Arautegia

Inprimatu

1209/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Carolina Ortega Ortega andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Finantza eta Aurrekontuen zuzendariorde kargutik kentzen den, berak hala eskatuta.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 144
  • Hurrenkera-zk.: 3695
  • Xedapen-zk.: 1209
  • Xedapen-data: 2023/06/27
  • Argitaratze-data: 2023/07/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 230/2006 Ebazpenaren bidez (2006ko maiatzaren 25eko EHAA, 98. zk.), Carolina Ortega Ortega andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Finantza eta Aurrekontuen zuzendariorde izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

Lehenengoa. Carolina Ortega Ortega andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Finantza eta Aurrekontuen zuzendariorde kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik hari eskerrak ematea.

Bigarrena. Ebazpen honek 2023ko uztailaren 9tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.