Eusko Jaurlaritzak ez du bideragarri ez seguru ikusten Irungo trafikoa arintzeko Oiartzungo irteeran kontrolak ezartzea

Argitalpen-data: 

IMG_1606.jpeg

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Ertzaintzarekin aztertu du Irungo Udalak egindako proposamena, ez du uste Oiartzungo irteeran kontrolak ezartzea bideragarria eta segurua denik itzulera-operazioan Irungo trafikoa arintzeko.

Oiartzungo irteerak bi irteera desberdin ditu: bata GI " 20an dago, 1 PKaren parean, Frantziarako noranzkoan, eta bestea AP " 8ko 12 PKan.

Bi irteerak aldi berean erregulatzeak, ibilgailuen igarotzea bereizten saiatzeko, bide horrekin bateragarria ez den iragazki bat egitea ekarriko luke. Bide azkar baten irteeran baheketa egiteak auto-ilarak eragingo lituzke, eta ertzainak eta bidearen erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzke.

Bide azkar batean kontrol bat egitea teknikoki konplexua da, eta bi irteeretako bat ere ez da leku egokia kontrol hori egiteko. Egokia izan dadin, eremu batek ikusgarria izan behar du, ez da sestra-aldaketa batean egon behar (ikuspena gutxitzen du) eta ez da bidegurutze baten inguruan egon behar. Horren ondorioak onuragarriak baino kaltegarriagoak izango lirateke. Horrela eginez gero, kudeatzeko konplexuak diren auto-ilara gehiago sortuko lirateke, eta arrisku erreala eragingo luke.

Iragazki hori jartzeaz gain, auto-ilarak sortuko lirateke Donostialdeko bide lasterretan, eta baita erdiko ardatz bat iztea ere, izan ere, GI-20 PK1 errepidearen irteetak, AP-8 autobidea Bilborako noranzkoan lotzen duena, eta A-15 autobidea (Urumeako saihesbidea), Donostiako saihesbidearen trafikoa arintzea ahalbidetzen du, bai ibilgailuentzat, bai kamioientzat, GI-11 errepidea eta Donostialdea arinduz.

Halaber, A-8ko 12.PK-ko irteerak eragin handia du trafikoan, eta funtsezko puntua da Errenteria, Lezo eta Oiartzungo zonaldeetako trafiko-mugikortasunerako eta kamioien trafiko astunerako, GI-636 (Irungo saihesbidea) arintzen laguntzen baitu. Gainera, Araso, Talaia Aranguren eta Lezoko industrialdeetatik gertu dagoenez, garraio astunek asko erabiltzen dute eta asteko zazpi egunetan aktibo egoten da. Irteera horretan kontrolak eginez gero, auto-ilarak sortuko lirateke gehienez 120 km/h-ko abiadura duten hiru erreiko eremu batean, eta hori ez da gomendagarria.

Halaber, GI-2132 errepideko biribilgunean autopistaren irteeran egiteko aukera ere aztertu du Ertzaintzak. Horrela eginez gero, Frantziara, Holandara edo Belgikara doazen atzerriko ibilgailuen joan-etorria AP-8ra bideratuko litzateke berriro. Aukera horrek eragozpen tekniko garrantzitsuak ditu, eta horregatik hau ere baztertu egin da. GI-2132 errepidean ibilgailu astunak ibiltzen dira, garraio-logistikako industrialdeetatik gertu. Horrez gain, Errenteriako eta Irungo saihesbidearekin bat egiten duten hainbat biribilgune daude (trafikoa arintzeko). Irungo Udalak puntu horretan eskatzen duen erregulazioa ez litzateke eraginkorra izango. GI-2132 errepidean baheketa bat egiteak presio handiagoa eta bide hori gehiago betetzea ekarriko luke. Egunero, puntako orduetan, trafiko-arazoak izaten dira Arraguan eta inguruetan, eta horrek kalte egiten dio Errenteria-Irungo saihesbideari.

Azterketa hori egin ondoren, Ertzaintzak uste du mugako trafikoa arintzeko aukerarik onena, eta, beraz, Irungo trafikoa hobetzeko, Frantziako agintariak inplikatzea eta mugako ordainlekuetan auto-ilarak saihesteko beharrezko baliabide guztiak jartzea dela.

Amaitzeko, Segurtasun Sailak bilera batera deituko du Irungo alkatea egindako balorazio teknikoaren zehaztapen guztiak azaltzeko.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)