Arautegia

Inprimatu

46/2026 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita etxebizitza-edukitzaile handiek eskatutako hipoteka-bitartekaritzako zerbitzua emateko 2024ko abenduaren 27an Ekonomisten Euskal Elkargoarekin eta Zinpeko Kontu Azterlarien Institutuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldeko Elkartearekin sinatutako hitzarmena suntsiarazten duen Erabakia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 1570
  • Xedapen-zk.: 46
  • Xedapen-data: 2026/04/09
  • Argitaratze-data: 2026/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia; Instituzional

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmena suntsiarazten duen Erabakia sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

Batetik, Denis Itxaso Gonzalez, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua, arau hauei jarraituz: 27/2024 Dekretua, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua izendatzekoa; 18/2024 Dekretuaren 13. artikulua (18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), eta 411/2024 Dekretuaren 3.3.d) artikulua (411/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).

Cristina Andrés Urarte, Ekonomisten Euskal Elkargoko presidentea.

Mercedes Pascual Maestre, Zinpeko Kontu Azterlarien Institutuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldeko Elkarteko presidentea.

BERTARATU, ETA HAU ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa. Etxebizitzarako Eskubidearen aldeko maiatzaren 24ko 12/2023 Legeak Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatu zuen, kalteberatasun ekonomikoko egoeran dagoen pertsona edo familia bat etxetik botatzea ekar dezakeen demanda bat aurkeztu nahi duten etxebizitza-edukitzaile handiei aurretik adiskidetze- edo bitartekaritza-ahalegin bat egiteko exijitzeko.

Hala, edukitzaile handiei eskatzen zien norbaitek ohiko etxebizitza utzi beharra ekar zezakeen demanda bat aurkeztu behar bazuten epaitegian, lehenik eta behin, kalteberatasun ekonomikoari buruzko azterketa bat egiteko eta, bigarrenik, aurretiazko bitartekaritza-lan bat egiteko.

Bigarrena. 2024ko abenduaren 27an, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak hitzarmen bat sinatu zuen Ekonomisten Euskal Elkargoarekin eta Zinpeko Kontu Azterlarien Institutuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Elkartearekin, etxebizitza-edukitzaile handiek eskatutako hipoteka-bitartekaritzako zerbitzua emateko. Alderdi sinatzaileen arteko lankidetza-esparrua ezartzea zen asmoa, zordunen eta hartzekodunen arteko hipoteka-bitartekaritzako zerbitzu bat eskaintzeko, eta ukitutako pertsona eta familiei arreta egokia emateko, aurrera eraman nahi zen ekintza judizialak kalteberatasun-egoeran zeuden pertsona edo familiak botatzea ekar zezakeen kasuetan.

Hirugarrena. Konstituzio Auzitegiaren 2025eko urtarrilaren 29ko 26/2025 epaiak aipatutako 12/2023 Legea aldatu du, Etxebizitzarako Eskubidearen aldekoa, demandatzailea edukitzaile handia den eta ekintzak kalteberatasun ekonomikoko egoeran dagoen pertsona edo familia bat kaleratzea dakarren kasuetarako: adiskidetzeko edo bitartekaritzarako aldez aurreko ahalegina ezabatu du.

Konstituzio Auzitegiak Konstituzioaren kontrakotzat eta deuseztzat jotzen ditu 439. artikuluaren 6.c) eta 7. apartatuak eta Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 655 bis artikuluaren 1. eta 2. apartatuak.

Horren ondorioz, ezabatu egin da adiskidetze- edo bitartekaritza-prozedura bat betetzeko baldintza, eta, beraz, edukitzaile handiei ez zaie exijituko bitartekaritza- edo adiskidetze-prozedura bat betetzeko kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei demanda jartzean. Betebehar hori baliogabetuta geratu denez, hitzarmena xederik gabe geratu da.

Laugarrena. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 51. artikuluaren arabera, hitzarmenak azkentzen dira beren xede diren jarduketak betetzean edo suntsiarazteko arrazoiak gertatzean, eta, arrazoi horien artean, sinatzaile guztien ahobatezko erabakia dago (51.2.b artikulua). Kasu honetan, sinatzaileek aho batez hala erabakitzea da suntsiarazpen honen arrazoia.

Horrenbestez, hau

ADOSTEN DUTE:

Lehenengoa. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak, Ekonomisten Euskal Elkargoak eta Zinpeko Kontu Azterlarien Institutuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldeko Elkarteak sinatutako 2024ko abenduaren 27ko Hitzarmena suntsitzea, etxebizitza-edukitzaile handiek eskatutako hipoteka-bitartekaritzako zerbitzua ematekoa, hitzarmenaren xede nagusia desagertzea gertatu baita.

Bigarrena. Lankidetza-hitzarmen hori likidatzea, eta alderdiei betebeharrik eta konpromisorik ez ezartzea likidazio horren ondorioz.

Hirugarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Egoitza elektronikoa, 2026ko otsailaren 18a.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.

Ekonomisten Euskal Elkargoko presidentea,

CRISTINA ANDRÉS URARTE.

Zinpeko Kontu Azterlarien Institutuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldeko Elkarteko presidentea,

MERCEDES PASCUAL MAESTRE.