Arautegia
Inprimatu732/2020 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Oscar Aller García jauna hautatzen baita Osakidetzako Emergentzietako zuzendari gerentearen postua betetzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 125
- Hurrenkera-zk.: 2522
- Xedapen-zk.: 732
- Xedapen-data: 2020/06/18
- Argitaratze-data: 2020/06/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertua izan da Osakidetzako Emergentzietako zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 21eko 342/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2020ko maiatzaren 26ko EHAAn (101. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Oscar Aller García jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau,
Lehenengoa. Oscar Aller García jauna Osakidetzako Emergentzietako zuzendari gerente izendatzea.
Bigarrena. Izendapen horrek 2020ko ekainaren 22tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 18a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 1521/2023 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Oscar Aller García jauna Osakidetzako Emergentzietako zuzendari-gerente kargutik kentzen den.
- Ikus: 342/2020 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako Emergentzietako zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten den.