Arautegia
Inprimatu1457/2021 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Carolina Ortega Ortega andrearen izendapena aldatu den eta Zuzendaritza Nagusiko Finantza eta Aurrekontuen zuzendariorde izatera igaro den.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 251
- Hurrenkera-zk.: 6277
- Xedapen-zk.: 1457
- Xedapen-data: 2021/11/17
- Argitaratze-data: 2021/12/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 230/2006 Ebazpenaren bidez, Carolina Ortega Ortega andrea izendatu zuten Erakunde Zentraleko Aurrekontuak Kudeatzeko zuzendariorde (2006ko maiatzaren 25eko EHAA, 98. zk.).
Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 14ko 32/2021 Ebazpenaren bidez, Carolina Ortega Ortega andrearen izendapena aldatu zen, Zuzendaritza Nagusiko Finantza, Aurrekontu eta Erosketen zuzendariorde lanpostua bete zezan (2021eko otsailaren 5eko EHAA, 26. zk.).
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2021eko urriaren 28ko Erabakiaren bidez, Erakunde Zentralaren egitura aldatzea onartu zen, Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzaren berrantolaketari dagokionez, eta Finantza, Aurrekontuak eta Erosketen Zuzendariordetzaren izena aldatu zen; aurrerantzean, Finantza eta Aurrekontuen Zuzendariordetza deituko da.
Aurrekoa ikusita, aldatu egin behar da Carolina Ortega Ortega andrearen izendapenaren izena; beraz, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea onartzen duen ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak emandako eskumenen babesean, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau
Lehenengoa. Aldatzea Carolina Ortega Ortega andrearen izendapenaren izena; aurrerantzean, Zuzendaritza Nagusiko Finantza eta Aurrekontuen zuzendariordea izango da.
Bigarrena. Ebazpen hau indarrean jarriko da dataren hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 17a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 1209/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Carolina Ortega Ortega andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Finantza eta Aurrekontuen zuzendariorde kargutik kentzen den, berak hala eskatuta.
- Ikus: 32/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Carolina Ortega Ortega andrearen izendapena aldatzen den eta Finantza, Aurrekontu eta Erosketen zuzendariorde izatera igarotzen den, Zuzendaritza Nagusian.