Beasaingo farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko lehiaketa

[beasain-farmazia-lehiaketa-2020]

Deskribapena


Xedea

EAEko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko 11/1994 Legean ezarritakoaren arabera, Osasun Sailak ofizioz, urtero eta urteko lehen sei hilabeteetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (EAE) farmazia-bulego berrien egokitasuna eta sorrera deklaratzeko prozedura hasten du.

Horretarako, aldez aurretik, biztanleria farmazia-eskualderen arabera banatzen da, populazioa osasun-eskualderen arabera banatzeari buruzko datu ofizialetan oinarrituta. Datu horiek sail honetako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak ematen ditu (Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-eremuak zehazten dituen Osasuneko sailburuaren 2018ko apirilaren 20ko Aginduaren 4. artikuluko 2. puntua).

Etorkizuneko farmazia-bulegoen titular izango diren farmazialariak merezimendu-lehiaketa bidez hautatutako dira, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak kontuan hartuta.

Biztanleriaren datu ofizialak aztertuta, Beasaingo farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat jartzea egokia dela ondorioztatzen da (3.C.GA.04).

Horregatik guztiagatik, Beasaingo Aginduaren bidez EHAA 02539/2020 zbk (leiho berri batean irekitzen da) beste farmazia-bulego bat sortzeko deialdia egiten da, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan ezarritakoaren arabera (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori).

Beasaingo farmazia-eskualdeko farmazia-bulegoaren kasuan, Beasaingo udalerrian kokatu beharko da

Nori dago zuzenduta


Farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko eskabidea aurkeztu ahal izango du beharrezkoa den titulazioa egiaztatzen duen farmazialari orok.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Farmazia Antolamendurako Zerbitzua

Farmazia Zuzendaritza – Osasun Saila

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0609203

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau urrats erakutsiko dira:

  1. Identifikazioa
  2. Datuak betetzea
  3. Dokumentuak eranstea
  4. Sinatzea eta bidaltzea
  • 1. Prestatu beharrezkoa den dokumentazioa formatu digitalean, hemen jasotakoa kontuan hartuta: “Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bitartez farmazia bulego bat sortzeko lehiaketarako eskabidea bete eta dokumentazioa eransteko jarraibideak”.
  • 2. Sartu izapide-elektronikoen aplikazioan «Eskaera» botoia sakatuta, eta bete inprimakia. Eskaera erabat osatzen ez baduzu, gogoratu egindakoa gorde eta geroago jarraitzeko aukera duzula.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk