945 hautagai, guztira ia 3.200 aurkeztu ziren, Ertzaintzaren 35. promozioko hautaketa-prozesuaren hurrengo fasera igaro dira

Argitalpen-data: 

Irekia.jpeg

Joan den martxoaren 7an Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren egindako lehen proben ondoren 35. promozioko ertzainak hautatzeko prozesuak aurrera jarraitzen du. Lehenengo probetara 3.188 pertsona aurkeztu ziren eta  test moduko ezagutza-proba bat, test psikotekniko bat eta nortasun-proba bat egin zuten. Otsailaren 7an BECen egindako hiru proba horiek guztira 945 pertsonak gainditu dituzte, hautagaien %29,6ak, guztira 610 gizonek eta 335 emakumek.

Lurraldeka, gainditu dutenen % 13,33 Arabako hautagaiak dira, 63,38 Bizkaikoak eta 18,41 Gipuzkoakoak, gainerako % 5a estatuko beste probintzia batzuetakoak. Probak gainditu dituzten hautagaien % 65 gizonak dira eta % 35 emakumeak. Bai lurralde-jatorriaren kasuan, bai genero-ikuspegiaren kasuan, ehunekoak BECeko probetan parte hartu zuten 3.188 pertsonako zerrendan erregistratutakoen parametroekin alderatuta, oso antzekoak dira.

Hautagaiek martxoaren 7tik aurrera jarraituko dute hautaketa-prozesuarekin, egun horretan hasiko baitira proba fisikoak. Etapa hori gainditzen duten pertsonek elkarrizketa pertsonalean parte hartuko dute. Prozesuaren fase hori gainditzen duten hautagaiak aurtengo irailetik aurrera Arkauten prestatuko dira, 2027ko udaberrian Ertzaintzaren praktiketako zerbitzura sartzeko.

Azaroaren amaieran deitutako LEP honek 150 plaza ditu Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteentzat, eta Euskal Poliziaren 6. promozio bateratuaren aurreko deialdian betetzen ez diren 473 plazetara zabaldu ahal izango dira. Hautaketa-prozesu horri esker, "Ertzaintzaren 2024-2028 Enplegu Plana" betetzeko bidean aurrera egin ahal izango da. Plan horren helburua da Ertzaintzan 8.000 lanpostu betetzea langile gaituekin, eta okupazio horri denboran eustea, zerbitzu publikoa etengabe hobetzeko.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)