Arautegia

Inprimatu

1521/2023 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Oscar Aller García jauna Osakidetzako Emergentzietako zuzendari-gerente kargutik kentzen den.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 3979
  • Xedapen-zk.: 1521
  • Xedapen-data: 2023/07/24
  • Argitaratze-data: 2023/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 18ko 732/2020 Ebazpenaren bidez, Oscar Aller García jauna Osakidetzako Emergentzietako zuzendari izendatu zen (2020ko ekainaren 26ko EHAA).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

Lehenengoa. Oscar Aller García jauna, berak hala eskatuta, Osakidetzako Emergentzietako zuzendari-gerente kargutik kentzea, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Ebazpen honek 2023ko irailaren 30eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari, Giza Baliabideen Zuzendaritzari eta Osakidetzako Emergentzietako Zuzendaritzari jakinaraztea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.