Administrazio Elektronikoaren inguruko komunikazioeta trebakuntza-plana

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

• Zerbitzu elektronikoen erabilera areagotzea:

• Herritarrek eskatutako izapideen % 20 bide elektronikoetatik izatea

• Enpresek eskatutako izapideen % 60 bide elektronikoetatik izatea

• 2.700 lagun trebatzea administrazio elektronikoan eta berrikuntza publikoan

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)

Eremua

Proiektu honen helburua da zerbitzu elektronikoen eskaintza eta erabilera areagotzea;horretarako, aldaketaren kudeaketari lagunduko dioten neurriak hartuko dira, bai zerbitzuen hornitzaileen alorrean, bai erabiltzaileen alorrean. Helburu hori lortzeko, ekimenen barruan jasota daude komunikazio-plan bat eta Administrazio Elektronikoan trebatzeko plan bat.

Eta, bi plan horiei laguntzeko, Administrazio Elektronikoan trebatzeko eta komunikatzeko edukiak lantzea proposatzen da. Eduki horiek pilulak txikiak izango dira eta, antzemandako premien arabera batuta, curriculum-ibilbide desberdinak egiteko aukera emango dute, berez edo pertsonek horixe eskatuta.

Honako hauek dira proiektuaren azpi-proiektuak:

- Komunikazio- eta sentsibilizazio-plana Administrazio elektronikoan.

- Trebakuntza-plana Administrazio elektronikoan.

- Komunikazio- eta trebakuntza- edukiak diseinatu eta egin.

- Ardura berriak ad hoc sortu (e-administrazioa eta zeharkako prozesuak).

- Administrazio elektronikoari eta berrikuntzari lotutako zeharkako trebakuntza.

Parte-hartzaileak eta eragileak

EAEko Administrazio Orokorra eta beraren Erakunde Autonomoak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/10 - 2013/01/20

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Administrazio elektronikoari buruzko 2012-2013 prestakuntza plana Hasita
Administrazio elektronikoari buruzko Komunikazio eta sentsibilizazio planaren jarraipena Hasita

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Zabalkunde eta prestakuntza plana - hasierako bertsioa Amaituta
Komunikazioko eta prestakuntzako ekintzak herritarrei eskainitako proezeduretan Amaituta
Izapidetza elektronikoari buruzko prestakuntzako ekintzen ebaluazioa Amaituta
Administrazioko barne prozeduretan komunikazioko eta prestakuntzako ekintzen plana Amaituta
Administrazioko barne prozeduretan prestakuntza ekintzak Amaituta
Izapidetza elektronikoari buruzko prestakuntzako ekintzen ebaluazioa Amaituta
Herritarrentzako izapidetza elektronikorako laguntza eta euskarri baliabideak Amaituta
Administrazio elektronikoari buruzko komunikazio eta sentsibilizazio plana Amaituta
Administrazio elektronikoari buruzko Komunikazio eta sentsibilizazio planaren jarraipena Amaituta
JAKINGUNE izeneko ezagutza gunearen sorkuntza Amaituta
Izapidetza elektronikoari buruzko tresnen elektroniko gida didaktikoak Amaituta
Administrazio elektronikoari buruzko autoprestakuntzan tutoretza Amaituta
Administrazio elektronikoari buruzko prestakuntza ekintzak Amaituta

Azken aldaketako data: