Ontziratzeko baimenak, bidaiariak eta salgaiak

Deskribapena


T-1 tasa Itsasontziak

Baimen honen bidez, itsasontziak portuko urez, itsas seinaleez eta balizez baliatu ahal izango dira, baita itsasotik portura iristea ahalbidetzen duten obrez eta antolabideez ere. Halaber, portu hartzeko eskubidea ere izango dute, adierazi zaien lekuan, moilaren kontra amarratuz, lotune batean amarratuz edo aingura botata.

T-2 tasa Bidaiariak

Baimen honen bidez, bidaiariak portuaz baliatu ahal izango dira, eta kaiak, pantalanak, lehorreko sarbideak, igarobideak eta itsas geltokiak ere erabili ahal izango dira.

T-3 tasa Salgaiak

Baimen honen bidez, portuko salgaiak kai eta pantalanez, lehorreko sarbideez, igarobideez eta manipulazio-guneez (biltegiratzeko guneak edo biltegiak izan ezik) baliatu ahal izango dira.

 

Tasen subjektu pasibo dira pertsona fisiko edo juridiko hauek:

 - Armadoreak edo haien ordezkariak.

 - Ontzi-kontsignatarioak.

 - Garraiobideen jabeak, salgaiak lehorreko bideetatik soilik sartu edo ateratzen direnean portutik.

 - Ontziaren jabea edo baimendutako haren ordezkaria, eta, subsidiarioki, ontziaren kapitaina edo patroia.

 - Eta, oro har, zerbitzuen erabiltzaileak

 

T-3 Tasa kitatzeko, subjektu pasiboak, deskarga hasi aitzin edo zamaketa bukatu zenetik hogeita lau egun pasa aitzin, honako hauek aurkeztu beharko ditu: kargari buruzko agiria edo garraiatutako edo garraiatuko diren merkantzi guztien gaineko deklarazioa, beti ere fardel kopurua, merkantziak zer klasetakoak diren eta zer pisu duten eta euren jatorria eta destinoa zehaztuaz, guztia hau portuko administrazioak agintzen duen legez.



Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Persona juridiko pribatua

Eskakizunak:

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Legez eratuta egotea

Betekizunak

  • Indarrean dauden araudiak, xedapenak eta portuko tasak ezagutzea eta ordaintzeko konpromisoa hartzea irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren arabera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritza

Kodea(k)

0089211

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Baimenak zerbitzuak erabili aurretik eta garaiz eskatu beharko dira ( T1en kasuan, gutxienez 48 ordu lehenago). Zerbitzu horiek erabiltzeari begira eskatutako datu guztiak eman beharko zaizkio portuko Administrazioari.

Eskaerarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu behar dira, bidaiariak edo salgaiak diren kontuan izanda:

  • Eskala-eskaera.
  • Pre arrival.
  • ISPS.
  • International tonnage certificate.
  • Tripulatzaileen zerrenda.
  • Karga-adierazpena (salgaiak soilik).
  • Garraiolariaren agiria, zeinetan salgaia eta haren jabea agertu behar baitira (lehorreko salgaiak soilik).
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Tasa eta prezio publikoak ordaintzea


Borondatez ordaintzeko epeak hauek dira:

a)     Hilabete bakoitzeko 1etik 15era bitartean jakinarazitakoak, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilabeteko 5era arte edo, balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

b)     Hilabete bakoitzeko 16tik azken egunera arte jakinarazitakoak, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilabeteko 20ra arte edo, balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

 Diru-kopura aipatu epe horietan sartzen ez bada, premiamendu-bidera joko da ordainarazteko. eta horrelakoetan gainordaina kobratzen da.

 

Tasa eta prezio publikoak bide elektronikotik zein aurrez aurre ordain ditzakezu, espedientea tramitatzeko bidea edozein dela ere.

 Hau da, nahiz eta espedientea kanal presentzialean eta paperezko euskarrian tramitatu, ordainketa bide elektronikotik egin dezakezu, eta alderantziz.

 Ordainketa Nire ordainketaren bidez egitean espedientearen egoera berehala eguneratzen da, eta atxikitako finantza-erakunde bateko bulegoan ordaintzean  hurrengo egunean eguneratzen da. Zure espedienteen egoera Nire karpeta atalean kontsulta dezakezu.

 Aplika daitekeen lege-araudia:

 1/2007 Legegintzako Dekretua, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena (diru-kopuruak eguneratuta  daude 4/2013 Legearen arabera, abenduaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena).

 Tasa eta prezio publikoei buruzko araudia

 Nire ordainketa erabiltzeko laguntza DEMOa

 

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk