Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 1ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Kultur Ondareari buruzko Lege-aurreproiektua jendaurrean jartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 3056
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/07/01
  • Argitaratze-data: 2015/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluak xedatzen duenez, «Herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira».

Aipaturiko lege-aurreproiektuaren xedea da Euskal Kultur Ondarearen araubide juridikoa ezartzea, beraren babesa, kontserbazioa eta balio-nabarmentzea bermatzeko, bai eta oraingo eta etorkizuneko belaunaldiek ondare hori ezagutu, hedatu eta goza dezatela erraztea ere.

Hori dela-eta, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako lege-aurreproiektua jendaurrean jartzen da, eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea nahikoa dela jotzen da; epe hori iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da.

Azaldukoagatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zituen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuaren 6. e) eta 25. artikuluen arabera. Hori dela eta, hau

  1. Jendaurrean jartzea Euskal Kultur Ondareari buruzko Lege-aurreproiektua, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hogei egun baliodunez.

  2. Bidezko interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek, publiko zein pribatuek, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren egoitzan (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz; tel.: 945 01 94 70) eta Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki taulan euskadi.net kontsultatu ahal izango dute Euskal Kultur Ondareari buruzko Lege-aurreproiektuaren edukia, eta egokitzat jotako alegazio, dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dituzte epe horretan.

    Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 1a.

    Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

    JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik