Arautegia

Inprimatu

325/2024 DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, zeinaren bidez gaitzen baitira 526.398,23 euroko kredituak 3112 Programan (Lana), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2024. urterako aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak izateagatik, eta Osalanen kreditu gehigarria baimentzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 5296
  • Xedapen-zk.: 325
  • Xedapen-data: 2024/11/05
  • Argitaratze-data: 2024/11/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia; Sailak

Testu legala

Lan eta Gizarte Ekonomiako ekainaren 25eko TES/645/2024 Aginduak lurraldeka banatzen ditu 2024ko ekitaldirako laneko arriskuen prebentzioaren arloko ekintzetarako kredituak, Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuak. Funtsak banatzeko ezarritako irizpidearen arabera. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion zenbatekoa 581.484,14 eurokoa da.

Kopuru horretatik % 75eko lehenengo ordainketa jaso da, 381.027,20 euro, aurreko ekitaldiko kreditu ez-konprometitua (55.085,91 euro) deskontatu ondoren, eta gainerakoa urrian jasotzea aurreikusten da. Beraz, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak 526.398,23 euro gaitzeko eskatzen du lan-arriskuen prebentzioaren arloko ekintzetarako, eta ekintza horien kudeaketa Osalan erakunde autonomoari dagokiola kontuan hartuta, erakunde horrek kreditu gehigarria eskatu du, kopuru berekoa, aipatutako ekintzak gauzatu ahal izateko.

Horregatik, kreditua gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin.

Horren ondorioz, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko azaroaren 5ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 5a.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL DANJOU OLAIZOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik