Euskadiko hondakinak prevenitu eta kudeatzeko 2030eko plana

Xehetasunak

Orain arte EAEn indarrean egon den 2020ko HPKPk aukera eman du, EAEren eremuan, aurrera egiteko hondakin-mota desberdinen prebentzioan, kudeaketan eta tratamenduan: hondakin arriskutsuak; hondakin ez-arriskutsuak; eraikuntza- eta eraispen-hondakinak eta udal-hondakinak. Dokumentu horren indarraldia amaitu da eta hondakinei buruzko esparru berria dago, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren hondakinei buruzko maiatzaren 30eko 2018/851 Zuzentarauaren bidez eta onetsitako beste zuzentarau batzuen bidez Hondakinen Esparru-zuzentaraua aldatu delako. Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da autonomia-erkidegoaren eremuan hondakinei buruzko plangintza-tresna berri baten idazketa lantzea. Hain zuzen ere, tresna hori da EAEko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2020-2030 Plana (2030eko HPKP): “Hondakinak Baliabide Bihurtzen”.

Era berean, plan honetan gehitzen da Hondakinak Prebenitzeko Programa, Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko Legearen 15. artikuluan eta 2018/851 Zuzentarauaren 29. artikuluan ezarritako edukiarekin. Horrez gain, bertan jasotzen da gaur egun izapidetzen ari den Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko lege-proiektuaren Hondakinak kudeatzeko autonomia-erkidegoetako planen edukia VII. Eranskinean jasotako edukia.

Gainera, 2030eko HPKP hau Gobernu Kontseiluak 2020ko urtarrilaren 7an onetsitako Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030ean eta Europako Itun Berdearen printzipioetan (Green Deal) sartzen da eta, zehazki, Europar Batasunaren Ekonomia Zirkularrerako Ekintza-plan berrian, 2015etik aurreko plangintzaren esparruan egindako lanean oinarrituz. Hori ekonomia zirkularraren diseinuan eta produkzioan zentratzen da, erabilitako baliabideak ahalik eta denbora gehien Europar Batasunaren ekonomian manten daitezela bermatzeko helburuarekin.