Lanbidek 100.000 euro jarri ditu KL katealegaia taldeko zentro honetarako, Euskadiko enplegu inklusiboaren zutabeetako bat
Arrasateko San Andres auzoan, Fagor Electrodomésticos zenaren alde baten gainean, KL katealegaia taldearen zentro berriak, 4.500 m²-koak, Aretxabaletako eta Bergarako produkzio-zentroen egungo jarduera bateratuko du, eta, desgaitasuna duten pertsonei emango die lana. Lantegi berria Debagoieneko industria-sarean integratzen da. Eskualdea automobilgintzan, elektromekanikan, elektronikan eta metalgintzan garatzen da, besteak beste. Lanbiderekin batera, Rural Kutxaren Gizarte Ekintzak eta ONCE Fundazioak ere lagundu dute proiektu hau gauzatzen.
- urteaz geroztik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak 42 milioi euro baino gehiagoko ekarpena egin du KL katealegaia desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko proiektuetan. Inbertsio hori enplegu egonkorra sortzera bideratu da, besteak beste, desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzera, jarduera profesionalari laguntzeko unitateentzako eta garun-paralisia edo gaixotasun mentala edo desgaitasun intelektuala duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko laguntza-unitateetarako laguntzak ematera.
Etorkizuneko ekoizpen-gune egokituaren lehen harria jarri den ekitaldian, Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu eta lehendakariordeak KLk azken hiru hamarkadetan egindako lana nabarmendu du, “Euskadiko enplegu inklusiboaren zutabeetako bat” izan baita. Izan ere, mila pertsona inguruk lan egiten dute Gipuzkoako hamabi ekoizpen-instalazioetan, urritasuna izanik bazterkeria-arriskuan daudenak, eta beste enpresa batzuetan laguntzen duten enplegu-programetan.
Bai Torresek, bai Lanbideko zuzendari nagusia den Paco Pedrazak, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko konpromisoa berretsi dute; izan ere, Torresen hitzetan, “gizarte kohesioan, lehiakortasunean eta etorkizunean egindako inbertsioa da”.
“Inklusioak ez du esan nahi eskakizuna murriztea, esan nahi du talentuari laguntzea, ingurune erreal, lehiakor eta teknologikoetan hedatu ahal izateko, eta esan nahi du digitalizazioaren, prozesu aurreratuen eta berrikuntza industrialaren aldeko apustua egitea”, ziurtatu du Torresek, “Euskadi justuago bat Euskadi indartsuago bat ere badela sinetsita”.
Enplegua eta desgaitasuna Euskadin
Once Fundazioak eta Espainiako desgaitasunari eta lan-merkatuari buruzko Behatokiak egindako ikerlan baten jasotzen den bezala, Euskal Autonomia Erkidegoa da desgaitasuna duten pertsonen artean jarduera-tasa altuena duen autonomia-erkidegoa, % 45,7koa. 2024an, desgaitasuna duten 14.000 pertsonak zuten lan-kontratua Euskadin.
Informazio gehiago