Herritar segurtasunaren arloko zehapen-prozedura

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Enpresak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Legez eratuta egotea

Administrazio publikoak

Erakundeak


Ebazten duen erakundea

Prozedura amaitu aurretik, isuna borondatez ordaintzea


Legedian bi aukera ezartzen dira:

  1. Isuna hamabost eguneko epearen barruan ordaintzea, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Horren ondorioak hauek izango dira (HSBLOren 54. art.):
    1. Isunaren zenbatekoa %50 murriztuko da
    2. Alegazioak egiteari uko egitea. Alegaziorik aurkeztuz gero, ez-aurkeztutzat joko dira
    3. Ordainketa egiten den egunean, prozedura amaitu egingo da, ebazpen espresua eman beharrik gabe
    4. Zehapenaren aurka administrazioarekiko auzien jurisdikzioan baino ezin izango da errekurtsoa jarri
  2. Isuna ordaintzea 15 eguneko epea igarota, jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, baina prozedura amaitu aurreko edozein unetan. Horrek ondorio hauek izango ditu (APAPELen 85.2 eta 85.3 art.):
    1. Isunaren zenbatekoa %20 murriztuko da.
    2. Prozedura amaitzea.
    3. Ordainketa-modu horretaz baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.
  3.  Isuna ordaindu ahal da ordainketa-gutuna aurkeztuta, bertan aipatzen diren finantza-erakundeetako edozein bulegotan edo hemen: http://www.euskadi.eus/nireordainketa

Errekusatzea


Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoaren arabera, prozeduraren izapidetzearen edozein unetan eska daiteke Administrazioetako agintari edo langileen errekusazioa, baldin eta xedapen horietan aipaturiko egoeretakoren batean badaude.

Erantzukizuna aitortzea


Interesdunak bere erantzukizuna aitortzen badu, dagokion zehapena ezarriz ebatzi ahal izango da prozedura. Zehapena diruzkoa soilik baldin bada, haren zenbatekoa %20 murriztuko da; hartaz baliatzeko, bestalde, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago (APAPELen 85.1 art.)

Alegazioak eta frogak


Interesdunak, hasteko erabakia jakinarazten denetik kontatzen hasita, hamabost egun balioduneko epea dauka egoki deritzen alegazioak, dokumentuak edo informazioak aurkezteko eta hala badagokio, frogak proposatzeko, zein baliabide erabili nahi dituen zehaztuta. (HSBLOren 54.art.) Halaber, interesdunak, prozeduraren edozein urratsetan, alegazioak egiteko eta egoki deritzen dokumentuak aurkezteko eskubidea dauka (APAPELen 76.1 art.).

Hamabost eguneko epean alegaziorik egin ezean, espedienteari hasiera ematen dion erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da (APAPELen 64.2 art.).

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Iraungitzea


Prozedura hasi eta urtebetera iraungiko da, ebazpenik jakinarazi ezean. Hala ere, epe hori zenbatzean interesdunari egozteko moduko eteteak hartuko dira kontuan, bai eta zigor-arloko prozedura judiziala dagoelako, eta amaitzen den arte, erabaki beharreko etetea ere, betiere horrelakoetan subjektuaren nortasuna, gertaera eta oinarriaren funtsa berberak badira. (HSBLOren 50. art.). Era berean, eten ahal izango da APAPELen 22. artikuluan ezarritako egoeretan.

Isuna ordaintzeko epea, prozedura amaitu ondoren


Hil bakoitzaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isunak, hurrengo hilaren 5era arte, edo hurrengo lehenengo egun baliodunera arte ordaindu ahal dira errekargurik gabe.

Hil bakoitzaren 16tik hilaren amaierara bitartean jakinarazitakoak, errekargurik gabe ordaindu ahal dira hurrengo hilaren 20ra arte, edo hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Ebazpenari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko dagoen hilabeteko epea, orokortasunez ezarritako ordainketa epearen ondoren amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten.

Dena den, adierazitako epeak igarotzen badira, isunaren zenbatekoa betearazpen-bidetik ordaintzeko eskatuko zaio, baita %20ko errekargua eta dagozkion berandutze-interesak ere.

COVID zehapenen itzulketak


Kobratutako zehapenen zenbatekoa itzultzeko, Administrazioak ordainketaren hartzekodunaren banku-datuak izan behar ditu Hirugarrenen Erregistroan. Erregistro horretan alta emateko edo bertan dauden datuak kontsultatzeko edo aldatzeko, telematikoki izapidetzea proposatzen dizugu, baina aurrez aurre ere kudea dezakezu.

Identifikazio elektronikoa baduzu, sartu "Hirugarrenak" botoia erabiliz.

Identifikazio elektronikorik ez baduzu, sartu "Nire itzulketa" botoia erabiliz, jaso duzun kode pertsonala sartuta.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk