Eusko Jaurlaritzaren Telekomunikazio-zerbitzuen estrategia zehaztu

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua hasi gabe

Helburuak

  • Eusko Jaurlaritza mugigarritasun-estrategiaz hornitzea
  • Ahots eta Datuen eredu bat prestatzea
  • Komunikazio-zerbitzu bateratuak inplementatzea
  • JASO sarea birdefinitzea, araudiaren definiziorako oinarri tekniko gisa balio dezan
  • Administrazio Sare Korporatiboaren kudeaketa egiteko aukera emango duen tresna eskaintzea Eusko Jaurlaritzari

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak egoera heterogeneoak ditu, telekomunikazio-zerbitzuei dagokienez. Datozen hiru urteetan Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio-zerbitzuetarako estrategia zehaztea da proiektu honen eginkizuna. Horretarako, gaur egun sakabanatuta dauden alderdiak homogeneizatu beharko dira.

Hori burutzeko, hainbat ekimen egingo dira, hala nola Eusko Jaurlaritzaren Sarea zehaztea, Ahots eta Datuen zerbitzuen estrategia zehaztea, mugigarritasun-zerbitzuak zehaztea…

Honako hauek dira proiektuaren azpi-proiektuak:

  1. Mugigarritasun-estrategia
  2. EAEko Administrazio Publikoan, IP Ahots Zerbitzuen Eredua
  3. Komunikazio bateratuak
  4. JASO sarea birdefinitu

Parte-hartzaileak eta eragileak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/02 - 2013/01/28

Azken aldaketako data: