Arautegia
Inprimatu385/2025 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jose Miguel Orgilles Bengoechea jauna Aieteko Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazio-taldeko Buruaren kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 72
- Hurrenkera-zk.: 1640
- Xedapen-zk.: 385
- Xedapen-data: 2025/04/04
- Argitaratze-data: 2025/04/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen urriaren 6ko 1234/2021 Ebazpenaren bidez, Jose Miguel Orgilles Bengoechea jauna izendatu zen Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Aieteko Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazioko Azpitaldeko Buruaren lanpostua betetzeko (azaroaren 4ko EHAA, 219. zk.) (urriaren 18ko 1289/2021 Ebazpenaren bidez egindako huts-zuzenketa; azaroaren 15eko EHAA, 226. zk.).
Kontuan hartuta ekainaren 8/1997 26 Legea, azaroaren 255/1997 11 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainontzeko xedapenak, Zuzendaritza Gerentzia honek
Lehenengoa. Jose Miguel Orgilles Bengoechea jauna Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Aieteko Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazioko Azpitaldeko Buruaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2025eko apirilaren 6ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuaren Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2025eko apirilaren 4a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.