2022ko maskulinizatutako lanbideetan emakume langabeei prestakuntza emateko eta kontratazioak egiteko proiektuetara bideratutako dirulaguntza-deialdia ( kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak)

[MDOM]

Deskribapena


Xedea

Maskulinizatutako lanbideetan emakume langabeei prestakuntza emateko eta kontratazioak egiteko proiektuetara bideratutako dirulaguntza-deialdia.

 

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

1.Kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzetara eta merkatua aztertzeko eta partaidetza sustatzeko jarduerak egiteagatiko laguntzetan: 860.000 euro.

2.Prestakuntza-ekintzen ikasleekin formalizatutako lan-kontratuak finantzatzeko laguntzetan 1.140.000 euro.

Diru-laguntzak emateko prozedura ondoz ondoko konkurrentziakoa da. Eskabideek deialdi honetan adierazitako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Eskaerak, gutxienez, 15 puntu lortu beharko ditu guztira, 8. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideen arabera.

Ordainketa-modua:

Egindako lan-kontratuetarako emandako dirulaguntza 2023ko aurrekontuaren kargura ordainduko da, honela:

a) Lehenengo ordainketa, % 60koa, dirulaguntza ematen den unean.

b) Bigarren ordainketa, ordaintzeke dagoen dirulaguntzaren gainerakoagatik, kontratua hasi eta 6 hilabeteko epea igaro ondoren, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kontratatutako pertsonari alta eman zaiola egiaztatu ondoren.

Ordainketa aurreratuen zenbatekoa, banaka edo aurreko ordainketekin batuta, 180.303,63 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztu beharko du, dagokion ordainketaren aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian zenbateko aurreratua estaltzeko bermea, abala edo fidantza eratu izanaren frogagiria.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Eskakizunak:

  • Prestakuntza jaso duten pertsonak zuzenean kontratatuko dituzten eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa pribatuak, edozein forma juridiko dutelarik ere. Baztertuta geratuko dira aldi baterako laneko enpresak, outsourcing jarduerako enpresak eta langileen zerbitzu anitzeko enpresak, bai eta edozein enpresa publiko ere. Prestakuntza egin ahal izango dute: ? bitarteko propioekin: prestakuntza eman ahal izateko dagokion profesionaltasun-ziurtagirian egiaztatu beharko dute edo profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko ez diren espezialitateetan izena eman, prestakuntza hasi baino lehen. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako Prestakuntza Erakundeen Erregistroko altak bere horretan jarraituko du, prestakuntza amaitu arte. Orduan, baja emango zaio. ? kontratatuz, egiaztatuta dauden erakundeekin edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan izena emanda daudenekin.

Prestakuntza-zentroak

Eskakizunak:

  • Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoen bidez, baldin eta dirulaguntzaren eskaera aurkezten den datan egiaztatuta eta/edo inskribatuta badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako Prestakuntza Erakundeen Erregistroan, autonomia-erkidegoren bateko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste erregistro batean edo prestakuntza-erakundeen estatuko erregistroan, prestakuntza-proiektua osatzen duten prestakuntza-ekintzei dagozkien espezialitateak irakasteko. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntza lortzeko, enpresek eta prestakuntza-erakundeek laguntzaren xede den prestakuntza-proiektua osatzen duten prestakuntza-ekintzak egiteko behar diren pertsonak eta bitarteko materialak izan beharko dituzte, edo dirulaguntza esleitu ondoren, prestakuntza-jarduera hasten denean, beroriek lortzeko konpromisoa hartu beharko dute. Ezin da prestakuntza-jardueraren egikaritza azpikontratatu, egiaztatutako edo izena emandako prestakuntza-erakundeak kontratatzera jotzen duten enpresa onuradunen kasuan adierazitako egoeretan salbu. Ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat jotzen prestakuntza emateko irakasleak (pertsona fisikoak) kontratatzea. Instalazio eta baliabide horiek propioak edo hirugarren erakunde pribatu edo publikoenak izan ahal izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean baliatu beharko dira. Informazio hori egiaztatzeko, erakundearen legezko ordezkaritzak erantzukizunpeko adierazpen bat egingo du (eskabide honetara sartuko da). Betiere, erakunde eskatzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku izan beharko ditu adierazpen horretan jasotako datuak egiazkoak direla erakusten duten dokumentuak. Prestakuntza-ekintzak egiteagatik dirulaguntzarik ezin izango du hartu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza-ekintzaren batean eskuratutako kontratazio-konpromisoen % 70 baino gehiago urratu duen enpresak edo erakundeak, aurreko hiru ekitaldietako kontratazio-konpromisodun prestakuntzarako dirulaguntza-deialdiren batean, ez eta deialdi horietan prestakuntza hasi zuten ikasleen % 30 kontratatzea lortu ez duten erakundeek ere, prestakuntza utzi edo gainditu dutenetz gorabehera.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea

  • Eskatzaileak ez izatea zigor- edo administrazio-zehapenik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen lege debekurik, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla: ? Sexua dela-eta diskriminatzeagatik zigorren bat jaso izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera.

  • Deialdi honen barruan diruz lagundutako jarduerak egiteko, proiektuaren kostua baino zenbateko handiagoko dirulaguntzarik ez jasotzea.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

  • Behar diren baliabide pertsonalak eta materialak izatea.

  • Egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

  • Prestakuntza-ekintzak egiteagatik dirulaguntzarik ezin izango du hartu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza-ekintzaren batean eskuratutako kontratazio-konpromisoen % 70 baino gehiago urratu duen enpresak edo erakundeak, aurreko hiru ekitaldietako kontratazio-konpromisodun prestakuntzarako dirulaguntza-deialdiren batean, ez eta deialdi horietan prestakuntza hasi zuten ikasleen % 30 kontratatzea lortu ez duten erakundeek ere, prestakuntza utzi edo gainditu dutenetz gorabehera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a Entidades y Empresas 945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

1113704

Eskabidea


Diru-laguntzaren eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da: 

Lan-kontratuak egiteagatiko dirulaguntza-eskabideetarako:

a) Egindako lan-kontratuaren kopia, aldi baterako kontratuen hasiera-data eta amaiera-data adierazita.

b) Langileen legezko ordezkaritzari idatziz igorritako jakinarazpena, egindako kontratazioari buruz, LANF aplikazioan emandako ereduaren arabera, edo, bestela, eskabidean bertan apropos egindako adierazpena, langileen legezko ordezkaritzarik ez duela xedatzen duena.

 


Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu
Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia".
Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.
Aplikazioan sartu eta gero, laguntza honetan eskaerak eta jarduketak egin ahalko dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko epea gehienez 6 hilekoa izango da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk