian; ez dagoela dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion inolako legezko debekuren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.

            8. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzeari dagokionez, dirulaguntza eskatzean, eskatzaileak baimena emango dio organo kudeatzaileari haien egiaztapena ziurtagiri telematikoen bidez zuzenean egin dezan. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz uka dezake, baina, kasu horretan, adierazitako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

          7. Halaber, eskabidearekin batera, negozioko enpresa-planean aurreikusitako urteko fakturazioaren dokumentazioa aurkeztu beharko da, edo ekoizleen elkarte edo erakundeko kideek elkartean sartu aurreko hiru urteetan merkaturatu duten ekoizpenaren urteko batez besteko balioa, bosgarren ebazpen-zatiko 1. apartatuan ezarritakoaren arabera; horretaz gain, 2020-2021eko ekitaldian benetan merkaturatutako ekoizpenaren balioaren eta ekoizpen-bolumenaren dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

          8. Interesdunak ez ditu aurkeztu behar izango aldez aurretik edozein administraziotan aurkeztu dituen agiriak. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du noiz eta zer administrazio-organotan aurkeztu zituen agiri horiek.

          9. Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar eguneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio, horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

          10. Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, eskabidean adierazitakoa egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta eskabidea izapidetzeko, beharrezkotzat jotzen dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari. Agindu honetan espresuki xedatu gabekoetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

            Zazpigarrena. Laguntzak kudeatzea.

          1. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da laguntza hauek kudeatzeko organo eskuduna.

          2. Aurkeztutako eskabideak aztertu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako hauek osatuko dutena: Elisa Torre-Enciso Enciso, M.ª Carmen González Hernández eta Nora Beltrán de Otálora Errasti. Lehenengoa presidentea izango da, eta azkena, idazkaria.

          3. Balorazio-batzordearen egitekoak honako hauek izango dira:

            1. Aurkezten diren eskabide guztiak aztertzea, eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Baztertutako horien zerrenda egingo du, eta banan-banan azalduko du zein izan den baztertzeko arrazoia.

            2. Araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea, laguntzen irizpide objektiboen eta kuantifikazioaren arabera.

            3. Proposamen bat egitea, onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoari buruz. Proposamen hori behar bezala justifikatu eta arrazoitu beharko da.

              Batzordeak bere funtzionamendu-arauak ezar ditzake, eta, arau horiek aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18.era bitartean xedatutakoa aplikatuko da.

          4. Otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoarekin bat, aurkeztu diren eskabideak eta agiriak aztertuta, eta batzordeak helarazi dion proposamena ikusita, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari dagokio deialdia ebaztea. Ebazpen-proposamenarekin bat ez datorren ebazpenik ematen badu, behar bezala arrazoitu beharko du.

          5. Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena. Epe hori igarota, berariazko ebazpenik ez badago, eskabideak ezetsi direla ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.

            Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluko b) apartatuko 1. paragrafoan ezarritakoaren arabera, ebazpena EHAAn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat joko da. Dena dela, interesdun guztiei ebazpen osoa helaraziko zaie, eta, gainera, ebazpenean, interesdun bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira. Nolanahi ere, lehenik egiten den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

          6. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak laguntza emateko edo ukatzeko ematen duen ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo, edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoarekin bat.

            Zortzigarrena. Ordainketa.

          1. Aurreko ebazpen-zatian aipatutako dokumentazioa eskabidearekin batera aurkeztu eta egiaztatu ondoren egingo da ordainketa, eskatzen den laguntza-motaren arabera. Bi zatitan ordainduko da: laguntzaren % 20 Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ordainduko du, eta gainerako % 80a, Erakunde Ordaintzaileak.

          2. Ekoizle-elkarte onuradunek, abenduaren 31 baino lehen, memoria xehatua aurkeztu beharko dute, zeinak honako hauek jasoko baititu: dagokion urtean edo kanpainan ekoizle-elkarteak egin dituen jardueren laburpena, berariaz aipatuta ekoizpen- eta merkaturatze-bolumena; bazkideen altak eta bajak; negozio-zifra, bai eta balantzea eta emaitza-kontua ere, enpresa independente batek behar bezala ikuskatuak.

          3. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunen datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenentzako erregistro elektronikora jo beharko du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

          4. Eskatzaileei ez zaie laguntzarik ordainduko, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako gisa bereko laguntza edo dirulaguntzengatik hasitako itzultze- edo zigor-prozeduraren batean sartuta badaude, eta prozedura horiek amaitu gabe badaude.

            Bederatzigarrena. Onuradunen betebeharrak.

            Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek, betiere, honako betebehar hauek izango dituzte:

            1. Laguntza zertarako eman den, helburu horretarako erabiltzea.

            2. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren esku jartzea beharrezko dokumentazio guztia.

            3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari laguntzak nola erabili diren eta laguntzen helburuak bete diren egiaztatzeko eskatzen duten informazio guztia ematea.

            4. Administrazio baten edo erakunde publiko zein pribatu baten beste laguntza edo dirulaguntzaren bat lortuz gero helburu bera betetzeko, horren berri ematea idatziz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari.

            5. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzaren bat aldatuz gero, objektiboa zein subjektiboa izan, horren berri ematea idatziz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari.

            6. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

              Hamargarrena. Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

              Dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein baldintza aldatuz gero edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo dirulaguntzaren bat emanez gero, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio idatziz, eta gerta daiteke horren ondorioz dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak bete beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak 49.12 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Ondorio horietarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak behar den aldaketa-ebazpena emango du, eta, bertan, dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doituko dira; horretarako, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuko da.

              Hamaikagarrena. Uko egitea.

              Onuradunak galdu egingo du ebazpenaren bidez aitortutako eskubidea, bai eta laguntza osoa edo haren zati bat jasotzeko eskubidea ere, baldin eta laguntzari uko egiteko idazki bat aurkezten badu; Elikagaien eta Kalitate Industriako zuzendariak uko-egitea onartu beharko du, ebazpen baten bidez.

              Hamabigarrena. Ez-betetzeak.

              1. Onuradunek ez badituzte betetzen agindu honetako betekizunak edo dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako kasuetan, itzuli egin beharko dute jasotako dirua, osorik edo zati bat, behar diren berandutze-interesekin batera. Hori guztia, hauetan xedatutakoarekin bat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

              2. Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinarazi behar zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

                Hamahirugarrena. Errekurtsoak.

                Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

                Hamalaugarrena. Ondorioak.

                Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

                Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 26a.

                Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

                MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

                (Ikus .PDF)