- Azken belaunaldiko teknologia duen ekipo berriak doitasun diagnostikoa hobetzen du eta erradiazio-dosia murrizten du
- Erradiologia-gela berri honek ospitaleko jarduera programatua eta larrialdiak hartzen ditu, eta 38.000 erradiografia konbentzional baino gehiago egin ditu iaz
Osakidetzaren Barakaldo-Sestao ESIko Erradiodiagnostikoko Zerbitzuak San Eloy Ospitaleko erradiologia geletako bat berritu du. Azken belaunaldiko teknologia duen ekipo berriak doitasun diagnostikoa hobetzen du, eta erradiazio-dosia murrizten du. Hobekuntza horretarako, 301.020 euroko inbertsioa egin da.
San Eloy Ospitalean instalatutako gailu berria nabarmentzen da irudi-emaitza hobeak ematen dituelako, funtzionalitate adimendunak txertatzeari esker; horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- Irudiaren kalitate ahalik eta handiena bermatzeko diseinatutako teknologia aurreratua, ahalik eta erradiazio-dosi txikiena aplikatuta, pazientearen segurtasuna handituta.
- Doitasun handiagoa interes-eremua fokatzean, beharrezkoak ez diren errepikapenak saihestuz.
- Pazientearen ikusmen-kamera, osasun-langileei egokitzapenak egiten laguntzeko, pazientearen konforta hobetuz probak irauten duen bitartean.
Erradiologia-gela honek ospitalearen jarduera programatua eta larrialdiak hartzen ditu, eta 38.000 erradiografia konbentzional baino gehiago egin ditu iaz.
MODERNIZAZIOA LEHEN MAILAKO ARRETAN
Lehen ospitalean zegoen ekipo digitala eta motorduna Sestaoko Markonzagako Osasun Zentrora eraman da. Horrela, zentroko areto guztiak digitalak izatera pasatzen dira, eta horrek irudiak azkarrago prozesatzea, eta historia klinikoarekin hobeto integratzea bermatzen du.
Ekipo horiek martxan jartzeko, egokitzapen-lanak egin dira bi leku horietan, ekipoen errendimendua eta pazienteen segurtasun erradiologikoa bermatuz.
Inbertsio horrek berretsi egiten du Osakidetzak azpiegiturak eta ekipamenduak modernizatzeko duen konpromisoa, eta aldi berean, pazienteen asistentzia-kalitatea hobetzen du.
Inbertsio horrek berretsi egiten du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak azpiegiturak eta ekipamenduak modernizatzeko duten konpromisoa, eta, aldi berean, pazienteen asistentzia-kalitatea hobetzen du, hori guztia Euskadiko Osasun Itunaren helburu estrategikoekin lerrokatuta, eta, zehazki, Mahaian Euskal Osasun Zerbitzuaren azpiegitura eta ekipamendu sanitarioak modernizatzeko hartutako konpromisoarekin.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)