Arautegia
Inprimatu153/2020 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez aldatu egiten baita abenduaren 5eko 640/2019 Ebazpena, deialdia egiten duena Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako atalburu Sanitarioko lanpostua lehiaketa bidez hornitzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 57
- Hurrenkera-zk.: 1655
- Xedapen-zk.: 153
- Xedapen-data: 2020/03/03
- Argitaratze-data: 2020/03/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Abenduaren 5eko 640/2015 Ebazpenaren bidez, Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako atalburu Sanitarioko lanpostua betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen Osakidetzako Bidasoko ESIan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak. Era berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Aipatu Ebazpenean halako hutsak atzeman direnez gero, 2020ko otsailaren 7ko EHAAren 26. zenbakian eta 2020ko otsailaren 5eko EHAAren 31. zenbakian honako aldaketak egitea
Lehenengoa. Merezimenduen baremoa aldatzea:
Proiektua eta bere defentsa I. atalean, «gehienez 33 puntu» jarri ordez, «gehienez 30 puntu» jarri behar da.
Jarduera zientifikoa, II.2.4. atalean, jartzen du:
Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,15 puntu.
Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,60 puntu.
Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.
Hori jarri beharrean, jarri behar du:
Eskualdeko Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,15 puntu.
Estatuko Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,60 puntu.
Nazioarteko Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, altxamendu-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari kudeatzaileari, honako lege hauen arabera: Osasun Antolamenduari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Estatutu Sozialak arautzen dituen irailaren 11ko 255/1997 Dekretua eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.
Hondarribia, 2020ko martxoaren 3a.
Bidasoko ESIko zuzendari gerentea,
JOSÉ MANUEL LADRÓN DE GUEVARA PORTUGAL.