Euskal Autonomia Erkidegoko lurpeko urei lotutako jarraipen programak. 2023ko txostena
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

Txosten honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko lurpeko ur-masen egoera kimikoaren eta kuantitatiboaren ebaluazioak aurkezten dira, jarraipen-programa hauek gauzatzeko azken urteei dagozkienak:
- Zaintzaren edo oinarrizko kontroleko programaren jarraipena, 1998an hasitakoa. Horrek berekin dakar bai egoera kimikoa eta ezaugarri fisiko-kimiko orokorrak kontrolatzea, denboran zehar zenbait puntu adierazgarritan joerak ezartzeko, bai egoera kuantitatiboa kontrolatzea, zundaketetan edo iturburuetan maila piezometrikoak etengabe erregistratuz.
- Jarraipen operatiboak. Oinarrizko sarea osatzen duten helburu espezifikoak dituzten programak. Hor sartzen dira, besteak beste, Gernikako lurpeko ur-masaren kontrol operatiboa, pestiziden kontrola eta nekazaritza-jardueratik eratorritako nitratoen kutsadurak eragindako zona kalteberen eta eremuen jarraipena.
