2020ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
Baldintzak:
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoa betez. 
  • 1990 eta 1998 artean jaio izana, bi urte horiek barne.
  • Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.
  • Adingabeekin harremana izatea ekarriko duten jarduerak aurreikusten dituen proiektua bada, ez dela sexu-arrazoiengatik kondenatua izan. Hori egiaztatzeko, halakorik ezeztatzen duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren berariazko egiaztagiria beharko da, edo, atzerritarren kasuan, haren jatorrizko herrialdeak emandako pareko agiria. Halakorik existitzen ez bada, aurrekari penalen egiaztagiria, zeinetan sexu-delitugileei buruzkorik ez baita jasotzen.
Edukia:

Parte-hartzaile kopurua: 100 gazte, gehienez jota.  

Helburua: Programa honen helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da. Garapenerako ekintzak hegoaldeko herrialdeetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek gertutik ezagut ditzakete ekintza horiek.  

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, uztailetik urrira arte.  

Gazteen profilak:

Zerrenda hau ez da zehatza, GKEEk aurkezten dituzten proiektueen arabera izango dira:- Medikuntza, erizaintza - Irakasle-ikasketak - Gizarte-hezkuntza - - Psikologia - Pedagogia - Logopedia - Informatika - Web-diseinua - Ikus-entzunezkoak - Kazetaritza - Komunikazioa, marketing - Argazkilaritza  - Arte ederrak - Musikariak - Ingeniaritza Zibila - Energia Ingeniaritza - Industri Ingeniaritza - Agronomia Ingeniaritza - Energia berriztagarriak - Ingurumen Zientziak - Gizarte Zientziak - Politika Zientziak - Landa-garapen jasangarria - Jostura, diseinua eta jantzigintza - Jarduera fisikoak eta Kirola - - Nutrizioa - Gastronomia eta gozogintza - Kontabilitatea - Ingelesa - Frantsesa...

Eusko Jaurlaritzaren kontura:

  • Jarduera egin beharreko herrialdeko GKEarekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak).
  • Bisa.
  • Gaixotasun eta istripuetarako asegurua.

NOLA EMAN IZENA: Eskabidea on line egin beharko da eta identifikazio elektronikoko bitartekoa beharko da (B@kQ, adibidez). Honako datuak adierazi beharko dira: nortasun-datuak; prestakuntza akademikoari eta bestelako prestakuntzari buruzkoak; eta lan-arloko eta boluntariotzako esperientziari buruzkoak.

Epea:

2020/02/21

Kontaktua:

Eusko Jaurlaritza. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

.

Zuzenean

Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua

Vitoria-Gasteiz

.

Andia, 13

Donostia-San Sebastián

.

Gran Vía, 85

Bilbao

.

Telefonoa: 012

gazteria-lankidetza@euskadi.eus
Eremua:

Euskadi

Iturria:
2019-12-9ko 233. EHAA.
Irudiak: