Arautegia

Inprimatu

69/2025 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan diharduten langileen ordainsarien % 0,5eko igoera gehigarria 2024. urterako onartzen duen Erabakia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 3345
  • Xedapen-zk.: 69
  • Xedapen-data: 2025/07/22
  • Argitaratze-data: 2025/07/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Informazio etak komunikazioak; Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, 2025eko uztailaren 22an egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan diharduten langileen ordainsarien % 0,5eko igoera gehigarria 2024. urterako onartzen duen Erabakia onartu zuen, eta behar bezalako publizitatea emateko, honako hau

Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legearen 19. artikulutik 24. artikulura bitartean ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileen ordainsariak, eta xedatzen du lan-kontratukoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko ordainsariak aurrekontu-ekitaldian indarrean daudenak izango direla, bat etorriz administrazio publikoetako funtzionarioen oinarrizko ordainsarien araubidea erregulatzen duten arauekin.

  1. artikuluko 13. eta 14. apartatuek lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen, parekatuen eta behin-behineko langileen 2024ko ekitaldirako ordainsariak arautzen dituzte; 22. artikuluko 1. apartatuak zuzenbide pribatuko ente publikoetako, sozietate publikoetako, fundazioetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako zuzendaritza-kideen ordainsariak aurreikusten ditu; 19. artikuluko 9. apartatuak lan-kontratupeko langileen ordainsariak ezartzen ditu, eta, azkenik, Ertzaintzako langileen ordainsariak 20. artikuluan arautzen dira.

    Ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege Dekretuak zeinaren bidez neurri jakin batzuk luzatzen baitira Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazketatik eratorritako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, eta urgentziazko neurriak hartzen baitira arlo fiskal, energetiko eta sozialean sektore publikoko langileen ordainsarien igoera ezarri du 2024. urterako, oinarrizko izaerarekin.

    Zehazki, 4/2024 Errege Lege Dekretuaren 6. artikuluko 1. apartatuak hau ezartzen du: «2024. urtean, sektore publikoko langileen ordainsariek gehienez % 2ko igoera globala izan ahalko dute 2023ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, azken horien barnean direla 2023rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 19.Bi.2 artikuluan aurreikusitakoaren ondoriozko igoerak, alderatutako bi aldietarako homogeneizazioari dagokionez, bai langileen kopuruari bai antzinatasunari dagokionez. Ordainsarien igoera horrek 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak». Halaber, ezartzen du ezen, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, hala badagokio, ordainsarien % 0,5eko igoera gehigarri eta finkagarria aplikatuko dela 2023ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, baldin eta 2022., 2023. eta 2024. urteetako KPIaren aldakuntzaren baturak ordainsarien 2022ko, 2023ko eta 2024ko igoera finko metatua gainditzen badu. «baldintza makroekonomiko bat betetzearen mende zegoen: KPI harmonizatuaren aldakuntza metatuak (% 14,6, 2022 eta 2024 artean) denboraldi horretako ordainsarien igoera finkoa gainditzea (% 8)». 2025eko uztailaren 2an argitaratu zen uztailaren 1eko PJC/681/2025 Agindua, zeinaren bidez argitaratzen baita Ministro Kontseiluaren 2025eko uztailaren 1eko Erabakia, sektore publikoko langileen ordainsariak % 0,5 igotzea onartzen duena, ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege Dekretuaren zeinaren bidez neurri jakin batzuk luzatzen baitira Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazketatik eratorritako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, eta urgentziazko neurriak hartzen baitira arlo fiskal, energetiko eta sozialean, eta presako neurriak hartu ziren zerga-, energia- eta gizarte-arloan 6.2 artikuluan aurreikusitakoa. Bestalde, 2025eko uztailaren 3an argitaratu zen Aurrekontuen eta Gastuen Estatu Idazkaritzaren Ebazpena, zeinaren bidez jarraibideak ematen baitira Estatuko sektore publikoko langileei ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege Dekretuaren 6.2 artikuluan aurreikusitako KPIaren bilakaerarekin lotutako ordainsarien % 0,5eko igoera gehigarria ordaintzeari buruz.

    Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 17.2 f) artikuluan ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokor eta Instituzionaleko funtzionarioen ordainsari-araubidea eta gainerako langileen ordainsari-baldintzak aplikatzeko arauak eta jarraibideak urtero ezartzea.

    Horregatik, Gobernu Kontseiluari aurkeztu behar zaio, hark onar dezan, sektore publikoko langileen ordainsarien % 0,5eko igoera osagarria, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera. Igoera hori aurretik onartutako % 2ko igoerari batuta, guztira, % 2,5eko igoera da 2023ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko.

    Ondorioz, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2025eko uztailaren 22an egindako bilkuran

Lehenengoa. Baimentzea, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2023ko abenduaren 31n indarrean zeuden urteko guztizko ordainsarien % 0,5eko igoera orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko entitate publikoetako eta sektore publikoko partzuergoetako lan-kontratudunak ez diren langileentzat, baita lehendakariarentzat, sailburuentzat, goi-kargudunentzat eta parekoentzat eta behin-behineko langile eta zuzendaritza-kideentzat ere.

Bigarrena. Honako oinarrizko ordainsari hauek jasoko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionario eta estatutupeko langileek:

  1. 2024ko urtarriletik abendura bitarteko nomina arruntetan, soldata eta hirurtekoengatik, hamabi hilabeteri dagozkien honako zenbateko hauek:

    (Ikus .PDF)

  2. 2024ko ekaineko eta abenduko aparteko paga bakoitzean, soldata eta hirurtekoengatik, honako zenbateko hauek:

    (Ikus .PDF)

    Hirugarrena. Bat etorriz Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 122.2.a).1 artikuluan ezarritakoarekin, hau izango da 12 hilekori dagokion lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoa 2024. urtean, lanpostu-maila bakoitzari dagokiona:

    (Ikus .PDF)

    Laugarrena. Honako hau izango da Ertzaintzako kategoria bakoitzean 12 hilekori dagokion destino-osagarriaren zenbatekoa 2024 urtean:

    (Ikus .PDF)

    Bosgarrena. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, funtzionarioen gainerako ordainsari osagarriak, halaber, % 0,5 igoko dira 2023ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko. Hala ere, aldaketa batzuk egiteko modua izango da programa bakoitzari atxikitako langile kopurua aldatzen bada, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programa aplikatzearen banakako emaitzen ondorioz.

    Seigarrena. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, hauek izango dira lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta parekoen ordainsariak:

    (Ikus .PDF)

    Zazpigarrena. Behin-behineko langileen ordainsariak % 0,5 igoko dira 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2023ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko.

    Zortzigarrena. Justizia Administrazioko langileen ordainsariak berariazko araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira.

    Bederatzigarrena. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, % 0,5 igoko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, haren organismo autonomoetan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoko langile lan-kontratudunen ordainsariak 2023ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

    Hamargarrena. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko gainerako entitateetako langile lan-kontratudunen soldata-masak ezin izango dira % 2,5 baino gehiago igo, 2023ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

    Aurreko paragrafoan aurreikusitakoa da 2024ko soldata-masaren gehieneko muga, eta negoziazio kolektiboaren bidez erabakiko da nola banatu eta aplikatu modu indibidualean.

    Hamaikagarrena. Osagarri pertsonalak eta iragankorrak, baita zerbitzuarengatiko kalte-ordainak ere, beren araudi espezifikoaren arabera arautuko dira, eta, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, haien zenbateko indibidualak ezin izango dira % 2,5 baino gehiago igo, 2023ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

    Halaber, ordainsari-kontzeptu batzuk erabaki honetan xedatzen denetik salbuetsita geratuko dira, baldin eta haien araubideak, aplikagarri zaien araudiari jarraituz, baztertzen badu ordainsari-igoera orokorraren bidez eguneratzea.

    Hamabigarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik