Dokumentu berriak eranstea espediente bati edo kontsulta kentzeko eskatzea
• Aribidean dagoen kontsulta bati dokumentu berriak eransteko, lehenik espedientea ireki beharra dago, hura ikusteko baimena duten erakunde edo pertsonen "Nire Karpeta" aplikazioaren bidez. Nire Karpeta erabiltzeko gidaliburuak honi buruzko informazio zabala dakar.
• Behin Nire Karpetan identifikatuta, pertsona edo erakunde horrek administrazioarekin dituen espedienteen zerrenda bat agertuko da
• Dokumentuak erantsi nahi zaizkion kontsultaren atalean, "Dokumentuak erantsi" botoia (aurreko irudian, laukizuzen gorri batean) sakatu behar da, eta espedienteari dagokion fitxa irekiko da. Honek hiru pantaila ditu:
- Lehenengoan kontsultaren datu nagusiak aldatu daitezke, beharrezkoa balitz.
- Hurrengo pantaila, "Dokumentuak erantsi" izenburukoa, kontsulta berrien atalean duen parekidearen oso antzekoa da, eta honetan eransten zaizkio hain zuzen ere dokumentu berriak kontsultari.
- Pantaila horretan bertan, "Kontsulta kentzeko eskaera" aukeran, erretiratzeko eskaeraren dokumentua erantsi behar da (beheko irudia lauki gorrian)
- Behin hori eginda, hirugarren pantailan "Bidali eskabidea" sakatu behar da (egindako aldaketak galdu egingo dira azken urrats hau gauzatzen ez bada).
Behar izanez gero, hona hemen erabiltzailearen eskuliburu osoa eskuragarri duzu.
Laguntza
- Izapidetze elektronikoari buruzko kontuentzako: 012 (Egoitza elektronikoa zerbitzuarekin hitz egin nahi duzula adieraziz)
- Gai espezifikoentzako (aurkeztu beharreko dokumentuak, adibidez) : 945 01 95 57
