EAEko lurpeko uretan kutsadura-gertakari puntualetan aplikatu beharreko irizpide eta balio generikoak definitzea

Xehetasunak

EAEko lurpeko uretan kutsadura-gertakari puntualetan aplikatu beharreko irizpide eta balio generikoak definitzea

Dokumentu honen helburua hainbat substantzia kutsatzailerentzat erreferentzia izango diren balio generikoen zerrenda zehaztea da. Hartara, iturri puntualen ondorioz suertatu litezkeen gertakariek lurpeko uretan eragin-maila, erremediatze-neurrien beharra eta lortu beharreko azken helburuak ezartzeko irizpideak edukitzeko.

Dokumentu hau honako atal hauetan egituratzen da: Sarrerako lehen atal horren ondoren, bigarren atalean erreferentziazko arau-esparrua aurkezten da, eta zenbait ohar egiten dira lurpeko urak babesteko helburuei buruz eta horietan substantzia kutsatzaileak sartzea prebenitzeko eta mugatzeko printzipioari buruz. Azkenik, hirugarren atalean eta I. eranskinean, unean uneko kutsadura-iturriek eragindako lurpeko uren kutsadura-espedienteetan kontuan hartu beharreko balio generikoak aurkezten dira.

Balio horiek 2022-2027 aldirako Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoaren 8. eranskinean ere jaso dira. Gaur egun izapidetzen ari dira, eta 2022an onartzea aurreikusten da.

Bestalde, dokumentu hau errazago ulertzeko, II. eranskinean, dokumentu honetan aipatzen diren lurpeko uren babesarekin lotutako termino batzuen bilduma jasotzen duen glosario bat dago.