Arautegia

Inprimatu

125/2022 DEKRETUA, urriaren 18koa, zeinaren bidez gizarte-interesekotzat aitortzen baita «Askabide Liberación» elkartea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 4738
  • Xedapen-zk.: 125
  • Xedapen-data: 2022/10/18
  • Argitaratze-data: 2022/11/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Zerbitzu Sozialei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen duenez, interes sozialekotzat deklaratu ahal izango dira zerbitzu sozialak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak arauz zehaztutako baldintzak betetzen dituztenak, hain zuzen, gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen egiten duen ibilbidea eta ekarpena aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, «Askabide Liberación» elkarteak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jakinarazitakoaren arabera, «Askabide Liberación» elkartea irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, 1985ean sortua. Sortze-helburu hauek ditu:

  1. Arreta ematea prostituzioan aritu ohi diren pertsonei, haien hurbilekoei eta gizarte-bazterketako egoeran dagoen eta prostituzioarekin zerikusia duen eta elkartearen jardun-eremuan dagoen beste edozein kolektibotako pertsona orori.

  2. Arreta pertsonala ematea eta orientazioa eta laguntza ematea arlo hauetan:

    Gizarte-laguntza.

    Kultura.

    Osasuna.

    Juridikoa.

    Psikologia.

    Prestakuntza.

  3. Pertsona horiei garatu nahi duten jarduera askatasunez hautatzeko aukera ematea, hainbat esparrutako prestakuntzaren eta gaikuntzaren bidez.

  4. Prostituzioaren problematikari buruzko kontzientziazioa eta salaketa soziala egitea, haren kausen eta ondorioen inguruan, eskura ditugun komunikabide guztiak erabiliz.

  5. Erakundeko boluntarioen etengabeko prestakuntza.

    Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2017tik aurrera, erkidego honetan. Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremuan gauzatzen ditu bere jarduerak, nagusiki.

    Aipatu urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

    Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko urriaren 18an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik