2019-2020 ikasturterako deialdia Eskolatze Osagarriko Programak baimentzeko eta diruz laguntzeko

[PEC]

Deskribapena


Xedea

Deialdia egiten da, 2019-2020 ikasturtean garatuko diren eskolatze osagarriko programak baimentzeko eta diruz laguntzeko prozeduretarako, hauetan ezarritakoaren arabera: Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna antolatzen duen ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuaren 24.3 artikulua; Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehazten duen abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuaren 41. artikulua, eta 1998ko uztailaren 30eko Aginduaren 14tik 18ra bitarteko artikuluak, 2002ko maiatzaren 7ko Aginduak emandako testuaren arabera (2002ko maiatzaren 9ko EHAA). 1998ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, gizarte edo kulturaren aldetik egoera okerragoan dauden ikasleentzat hezkuntzaren arloko hainbat ekintza arautzen dira, baita eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleentzat esku hartzeko neurriak ere.

Aurrekontuko zuzkidura

1.211.250 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Gehieneko diru kopurua, programako, 63.750 eurokoa izango da. Gehienez ere 19 programa onartuko dira.

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren % 20 ordainduko da, behin 27.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio. 
  • Gainerakoa -esleitutako diru-laguntzaren % 80- tarteko txosten bat aurkeztutakoan ordainduko da. Txosten horretan une horretara arte proiektuak izandako garapena azalduko da, ikasle bakoitzaren aurrerapen banakatua barne. Txosten hori 2020ko apirilaren 1etik 30era bitartean entregatuko da. Aipatu memoria Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikora igo beharko da, helbide honetan https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/pec/y22-izapide/es.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimendua egotea

  • Entitatea legez eratua dagoela dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zentroko organo eskudunaren berariazko erabakia, programa ematearen eta diru-laguntza eskatzearen aldekoa, deialdi honetako aginduak ezarritako baldintzatan.

Gizarteko edo hezkuntzako esku-hartzeko erakunde edo entitatea

Eskakizunak:

  • Entitatea legez eratua dagoela dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Entitate eskatzaile bakoitzaren organo eskudunaren berariazko erabakia, programa ematearen eta diru-laguntza eskatzearen aldekoa, deialdi honetako aginduak ezarritako baldintzatan.

Betekizunak

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretakoren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Programa honetako diru-laguntzarako beste entitate publiko edo pribatu batekin hitzarmen espezifiko bati lotuta ez egotea, eta aurrekontuaren % 50 baino gehiagoko diru-laguntza ez eskuratzea beste edozein bidetatik.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0097207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez ere hiru hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Bitarteko txostena aurkeztea


2020ko apirilaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


2020ko ekainaren 30etik abuztuaren 31 bitartean aurkeztu beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk