Arautegia

Inprimatu

2/2023 DEKRETUA, urtarrilaren 17koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko langileak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 482
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 2023/01/17
  • Argitaratze-data: 2023/01/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onesteko dekretua aldatzen duen martxoaren 20ko 44/2007 Dekretuak (aldatutako dekretu horrek behin-behineko langileentzako lanpostuen zerrendak onartu zituen apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordeztu zuen, deusez deklaratu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2006ko urtarrilaren 12ko epaiaren bidez) hainbat aldaketa izan ditu, eta, horien ondorioz, gaur egun, indarrean dago apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuaren bidez onartutako behin-behineko langileen lanpostuen zerrenda, onarpenaren ondoren izan dituen aldaketekin.

Lanpostuen zerrendak administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen erregimen juridikoaren arautze orokorra eta estrukturalari buruzko proposamena onartzeko Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakiko 7. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko urtarrilaren 17ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko urtarrilaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.