300 pertsona inguruk parte hartu dute Pasai Antxoko geltoki berriko herritarren bisitetan

Argitalpen-data: 

  • Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren ustez, herritarrei ateak zabaltzeak “lanaren handitasunaz jabetzeko eta haien ekarpenak entzuteko” balio izan du
  • Azpiegitura datorren uztailaren 18an jarriko da abian, Altza eta Galtzaraborda arteko saihesbidea zerbitzuan jartzen denean
  • Euskotren makinistak prestatzen hasi da zati honetan

 

300 pertsona inguruk parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Topoaren Pasai Antxoko geltoki berrira antolatu dituen bisitetan. Geltokia Altza-Galtzaraborda trenbide-saihesbidearen parte da, eta datorren uztailaren 18an jarriko da abian.

Euskotreneko eta Euskal Trenbide Sareko profesionalek lagunduta, azken egunetan programatutako hamaika bisitetan parte hartu dutenek instalazio berriak zeharkatu dituzten, sarreratik hallera eta nasetara. Horrela, bertan ikusi ahal izan dituzte makinistak prestatzeko probetan Pasaiako barrutia eta Donostiako Altza eta Galtzaraborda (Errenteria) lotzen dituen trazadura zeharkatzen duten unitate berriak. Geltokian bertan jaso dituzten lanaren exekuzioari eta tren-zerbitzu berriari buruzko azalpenak eta xehetasunak.   

Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak bisitetan parte hartu du, eta adierazi duenez, “garrantzitsua da gauzatu dugun lanaren handitasuna ikustea eta baloratzea, bai eta zerbitzu berriari buruzko herritarren ekarpenak entzutea ere”.  

Parte-hartzaileek azken ukituak falta zaizkion geltokiaren ia behin betiko irudia ikusi ahal izan dute, bai eta sarrera estaliko duen kanpoko markesinaren instalazioarena ere.  “Garrantzitsua iruditzen zitzaigun zerbitzua gehien erabiltzen dutenak eta lanak etxe ondoan izan dituztenak izatea geltokia bisitatu ahal izaten lehenak. Izan ere, azpiegitura hau, gauzatzen ditugun azpiegitura berri guztiak bezala, herritarrek eta herritarrentzat pentsatuta dago”, erantsi du.

Gainazaleko lanen ondorioz, Gure Zumardia goitik behera berrurbanizatu da eta eremu argiagoa sortu da, Azoka zaharra kendu izanari esker. Hain zuzen ere, Hamarretxeta eta Gelasio Aranburu kaleen arteko eremuaren behin betiko urbanizazioa amaituta dago, haur-parkea irekita eta plazaren zatirik handiena San Fermin jaietarako erabilgarri egotea aurreikusten da.  

Altza eta Galtzaraborda arteko zatiari esker, Donostiako auzo horretatik lurraldearen ekialdera bidaiatu ahal izango da zuzenean, zokogune gisa ezagutzen den lekua (trenak errebotatzeko lekua) kendu ondoren. “Hilabete baino ez da geratzen Pasaiak eta Altzak iraultza propioa izateko Gipuzkoak aurten biziko duenaren barruan, maiztasunak 7,5 minutuero eta konexio berriak gehitu ondoren. Hau da, betiko Topoa izango dute, baina berrituta eta metroaren maiztasunekin. Pasai Antxoren kasuan, hiri-berroneratzea oso agerikoa da Gure Zumardian, eta zubibidea desmuntatzen denean amaituko da ”, esan du bukatzeko García Chuecak.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)