Zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak 2017

[bidaia_poltsak]

Deskribapena


Xedea

Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak ematea.

Berariazko baldintzak

  • Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendariak, aktoreak, ekoizleak, gidoigileak) zinemaldietan eta zinema alorreko sariketetan parte har dezaten diru-laguntzak ematea, horietan beraien filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean. Zinemaldi edo sariketa horiek nazioartekotzat jotzeko ezinbestekoa izango da gutxienez hiru herrialdetako lanak programatzea.
  • Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioarte mailako ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

Kanpo geratuko direnak

  • Etxepare Euskal Institutuak sustatutako unibertsitate irakurletzen barruan antolatutako ekitaldiak, non eta ekitaldia ez duten gutxienez bi irakurletzek elkarlanean antolatzen.
  • Ikasketa-bidaiak, ibilaldiak, txangoak, elkartrukeak, aisialdia edo antzekoekin lotura dutenak.
  • Hezkuntza arautuarekin zerikusia duten gertakariak, eta edozein eratako ikastaroak.
  • Izaera akademikoa duten kongresu, jardunaldi, hitzaldi, mintegi eta antzekoetan parte hartzea, horietan Etxepare Euskal Institutuak presentzia badu irakurletzen bidez.
  • Gastronomia edo kirol topaketa, jardunaldi, erakustaldi eta antzekoak.

 

Aurrekontuko zuzkidura

20.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetarako gehienezko zenbateko orokorra hamabost mila (15.000) eurokoa izango da.

Diru-laguntzen gehienezko zenbatekoa eta mugak

  • 5.000 km-tik harago egitekoak diren ekitaldiak: mila (1.000) euro.
  • 1.200 km-tik 5.000 km artean egitekoak diren ekitaldiak: zortziehun (800) euro.
  • Gehienez ere 1.200 km-tara egitekoak diren gertakariak: bostehun (500) euro.

Ordainketa-modua:

Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.

Diruz laguntzen diren gastuak eta laguntzen zenbatekoak

Joan-etorria, ostatua eta dietak.

  1. Ostatu eta dietetarako gehieneko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainian, hirurogeita hamar (70) euro ostaturako eta berrogei (40) euro dietetarako. Espainiatik kanpo, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogei (60) euro dietetarako.
  2. Soilik ostatu gau baten gastua eta bi egunetako dietak onartuko dira ekitaldiko. Bi emanaldi edo gehiago izanez gero, bi gau eta hiru eguneko dietak ordaindu ahal izango dira.
  3. Ekitaldi bakoitzeko pertsona bakar baten gastuak lagunduko dira.
  4. Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko, gehi autopista eta aparkalekua. Kilometro-kopurua kalkulatzeko, pertsona fisiko edo juridikoaren egoitza soziala edo establezimendua hartuko dira abiapuntutzat
  5. Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta parking-a.
  6. Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Bizilekua hemen izatea:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ordainduta izatea

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna

Persona juridiko pribatua

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea

Betekizun orokorrak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako minimis izaerako diru-laguntzen berri ematea.

  • Dagokion ekitaldiara joan zarela egiaztatzeko | Dagokion ekitaldiaren arduradunak egindako kontratua, gonbidapena edo ziurtagiria.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Kizkitza Galartza

k-galartza@etxepare.eus

Telefonoa: 943023409

Jendaurreko arreta:

  • Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen plaza 1, 20012 Donostia - San Sebastián.
  • Harrera ordutegia: 10:00-14:00

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1032003

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza hauek baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko dira aurrekontuko zuzkidura agortu arte. Beraz, ebazpena emateko, eskabideak zein ordenatan aurkeztuko diren hartuko da kontuan zorrotz, dauden funtsak agortu arte. Ondorio horietarako, Ebazpen honen arabera eskabidea erregistroan sartzen den eguna eta ordua hartuko dira kontuan.

Jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan egingo dira.

  • Ekitaldi bakoitzeko eskabide bana aurkeztuko da.
  • Eskatzaile berak eskabide bat baino gehiago aurkeztuko badu, nahikoa izango da eskatzaileari buruzko administrazio-dokumentazioa behin aurkeztea.
  • 2017ko urtarriletik abenduaren 31ra arte egitekoak diren ekitaldiak aurkez daiteke.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.

Jasotako diru-laguntzaren justifikazioa egiteko bi hilabeteko epea izango da, jarduera bukatutzat ematen den egunetik hasita. Jarduera abenduan bada, 2018ko urtarrilaren 31 baino lehen. Justifikazioa egiteko honako agiriak aurkeztu beharko dira:

  1. Eginiko jarduera justifikatzeko agiria: kontratua, argazkia, antolakuntzaren ziurtagiria edo antzeko agiria.
  2. Bidaiak, ostatua eta parking gastuak faktura bidez egiaztatuko dira, eta kilometroak eta dietak justifikatzeko, aski izango da formularioa betetzea.
  3. Diruz lagundutako jarduera dela eta sortutako materialen ale bana, euskarri fisiko nahiz magnetikoan, erabilitako hizkuntza guztietan, halakorik sortu bada.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia
  • Laguntza justifikatzeko inprimakia (pdf , 1.27 MB)

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikaziorako taulak

Beste tramite batzuk