Arautegia
Inprimatu96/2016 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Uribe ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, lau urterako izendatzen da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Estepan Imanol Gainza Jaúregui jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: erradiodiagnostikoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 120
- Hurrenkera-zk.: 2734
- Xedapen-zk.: 96
- Xedapen-data: 2016/06/13
- Argitaratze-data: 2016/06/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Apirilaren 4ko 52/2016 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko atal sanitarioko buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: erradiodiagnostikoa.
Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Estepan Imanol Gainza Jaúregui jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: erradiodiagnostikoa.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat etorriz, zera
Lehenengoa. Estepan Imanol Gainza Jaúregui jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: erradiodiagnostikoa.
Bigarrena. Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2016ko ekainaren 13a.
Hirugarrena. Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, luzapena onartzen ez bada, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena. Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIri jakinaraztea.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Getxo, 2016ko ekainaren 13a.
Uribe ESIko zuzendari gerentea,
M.ª LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 340/2022 EBAZPENA, irailaren 28koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Estepan Imanol Gainza Jauregui jauna Erradiodiagnostikoko Atal Sanitaroko Buruaren kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.
- Ikus: 52/2016 EBAZPENA, 2016ko apirilaren 4koa, Uribe ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez iragartzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko erradiodiagnostikoko atalburu sanitarioaren lanpostu bat lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.