Arautegia

Inprimatu

104/2025 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez erabaki hau argitara ematen baita: Erabakia, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren, Ertzaintzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2025. urterako Enplegu Publikoaren Eskaintza eta jakinarazten baita Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalean eta sektore publiko entitate instrumentaletan deialdi publikoen bidez betetzekoak diren plazak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 251
  • Hurrenkera-zk.: 5541
  • Xedapen-zk.: 104
  • Xedapen-data: 2025/12/17
  • Argitaratze-data: 2025/12/30

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernu Kontseiluak, 2025eko abenduaren 16an egindako bilkuran, erabaki hau onartu du: Erabakia, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren, Ertzaintzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2025. urterako Enplegu Publikoaren Eskaintza eta jakinarazten baita Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalean eta sektore publiko entitate instrumentaletan deialdi publikoen bidez betetzekoak diren plazak. Beraz, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 52.1 artikuluak hau ezartzen du: «Aurrekontu-esleipena duten postuak betetzeko langileak behar direnean, postuok ezin direlako bete administrazio bakoitzean dauden giza baliabideekin, Enplegu Publikoaren Eskaintza egin beharko dute euskal administrazio publikoek eta haien mendeko entitateek, edo antzeko beste edozein kudeaketa-tresna erabili, langileen ordezkaritzarekin negoziatu ondoren».

Arau horretan ezarritakoa betetzeko, erabaki honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren, Ertzaintzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen da. Aurrekontu-zuzkidura duten plaza hutsak sartu dira eskaintza horretan, hain zuzen ere zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako geroago betetzeko utzi ezin direnak.

Eskaintzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako plazak 719 dira guztira, 689 karrerako funtzionarioei eta 30 lan-kontratukoei dagozkie.

Hezkuntza Administrazioaren Enplegu Publikoaren Eskaintzan, 1.019 plaza eskaintzea onartu da. Horietatik, 762 plaza zenbait irakasle-kidegori dagozkie, eta, 257 plaza, berriz, langile lan-kontratukoei.

Ertzaintzaren Enplegu Publikoaren Eskaintzan 430 plaza eskainiko dira eta Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileenean 46 plaza, lan-kontratukoei dagozkienak.

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoek eta sektore publikoko entitate instrumentalek jakinarazi dute 2.535 plaza eskainiko dituztela deialdi publikoan.

Bestalde, akats material bat atzeman da Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren abenduaren 26ko 104/2024 Ebazpenaren bidez argitaratutako erabaki honetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2024ko Enplegu Publikoaren Eskaintza, eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen baitira Ertzaintzan sartzeko plazak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalean eta sektore publikoko entitate instrumentaletan deialdi publiko bidez betetzekoak diren plazak (EHAA, 2024ko abenduaren 31koa). Beraz, honen bidez, zuzentzen da bai euskaraz, bai gaztelaniaz.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 109.2 artikuluan ezartzen duenez, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Horrenbestez, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 17.d) artikuluarekin eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.l) artikuluarekin bat, erabaki hau hartu du Gobernu Kontseiluak:

ERABAKIA

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea. Erabaki honen I. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea. Erabaki honen II. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.

Hirugarrena. Ertzaintzaren 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea. Erabaki honen III. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.

Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea. Erabaki honen IV. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.

Bosgarrena. Kasuan kasuko deialdietan zehaztuko dira eskainitako plazak lortzeko prozedurak eta betekizunak, bai eta desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa ere.

Seigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionaleko zuzenbide pribatuko ente publikoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitate instrumentaletan deialdi publikoaren xede izango diren plazak zeintzuk diren jakinaraztea. V. eranskinean jaso dira.

Zazpigarrena. Erabaki honen zuzenketa egitea: Akordioa, zeinaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2024ko Enplegu Publikoaren Eskaintza, eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen baitira Ertzaintzan sartzeko plazak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalean eta sektore publikoko entitate instrumentaletan deialdi publiko bidez betetzekoak diren plazak. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren abenduaren 26ko 104/2024 Ebazpenaren bidez argitaratu zen erabaki hori (EHAA, 2024ko abenduaren 31koa). Hona hemen zuzendutako testua:

2024/6024 (4/8) orrialdean,

hau dio:

A2 AZPITALDEA

Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoa

Espetxe Administrazioko Kudeaketa Bereziko Eskala 11

Baina hau esan behar du:

A1 AZPITALDEA

Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoa

Espetxe Administrazio Bereziko Eskala 11

Zortzigarrena. Akordio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Administrazio instituzionalaren egoitza elektronikoan argitara dadila agintzea.

(Ikus .PDF)