PEBA 2017: Euskadiko industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programa.

[PEBA 2017]

Deskribapena


Xedea

Jarduera ekonomikoak, ahal dela industrialak, hartzen dituzten edo hartzea aurreikusita duten Euskadiko gune geografikoetan banda zabal ultralasterreko sareak hedatzeko laguntzak arautzea, gune horiek “NGA gune zuritzat” hartzen badira, hau da, NGA Banda Zabaleko baldintzetan Interneten sartzeko zerbitzuak ahalbidetzeko telekomunikazioen azpiegiturarik egon ez eta datozen 3 urteetan egotea espero ez duten guneak badira.

Aurrekontuko zuzkidura

8.739.848,10 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza lortu ahal izango dute oso abiadura handiko belaunaldi berriko (NGA) sarbide sareak hedatu nahi dituzten industrialdeetako proiektuek, bi norabideetan datuen transferentzia mugagabea ahalbidetzen badute, zerbitzuaren ezaugarriak aldatu gabe, zehaztapen hauek betez:

  • Konektibitate behar oso handia duten industrialdeetarako (1. Lotea – II. Eranskina), amaierako erabiltzaile bakoitzeko gutxienez 300 Mbps-ko abiadurak ahalbidetuko dituzten NGA sareak beharko dira, erabiltzailearengandik hurbilen dagoen sareko ekipamenduaren irteeran neurtuta.
  • Konektibitate behar handia duten industrialdeetarako (2. Lotea – III. Eranskina), amaierako erabiltzaileak NGA sarearekin izango duen transferentzia nominalaren tasa, saretik erabiltzaileranzko norabidean, gutxienez 100 Mbps izango da, amaierako erabiltzailearengandik hurbilen dagoen sareko ekipamenduaren irteeran neurtuta, eta gutxienez 20 Mbps, erabiltzailearengandik sareranzko norabidean, amaierako erabiltzailearengandik hurbilen dagoen sareko ekipamenduaren irteeran neurtuta.

Proiektuak gauzatzeko aukeratu daitezkeen guneak izango dira abiadura handiko edo oso handiko sarbide sareen estaldurarik ez duten industrialdeetan identifikatutako gune osoa izango dira, eta datozen hiru urteetan inolako operadorerik estaldura bertan hedatzeko planik ez badu. Industrialdetzat hartuko dira Euskal Autonomia erkidegoan enpresak kontzentratzen dituzten esparru geografikoak.

Ordainketa-modua:

Baliabide ekonomikoak 8.739.848,10 euro dira, honela xehatuta:

  • 8.200.000,00 euro, “konektibitate behar oso handia duten industrialdeen loterako”.
  • 539.848,10 euro, “konektibitate behar handia duten industrialdeen loterako”.

Nori dago zuzenduta


  • Sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak

    Sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak, behar bezala gaitutako operadorearen izaera badute, Telekomunikazioei buruzko 9/2014 Lege Orokorraren, maiatzaren 9koaren, 6 eta 7 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  • Betekizunak

    • Betekizunak:

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

    Ebazten duen erakundea

    • Eusko Jaurlaritza

    Kontaktu-informazioa


    SPRI

    Tfno.: 944 03 70 00

    E-mail: isuarez@spri.eus; jmugica@spri.eus

     

    Eusko Jaurlaritza

    Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko Zuzendaritza

    Tfno: 945 01 82 21

    e-mail: anavitorica@euskadi.eus; deisi@euskadi.eus

    Kodea

    1040502

    Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


    Eskariak aurkezteko epea AginduaEuskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, 9:00etan, eta 2017ko abuztuaren 10ean amaituko da, 12:00etan.

    • Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak