Arautegia

Inprimatu

261/2021 DEKRETUA, abenduaren 28koa, zeinaren bidez 188.129.997 euroko kredituak gaitzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2021eko ekitaldirako aurrekontuko 9119 programan -Euskal sektore publikoarekiko beste finantza-harreman batzuk-, diru-sarrerak lortu baitira 9211 programan -Espainiako sektore publikoarekiko finantza-harremanak-.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 262
  • Hurrenkera-zk.: 6487
  • Xedapen-zk.: 261
  • Xedapen-data: 2021/12/28
  • Argitaratze-data: 2021/12/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Abuztuaren 3ko 684/2021 Errege Dekretuak 644.501.530 euroko zenbatekoa esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoari, finantzaketa gehigarria emateko, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondorioak leuntzeko helburuarekin 684/2021 Errege Dekretua, abuztuaren 3koa, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 117. artikuluan autonomia-erkidegoentzat eta Ceuta eta Melilla hirientzat aurreikusitako baliabideen zuzkidura gehigarriaren banaketa eta ordainketa egin ahal izateko beharrezko alderdiak ezartzen dituena.

Errege Dekretu horretan ezartzen den bezala, autonomia-erkidegoei banatutako funtsak baldintzarik gabekoak dira, eta, horrenbestez, osasuna, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak bezalako oinarrizko zerbitzu publikoak indartzeko erabiltzeaz gain, beste eskumen batzuk baliatzeko ere erabil daitezke.

Egokitzat jotzen da finantza-lankidetzako neurriak ezartzea COVID-19aren pandemiak eragindako aurrekontu-ondorioak neutralizatzen laguntzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan emandako zerbitzu publikoak indartzeko helburuarekin, eta, erakundeen arteko beharrezko koordinazioaren esparruan, abuztuaren 3ko 684/2021 Errege Dekretua aplikatuz Estatuko Administrazio Orokorretik jasotako 644.501.530 euroko zenbatekoa erakunde komunen eta lurralde historikoen artean banatuko da.

Banaketa hori honako hauen arabera egingo da: batetik, urriaren 7ko 4/2021 Legean onartutako baliabideak banatzeko ereduaren koefiziente bertikala 4/2021 Legea, urriaren 7koa, baliabideak banatzeko eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2022-2026 aldian aplikatuko den metodologiari buruzkoa, eta, bestetik, 2022ko ekitaldirako onartutako ekarpen-koefiziente horizontalak. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak 188.129.997 euroko zenbatekoa jarriko du foru-aldundien esku.

Hori dela-eta, zenbateko hori gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 28ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan zenbateko bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen da kreditu hori:

(Ikus .PDF)

Abuztuaren 3ko 684/2021 Dekretuaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administraziotik jasotako aparteko funtsen % 29,19 foru-aldundien esku jartzeko erabiliko dira funtsak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik