Arautegia
Inprimatu1151/2024 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, José María Pérez Ramos jauna, berak hala eskatuta, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente kargutik kentzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 140
- Hurrenkera-zk.: 3477
- Xedapen-zk.: 1151
- Xedapen-data: 2024/07/03
- Argitaratze-data: 2024/07/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 325/2021 Ebazpenaren bidez (martxoaren 24ko EHAA, 59. zk.), Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzailearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa egin zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 494/2021 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 20ko EHAA, 98. zk.), José María Pérez Ramos jauna Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzaile izendatu zen.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak ikusi ondoren, zuzendari nagusiak honako hau
Lehenengoa. José María Pérez Ramos jauna Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta, halaber, hark egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2024ko uztailaren 24ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.