Arautegia

Inprimatu

340/2022 EBAZPENA, irailaren 28koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Estepan Imanol Gainza Jauregui jauna Erradiodiagnostikoko Atal Sanitaroko Buruaren kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 209
  • Hurrenkera-zk.: 4698
  • Xedapen-zk.: 340
  • Xedapen-data: 2022/09/28
  • Argitaratze-data: 2022/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekainaren 13ko 96/2016 Ebazpenaren bidez, Estepan Imanol Gainza Jauregui jauna Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buru izendatu zuten Osakidetzako Uribeko ESIan (2016ko ekainaren 24ko EHAA 120. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

Lehenengoa. Estepan Imanol Gainza Jauregui jauna Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko buru kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetzako Uribeko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2022ko irailaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Urduliz, 2022ko irailaren 28a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.

EB (170/2021 Ebazpena, martxoaren 30ekoa).

Langileen zuzendaria,

IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.