Arautegia
Inprimatu494/2021 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez José María Pérez Ramos jauna hautatzen baita Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente lanpostua betetzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2880
- Xedapen-zk.: 494
- Xedapen-data: 2021/04/21
- Argitaratze-data: 2021/05/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Aztertu da Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 8ko 325/2021 Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2021eko martxoaren 24ko EHAA 59. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, José María Pérez Ramos jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau
Lehenengoa. José María Pérez Ramos jauna Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente izendatzea.
Bigarrena. Izendapen horrek 2021eko apirilaren 22tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 21a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.