Arautegia
Inprimatu1234/2021 EBAZPENA, urriaren 6koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez José Miguel Orgilles Bengoechea jauna Aieteko Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazio-taldeko Buru izendatu duten izendapen askearen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitaro Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 5593
- Xedapen-zk.: 1234
- Xedapen-data: 2021/10/06
- Argitaratze-data: 2021/11/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
860/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Donostialdeko ESIan, Aieteko Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazio-taldeko Buru lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdia argiratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta José Miguel Orgilles Bengoechea jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: hura izendatzea, izendapen askearen bidez, Aieteko Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazio-taldeko Buru Osakidetzako Donostialdeko ESIan.
Beraz bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
Lehenengoa. José Miguel Orgilles Bengoechea jauna izendatzea, Osakidetzako Donostialdeko ESIko Beraungo Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazio-taldeko Buru.
Bigarrena. Izendapen honek 2021eko urriaren 1etik aurrera izan zituen ondorioak.
Hirugarrena. Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena. Interesdunari eta Donostialdeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2021eko urriaren 6a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 385/2025 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jose Miguel Orgilles Bengoechea jauna Aieteko Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazio-taldeko Buruaren kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
- Zuzendutakoa: 1289/2021 EBAZPENA, urriaren 18koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, honako ebazpen honen hutsak zuzentzeko dena: 1234/2021 Ebazpena, urriaren 6koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Jose Miguel Orgilles Bengoechea jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Aieteko Lehen Mailako Arretako Unitateko administrazio-taldeko buru izendapen askez izendatzen duena.
- Ikus: 860/2021 EBAZPENA, uztailaren 8koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbirzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Aieteko Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazioko Azpitaldeko Buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin den.