Ibone Bengoetxea lehendakariordeak euskal zinemaren talentua nabarmendu du EITBk sektorearekin egindako topaketan, Goya sarien galaren atarian

Argitalpen-data: 

Sin_titulo.jpg

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak gaur Bartzelonan parte hartu du EITBk euskal ikus-entzunezko sektoreko profesionalekin antolatutako topaketan, gaur gauean egingo den Goya Sarien galaren harira.

Ekitaldian aurtengo edizioan parte hartzen duten sektoreko aktore, zuzendari, ekoizle eta bestelako profesionalak bildu dira; edizio honetan euskal zinemak 47 hautagaitza ditu. Lehendakariordeak azpimarratu duenez, “gaur hemen ikusten duguna ez da kasualitatea. Talentua dago, industria dago eta badago elkarrekin lan egiten duen komunitate bat”.

Bengoetxeak nabarmendu du, halaber, euskal zinemak ikus-entzunezkoen munduko hitzordu handi honetan duen presentziak sortzen duen harrotasuna: “Harro egoteko moduko unea da. Zuek egiten duzuen lanari esker, euskal zinea gaur erdigunean dago”, gaineratu du.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)